Kategoria: pintura
‘Dora Maar-ek esan ziezaiokeen Picassori: zuk margotu duzu koadro hori, baina ni naiz koadroan dagoena’. Joxean AGIRRE, Romain zen bere izena. ELKAR, 2003, 27. orr. Taula g...
Langela pribatua txikia eta artifizioski sinplea zen: horma zurituetan, Francesco Laren erretratu bat zegoen, eta oraingo Erreginaren beste bat, itxura garratz samarra agertzen ziona; supazter gainean, Andrea del Sartoren Madonna batek harritua zirudien hirugarren mailako santuak eta Napoliko santutegiak erakusten zituzten koloreko litografia batzuek inguratuta zegoelako; balda hatean argizarizko Jesus Haur bat, aurrean kandela-ontzi bat pizturik; eta idazmahai eskergaren gainean, paper zuriak, paper horiak eta paper urdinak: Erreinuko administrazio guztia bere azken fasera iritsia, Bere...
“Ofiziala areto handitik atera zen eta alboko gela zabal batean sartu. Langela zen, haritz zaharrezko altzariez xalotasunez apaindua. Jauregi Berriko izkina batean kokaturik, gela hartan hainbat margolan zeuden hormetan zintzilik; Horace Vernetek sinatutako zenbait mihise, besteak beste”. Jules Verne, Mikel Strogoff, Literatura Unibertsala Bilduma, 97. zk., 37. orr. Ibaizabal, 2002. Itzultzailea: Karlos Zabala. Jatorrizkoa: Michel Strogoff, 1874. “L'officier quitta le grand salon et entra dans une vaste pièce y attenant. C'était un cabinet de trava...
“Margolariak –Allstonek bezala- bere ikusmoldearen erdia uzten du oihalean, ikusleok haren edertasun inperfektuarekin goibel gaitezen, eta, esatea atrebentzia ez bada, zeruko koloreetan jarraitzen du osotasuna margotzen”. Nathaniel HAWTHORNE, Ederraren artista, in Wakefield eta beste kontakizun batzuk, Literatura Unibertsala Bilduma, 132, ALBERDANIA & ELKAR, 2007. 142. orr. Itzultzailea: Koro NAVARRO. Jatorrizko izenburua: The Artist Of The Beautiful (1846). Washington Allston (1779 – 1843) Moonlit Landscape, 1809, Museum of Fine Arts, ...
Jostailuzkoa zirudien presondegira joan nintzen Philippen bila. Jakina, poztu egin zen libre egoteaz, bai eta Sabine ondo zegoelako ere. Gurasoen etxera bidean, osteratxo bat eman nahi zuen galdetu nion. Auzo-bide batean geratu ginen. Emil Nolde-ren zeru zabal horietako bat genuen buru gainean, ateri zegoen eta kaioen txilioak aditzen ziren. Berdea, 167. orr. Ferdinand VON SCHIRACH, Krimenak. Itzultzailea: Anton GARIKANO. Erein, 2012. Jatorrizko izenburua: Verbrechen (2009). Emil Nolde Emil Nolderen zeru zabal horiek: «Bauernhaus in der Marschlandschaft». ca. 1920/1...
Denboraren makina Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2281. alea 2011-VI-19 Jean-Léon Gérôme margolariak, erpurua behera zutela irudikatu zituen gladiadoreen borroketako ikusleak, eta huts...
Edith Howland da Patricia Highsmithen eleberri honetako protagonista. Baita Edithen seme Cliffie ere. Bi pertsonaia hauen gainean itxuratzen da kontakizunaren haria, bikain gorpuztuta (Highsmith horretan abila da), ama eta semearen bizitzaren ia hogei urtean gertautakoen berri ematen diguna. Hortxe ere izango dira aldi bateko Edithen senarra Brett, eta horren osaba elbarri George, izeko Melanie, Gert eta Norm... 1950eko hamarkada du denboran abiapuntu eleberriak eta ia 70ekora zabalduko da kontakizuna: Mccarthysmoaren urteak, Johnsonen sasoia, Kennedytarrak,...
Apeles, zapataria eta beste Ikusiko duzu Apelesek zapatariari eginiko alegia txalotu horrekin erantzungo dizutela, zapatariak irudi bateko sandalian okerren bat zegoela ohartarazi omen zuen, eta gero, artistak okerra zuzendu zuela ikusi zuenean, belauneko anatomiaz iritzia ematera menturatu zen, Orduan Apelesek, haserre mihiluzearekin, zera esan zion, Zapatari, ardura hadi heure zapatez, esaldi historikoa, Inori ez zaio gustatzen beste inork sorbalda gainetik begiratzerik, Kasu honetan Apelesek zuen arrazoi. José SARAMAGO, Lisboako Setioaren Historia, Literatura Unibertsala B...
