Peter Lely

literartea 1456440692268 literartea | 2009-09-11 23:13

"I can close my eyes now, and look back on it, and see myself as I must

have been, standing on the threshold of the house, a slim, awkward figure in my stockinette dress, clutching in my sticky hands a pair of gauntlet gloves. I can see the great stone hall, the wide doors open to the library, the Peter Lelys and the Vandykes on the walls..."

 

'Oraindik ere begiak itxi eta hantxe ikusi ahal dut neure burua, atondoan zutunik, baldar eta ezgauza, puntu-soinekoa jantzita, eskuak izerditan eskuzorroak urduritasunez estutuz. Han da atari lauzatua, han dira liburutegiko ate zabalak, Peter Lely eta Van Dyck margolarien koadroak...'

Daphne du Maurier, Rebecca, 1938.

Sir Peter Lely (1618ko irailaren 14a - 1680ko azaroaren 30a). Jatorri alemaniarreko margolaria, Soesten (Westfalia) jaiotakoa; benetako izena Pieter van der Faes zuen.

 

Herbehereetan ikasi zuen eta erretratua izan zuen genero gogokoena. 1641ean Londresera jo zuen eta bertako gorteko pertsonaia askoren erretratuak osatu zituen. Ingalaterrako Karlos II.ak ganbera-margolari izendatu zuen, eta 1680an zaldun.

Lelyren margoetan jantzien koloreen trataera da deigarri eta nabarmentzekoa, Anton van Dyck pintore flandriarraren eragina handia izanik.