Kategoria: luini
Del Dongo markesa andrea –hizketan jarraitzen zuen Robertek- ederraren ederra zegoen, eta hala ezagutu zenuen zuk ere: begiak polit-politak eta aingeruzko eztitasunez beteak eta aurpegi xarmantaren obaloa adats hori ilunez fin-fin marraztua. Neure gelan banuen Leonardo da Vinciren Herodias bat, emakume haren erretratua zirudiena. Jainkoari eskerrak, halako lilura sortu zidan naturaz gainetiko emakume eder hark, non zeharo ahaztu bainintzen neure janzkeraz. Stendhal, Parmako Kartusia, Literatura Unibertsala Bilduma, 131.zb. Alberdania-Elkar, 2007. 48. orr. J...