Millet

literartea 1456440692268 literartea | 2009-12-16 22:59

"Leiho-berinak zabalik, Gaxuxa ari zen, arratsaldeko bortzetan, berak brodatua zuen ximindeiko oihal baten lisatzen. Atsegin hartzen zuen bere eskulanaz. Oihalaren erdian brodatua zuen Millet tindatzale famatuaren pintura ederrenetarik bat, laborari zahar batzu, senar-emazteak, eguerditan lusagar biltzeko artetik Anjelusaren egiten ari. Kolore berak erabiliak zituen oihalean. Eta bihotzean halako goxo bat bezala senditzen zuen, lana ontsa eginikako atsegina. Bazituen ere lore batzu ezin hobekiago brodatuak, eder eta nasai. Ageri zen bazuela gostua neska gazteak..."

 

 Jean Etxepare Landerretxe. Itsas - Izarra. Mendekoste gereziak. 1962.

 

Jean-François Millet . "L'Angelus", 1857-59, oihal gaineko olio-pintura, 55x66 cm. Orsay museoa, Paris.

Senar-emazteek lan egiteari laga diote Angelusa errezatzeko: horixe da margoak azaltzen duen gaia, eta bere horretan otarrean dauden patatek zertan ari ziren esaten digute, patatak biltzen alegia. Ez zen izan hori, ordea, margolariaren asmoa. Ez baita hau koadroaren aurreneko bertsioa. Pintatu zuen lehen saskiaren barruan hildako haur jaio berria agertu zuen Milletek, guraso nahigabetuak aurrean. Antza margoa aurrenekoz begi-bistan izan zutenek gogor kritikatu zuten pintorearen lana eta gaiaren gordina. Millet, kikilduta edo, patatak paratu zituen hildako umearen lekuan.

Salvador Dalí margolariak miresmen handiarekin hartu zuen Milleten lana eta sortu zion eraginak izan zuen isla bere sorkuntzan. Saskian patatak barik bestelako zer edo zer zegoelako susmoa bazuen, x izpiekin egindako ikerketek kontua argitu aurretiko errezeloa alegia.

 

Dalí, Milleten Angelusaren oroipen arkeologikoa  (1933)

 

"