Wilkie Collins “Orduan irudiak eta ikurrak egiten hasi (grifoak, hegaztiak, loreak, kupidoak eta abar), izena oroitzen ez dudan baina mundua amabirjinez bete eta okindegian maitale bat izan zuen italiar margolari ospetsu baten marrazkien kopiak denak, eta osorik estali zuen Rachel andereñoak atea, Franklin jaunaren gidaritzapean eta laguntzarekin”. Wilkie COLLINS, Ilargi-harria. Literatura Unibertsala Bilduma, 139 zenbakia. ALBERDANIA-ELKAR, 2008. Itzulpena: Antton OLANO. 100. orr. “Miss Rachel then covered the surface, under his directions and...
"Leiho-berinak zabalik, Gaxuxa ari zen, arratsaldeko bortzetan, berak brodatua zuen ximindeiko oihal baten lisatzen. Atsegin hartzen zuen bere eskulanaz. Oihalaren erdian brodatua zuen Millet tindatzale famatuaren pintura ederrenetarik bat, laborari zahar batzu, senar-emazteak, eguerditan lusagar biltzeko artetik Anjelusaren egiten ari. Kolore berak erabiliak zituen oihalean. Eta bihotzean halako goxo bat bezala senditzen zuen, lana ontsa eginikako atsegina. Bazituen ere lore batzu ezin hobekiago brodatuak, eder eta nasai. Ageri zen bazuela gostua neska gazteak..." Jean Etxe...
Idazkera hasieratik beretik lotua egon da pinturari. Errepara diezaiogun txinatar poesia klasikoari (Du Fu, Li Bai...). Ideogramazko errenkada eta zutabe simetrikoak ziren olerki haiek, oreka estetikoan eta irudien lirikan hein berean funtsatuak. Gaur egunera arte iraun du kaligrafiaren arteak Asiako sortaldean, gogoak askatzeko bide gisa.Sarritan ahazten dugu idatziaren estetikotasun hori; edo, onenean ere, estakuru gisa erabiltzen da, arrazoibide bihurriak hauspotzeko (hitz-elkartuetako marratxoen auzian, esaterako). Hala ere, komeni da lantzean behin gogoratzea testu idatziak, aurrenik e...
"Cazave'ren dendaren aurrean gelditu nintzan. Kuadru famatuen irudiak ziran eta aien artean Sisley'ren bi eder: ederki inprimatuak, oso ederki. Orratio pena nuen egiazko kuadrurik ikus enezakealako. Zugaitz illara aiek etziran mendian ikusten diran bezelakoak: ederragoak dira oraindik eta amets eragiten dute. Ezatasuna darie eta atsedena: ixtant olerkitsu bat tinkatu zuen Sisley'k eta an dago. Igarokortasun ori nabarmentzen da beretan: aldakaitz izan arren, unearen aldakortasuna atzemna du. Denboraren txistua ere entzun bide diteke, oraiñari igeska, eta zahartzaroan bezal...
“When I had finished I went upstairs to the minstrels' gallery to have a look at the pictures. I knew them well of course by now, but had never studied them with a view to reproducing one of them as a fancy dress. Mrs Danvers was right of course. What an idiot I had been not to think of it before. I always loved the girl in white, with a hat in her hand. It was a Raeburn, and the portrait was of Caroline de Winter, a sister of Maxim's great-great grandfather”. "Kontu harekin amaitutakoan, Trobadoreen Galeriara joan nintzen han zeuden koadroei begiratua egiteko. Ondo ...
"I can close my eyes now, and look back on it, and see myself as I must have been, standing on the threshold of the house, a slim, awkward figure in my stockinette dress, clutching in my sticky hands a pair of gauntlet gloves. I can see the great stone hall, the wide doors open to the library, the Peter Lelys and the Vandykes on the walls..." 'Oraindik ere begiak itxi eta hantxe ikusi ahal dut neure burua, atondoan zutunik, baldar eta ezgauza, puntu-soinekoa jantzita, eskuak izerditan eskuzorroak urduritasunez estutuz. Han da atari lauzatua, han dira liburutegiko ate zabalak, ...
Astripasdocirco blogean ikusia.
Au fait, ce jeune Fabrice est plein de grâces, grand, bien fait, une figure toujours riante... et, même que cela, un certain regard chargé de douce volupté... une physionomie à la Corrège, ajoutait le chanoine avec amertume. Stendhal, La Chartreuse de Parme, chapitre V. Xarmez betea dago Fabrice delako hori: lerdena, gorpuzkera ederrekoa, irribarrea beti aurpegian… eta, areago oraindik, atseginzaletasun goxoz betea du begirada… Correggioren araberako aurpegiera… Stendhal, Parmako Kartusia, Literatura...
