Cavalls de Sant Joan eta kafe beroa

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-06-23 19:13
5

Ciutadellan , Menorcako aintzinako hiriburuan, ez dute suterik pizten Sant Joan gauan. Ez eta makalik zutitzen, Agurainen egiten duten moduan. Suarekin eta makalekin zerikusirik ez duen gauza bat egiten dute. Zaldi gainean jarri eta...

Gora!

Horixe bera. Bueltak eta bueltak eman zaldi apainduekin, bi zangotan ibiltzera behartuz animaliak. Kale bete-beteak, mundu guztia zaldia eta zalduna animatuz. Arriskua badu antzaz jatorri britainarra duen zelebrazio honek, izan ere zaldiak ikusteko bildu den publikoa zaldien pean kokatzen baita, inongo segurtasun hesirik gabe. Animaliak estropezu egiten badu, edota atzeko zangoek indarra galtzen badute, ziurrenik ezbehar bat gertatuko litatzeke. Baina inor ez dirudi kezkatua. Zaldia ukitzera animatzen dira asko. Sute baten gainean salto egitea arriskutsua bada ere, eta hala ere denok txalotzen dugun ohitura da.

Sant Joan izpiritua edonon dago Ciutadellan. Kafe bat eskatzekotan, adibidez, ez dizute katilu normal batean jarriko, ez. Sant Joan bezpera bada, horrelako baso batean jarriko dizute.

Bero egongo da. Kafea, esan nahi dut. Mingaina erretzeko adina. Fanta-promesak despistatu egingo zaitu eta zangada batez hartuko duzu kafea. Desastrea.

Arriskua oso gauza erlatiboa da. Gutxien espero dugun txokoan ezkutatzen da. Batzuetan ez dago zaldi bertikaletan edota sute katartikoetan. Fanta edalontzi batean zerbitzatutako kafean batzuetan bai.

figaro oraindik, baina ez luzero...

figaro oraindik, baina ez luzero... 2005-06-24 13:52 #1

Beraz dagoeneko oporrak prestazen... ala oporretan ordurako. >
Altzeimer-aren aurkako bataila honetan pausutxo bat aurrera eta beste bi atzera... horrelakoxea da bizitza, antzaz. Ondo ibili.

Katixa Agirre

Katixa Agirre 2005-06-24 21:39 #2

Momentuz prestatzen besterik ez. Sniff...

Anonymous

Anonymous 2005-06-27 10:10 #3

Ondo pasa oporrak!Bueltan jarraitu idazten.

ernestianus juengericcus

ernestianus juengericcus 2005-06-29 08:47 #4

You are a challenge. >Arriskua erlatiboa?, ondorioen balorazioa bai: mihia erretzea alukeria paliativorik ez, eta zaldi baten ipurdi azpian (azpien azpian)bukatzea ere bai: batak mututu egun zaitzake eta besteak hil. Lotura kausala beti probabilisticoa date. Horregatik "arriskua" hitza bera probabilitate horri ondorioei bezainbat dagokie.
Beste urrats bat: "arriskua"z diozunean, zaldiaren itxurak bultzatu al zaitu bitan?, ala iragarritako minak?. Itxura izan baldin bada dilettante baten aurrean gaituzu, eta minak bada hipokinriaka baten. Ala hippo-kondriaka behar nukeen erran?.

Katixa Agirre

Katixa Agirre 2005-06-29 14:00 #5

Jakin eta gero idatzita dago post hau, ondorioak jakin eta gero alegia. >Hippo-kondria hutsala izan zen, ez baitzen hippo-istripurik gertatu.
Kafearena ordea, inokuoa zirudien eta min handia eman zidan.

Utzi iruzkina: