Madonna eta Gattopardo

literartea 1456440692268 literartea | 2013-05-07 22:55

Langela pribatua txikia eta artifizioski sinplea zen: horma zurituetan, Francesco Laren erretratu bat zegoen, eta oraingo Erreginaren beste bat, itxura garratz samarra agertzen ziona; supazter gainean, Andrea del Sartoren Madonna batek harritua zirudien hirugarren mailako santuak eta Napoliko santutegiak erakusten zituzten koloreko litografia batzuek inguratuta zegoelako; balda hatean argizarizko Jesus Haur bat, aurrean kandela-ontzi bat pizturik; eta idazmahai eskergaren gainean, paper zuriak, paper horiak eta paper urdinak: Erreinuko administrazio guztia bere azken fasera iritsia, Bere Maiestatearen (D.G.) sinadurara, alegia.

 

Giuseppe Tomasi Di LAMPEDUSA, Gattopardo. Literatura Unibertsala Bilduma, 44. zk. IBAIZABAL, 1995. Itzultzailea: Koldo BIGURI. Jatorrizko izenburua: Il Gattopardo (1958). 22. orr.

                                            

 

                      

 

                 

 

            

 

          Andrea del Sartoren zenbait Madonna. Zein harrituago?

                                   

                                              Giuseppe Tomasi Di LAMPEDUSA