Henry Raeburn
“When I had finished I went upstairs to the minstrels' gallery to have a look at the pictures. I knew them well of course by now, but had never studied them with a view to reproducing one of them as a fancy dress. Mrs Danvers was right of course. What an idiot I had been not to think of it before. I always loved the girl in white, with a hat in her hand. It was a Raeburn, and the portrait was of Caroline de Winter, a sister of Maxim's great-great grandfather”.
"Kontu harekin amaitutakoan, Trobadoreen Galeriara joan nintzen han zeuden koadroei begiratua egiteko. Ondo asko aztertuak nituen; ez, ostera, mozorro jaialdirako egin nahi nuen soinekoa diseinatzeko lain. Danvers anderea ez zebilen oker. Zer dela eta ez zitzaidan ideia hori niri neuri bururatu? Oso gustuko nuen kapela eskuan zuen zuriz jantzitako andereño hura. Raeburn margolariaren lana zen eta neskatoa Maximen herenaitonaren arreba zen, Caroline De Winter izenekoa".
Daphne Du Maurier, Rebecca, 1938.
Ms. Eleanor Urquhart (1795)
Itxura baten hau izan ahal da Du Maurierrek abiapuntu hartu zuen margoa eleberrian txertatutako deskribapena osatzeko. Caroline barik Eleanor ei zen pertsonaia.
Henry Raeburn (1756, Stockbridge, Edinburgh- 1823, Stockbridge, Edinburgh). Erromantizismoaren hasierako erretratugile eskoziar honek Reynolds, Lawrence edo Gainsboroguh margolariak izan zituen garaikide eta eragile. Pintatzen hasi aurretik urregile eta miniaturaegile jardun zuen. Raeburnen teknika berezia izan zen: zuzenean ekiten zion pintatzeari, aurretiko estudiorik egin gabe eta, horrela, margoak indar eta naturaltasun handikoak ziren. Bizi izan zuen garaiko makina bat pertsonaia ezagunen erretratuak egin zituen. Horietako bat Walter Sott idazlearena dugu. George IV.ak ganbara-margolari eta sir izendatu zuen.
Autoerretratua (1820)
Walter Scott (1822)
The Reverend Robert Walker Skating on Duddingston Loch (1790)