Del Dongo markesa andrea –hizketan jarraitzen zuen Robertek- ederraren ederra zegoen, eta hala ezagutu zenuen zuk ere: begiak polit-politak eta aingeruzko eztitasunez beteak eta aurpegi xarmantaren obaloa adats hori ilunez fin-fin marraztua. Neure gelan banuen Leonardo da Vinciren Herodias bat, emakume haren erretratua zirudiena. Jainkoari eskerrak, halako lilura sortu zidan naturaz gainetiko emakume eder hark, non zeharo ahaztu bainintzen neure janzkeraz. Stendhal, Parmako Kartusia, Literatura Unibertsala Bilduma, 131.zb. Alberdania-Elkar, 2007. 48. orr. J...
Parmako Kartusia eleberrian erreferentzia nahikotxo daude, zuzenak eta zeharkakoak, artelanei lotuta. Zazpiehun orrialdetik gorako testu honek denbora puska baterako ematen du: han hemen azpimarratutakoak hona ekarriko ditugu, liburuak zuri-beltzean idatzitakoa koloretan ikusi ahal izateko. Jon Muñozek euskarazko bertsioa primeran eskaini digu. PARMAKOAK 1: ANTOINE-JEAN GROS Jatorrizko frantsesezko testuak horrela dio: « En mai 1796, trois jours après l'entrée des Français, un jeune peintre en miniature, un peu fou, nommé Gr...
Julian Barnes, A History of the World in 10½ Chapters, London: Jonathan Cape, 1989. Eta zer esan antzinako hondamendi hartaz, uholde nagusiaz? Tira, Noeren aurreneko ikonografiak pentsatu genezakeen legez sortu zituzten. Kristautasunaren lehen hamabi mendeetan edo luzeagoan, ontzia eskuizkribu pintatuetan agertu ohi da, beirategietan eta katedraletako irudietan; kutxa edo sarkofago baten modura irudikatua izan zen, Kristok hilobitik irtengo zuenekoa aurreikusi nahian ed...
Youtuben sartu naiz txorakeriaren baten bila ta hara zer aurkitu dudan, bideo ikaragarria iruditu zait, bueno edo aurkezpena, nahi duzuen moduan. Kontua da asko gustatu zaidala ta hemen jartzen dut, ea zuek ere gustuko duzuen. Oso polita da eta pinturaren historia nahiko ondo laburtzen du... GOZATU!!!
Ez dakit zergatik, baina printzipioz, arte kontuetan beti gustatu izan zait gehiago abstrakzioa figurazioa baino, XX. mendetik honako artea aurrekoa baino. (mesedez, ulertu esaldi hau komila askoren artean (ipini ez baditut ere), araua hausten dituzten eszepzioak araua bera osatzen dituztenak baino gehiago izateko asko ere ez delako falta. Parentesi arteko argibide esaldi hau, goiko esaldi bera baino luzeagoa den bezalaxe :-)Baina berriki, Victor Erice zinegile euskaldunaren filmak ikusi ditut eta ikaragarri hunkitu naute, “El sol del membrillo”k batez ere. Hauek noski XX. mendekoak, baina ...
Korridore ilun estu batetik, balkoi beiraduna zuen egongela argitsu batera eraman ninduen. Hantxe zegoen frau Gerda, balkoitik sartzen zen argiak eskortzoan ematen ziola. Buruaren atzealdean, motots zuria saretxo batean bildua; betaurrekoak, sudur-zuria baino dezentez beherago jarriak; belaun-ondoak, laukidun manta gorribeltz batez estaliak, eta oinak, artilezko galtzerdiz. Vermeer-ek bere koadroetarako baliatu zuen eszenatxotzat har zitekeen, izan ez balitz frau Gerdaren atzean zegoen kandela gorri batez argiztaturiko argazki batengatik: argazkian, bere semea, mendiko soldadu jantzi...
Kill Billen eszenak pintatzen dituen artista: Christine Weber. Zoragarria deritzot. Maite dut! Eta hau da bere galeriaren webgunea. On egin!
Neguko astegun hartan museoa ia hutsik zegoen. Atari ondoko mahaian sarrera ordaindutakoan, eskuko bost atzamarrak erakutsi nizkion igogailuzainari eta isilean abiatu ginen. Estatu Batuetako pintura-bilduma bosgarren solairu hartan zegoen, eta erdi lotan harrapatu nuen zaindariaz aparte neroni nintzen hango pertsona bakarra. Horrek benetan poztu ninduen, egokitu zitzaidan aukera harexek halako xarmaz apaindu baitzuen nire etorrera. Blakelocken lana topatu aurretik hainbat aretotatik ibili nintzen, beti ere Effingen mandatua gogoan, hau da, ahalik eta arreta gutxien jartzea begiz begi izango...
Bart pintura hori eta gorridun arrautzak bota omen dituzte Eibarko Batzokiaren fatxadara. Honen inguruko informazio gehiago, eitb24ren eskutik.Argazkiko hirugarren erainina (grisa) da Eibarko Batzokia.Lasonet.com/eibarfotos-etik gureganatutako irudia.