Parmakoak 2
Del Dongo markesa andrea –hizketan jarraitzen zuen Robertek- ederraren ederra zegoen, eta hala ezagutu zenuen zuk ere: begiak polit-politak eta aingeruzko eztitasunez beteak eta aurpegi xarmantaren obaloa adats hori ilunez fin-fin marraztua. Neure gelan banuen Leonardo da Vinciren Herodias bat, emakume haren erretratua zirudiena. Jainkoari eskerrak, halako lilura sortu zidan naturaz gainetiko emakume eder hark, non zeharo ahaztu bainintzen neure janzkeraz.
Stendhal, Parmako Kartusia, Literatura Unibertsala Bilduma, 131.zb. Alberdania-Elkar, 2007. 48. orr. Jon Muñozen itzulpena.
- De la vie je ne fus plus mal à mon aise, me disait le lieutenant Robert, ces dames pensaient que j'allais leur faire peur, et moi j'étais plus tremblant qu'elles. Je regardais mes souliers et ne savais comment marcher avec grâce. La marquise del Dongo, ajoutait-il, était alors dans tout l'éclat de sa beauté: vous l'avez connue avec ses yeux si beaux et d'une douceur angélique, et ses jolis cheveux d'un blond foncé qui dessinaient si bien l'ovale de cette figure charmante. J'avais dans ma chambre une Hérodiade de Léonard de Vinci, qui semblait son portrait. Dieu voulut que je fusse tellement saisi de cette beauté surnaturelle que j'en oubliai mon costume.
Stendhal, La Chartreuse de Parme, chapitre premier.
Xalotasunaren grazia eta bihotzik zintzoenaren ezaugarri zerutara distiraz elkartzen zituen aurpegi hark bazuen berezitasun miragarri bat, alegia, edertasun bakan eta paregabe hark ez zuela inolaz ere greziar estatuen buruen batere antzik. Dukesak, berriz, gehiegitxo zuen ideala esaten zaion ereduaren edertasun ezagunetik, eta bere buru zinez lonbardiarrak Leonardo da Vinciren Herodias ederren irribarre atsegabea eta malenkonia samurra zekartzan gogora.
Stendhal, Parmako Kartusia, Literatura Unibertsala Bilduma, 131.zb. Alberdania-Elkar, 2007. 396. orr. Jon Muñozen itzulpena.
L'admirable singularité de cette figure dans laquelle éclataient les grâces naïves et l'empreinte céleste de l'âme la plus noble, c'est que, bien que de la plus rare et de la plus singulière beauté, elle ne ressemblait en aucune façon aux têtes des statues grecques. La duchesse avait au contraire un peu trop de la beauté connue de l'idéal, et sa tête vraiment lombarde rappelait le sourire voluptueux et la tendre mélancolie des belles Hérodiades de Léonard de Vinci.
Stendhal, La Chartreuse de Parme, chapitre XV.
Bitan egiten du Stendhalek Leonardoren aipua Parmako Kartusian artelan bera izendatzeko: Leonardo da Vinciren Herodias dio idazleak bi testu-pasarte horietan. Historiografiak itxura baten lan hori Leonardoren pinturatzat jota zeukan. Baina gerora benetako egiletzak beste pintore baten ekarpenera garamatza. Bernardino Luini (1481-1532), nahiz eta berak Bernardin Lovino izenpetu ohi zuen; zelan ez dakigula, ahoskatzeko moduak akaso, Luini bihurtu digu deitura. XIX. mendera arte pintore honek sortutako lanak Leonardori egotzi zizkioten eta horra Stendhalen uste okerra. Giovenoneren ikaslea izan zen eta 1500. urtean Milanera heldu zen. Ordurako Leonardok utzia zuen hiria eta itxura batean bi margolariek ez zuten elkar ezagutu ere. Luiniren azken urteetako lanetan eragina Leonardorena baino Raffaellorena ei da. Saronnoko elizako santuen irudiak pintatzeko sinatu zuen kontratoa bitxia da: Luinik eguneko 22 libera jaso ei zituen, ardo, ogi eta ohantzeaz gain. Hain pozik bizi ei zen, Jaiotzari dagokion margoa doan sortu ei zuen.
Familia noble bateko alaba, Kristo ondorengo 1 edo 2. urtean Herodias gaztetxoa osaba Herodes II.arekin ezkondu zen. Herodes Handiaren ondorengoa izateko aukera guztiak zituen printze honek, baina beronen amak, itxura baten, erregeren kontrako konplot batean jardun zuen eta ordutik aurrera haren aukera eta etorkizuna kolokan jarri ziren. Herodias eta Herodes II.aren arteko harremanak Salome ekarri zuen mundura. 6. urtean senarra hil egin zuten eta alarguna beste osaba batekin ezkonduko da, Herodes berau ere, Herodes Filipe II.a. Baina, itxura baten 23 urterekin aspertu, senarra laga eta hirugarren Herodes bati ekiten dio, Antipas delakoari hain zuzen ere, Filipe haren anaia zena. Ezkontza hauek lurraldeak bizi zuen egoera politikoaren isla dira, familia boteretsuen arteko hartu-emanen ondorioa. Ezkontza ez zen izan, dena den, Antipasen alderdikide askoren gustukoa, ezta judutar sinismenen aldeko partaide askorena ere. Berariaz Joan Bataiatzaileak sutsuki kritikatu zuen lotura hura garaiko judutarren ezkon-legearen kontra baitzihoan. Orduko arauak osaba eta iloben arteko batzea baimentzen zuen; ez, ordea, oraindik bizirik zegoen senar ohiaren anaiarekin, hau da, koinatu(ohi)arekin, ezkontzea.
37. urtean Herodiasen nebak, Herodes Agripak hainbat lurraldetako errege bihurtu zuen Erromako enperadore Kaligulak. Inbidiak jota Herodias eta Herodes Antipas Erromara abiatu ziren, egindako izendapena euren alde bihur zedin. Kaligulak, ordea, deserrira bidali zituen senar-emaztea, gaurko Lyon aldera, andreari Judeara bueltatzeko eta nebarekin bizitzeko aukera eman bazion ere. Senarrarekin jarraitu nahiago izan zuen eta erbestean hil egin ziren. Joan Bataiatzailearen heriotza, iturri historikoen arabera, Antipasek agindu zuen tarteko arrazoi politikoek eraginda, inolaz ere testu biblikoek, Erdi Aroko tradizioak, literaturak (Oscar Wilde, Kavafis,…) eta gerora zinemak kontatu duten bertsioan azaltzen den legez: Salomek eragin ei zuen Joani zintzur egitearena, haren amaren eta aitaordearen gainean gaizki esaka ibiltzen zelako ahal zuen guztietan. Horretarako aitaordea limurtu zuen, ederto baten dantzatu eta santuaren burua eskatu.
Zineman kontatutako bertsioetako ezagunena 1953an William Dieterlek zuzendutako Salome filma dugu, erdipurdiko klasikoa, Rita Hayworth eta Stewart Granger aktoreekin. Ederra Hayworthen dantza saioa.