Parmakoak 4

literartea 1456440692268 literartea | 2008-04-02 00:03

Antzokian, Fabricek hirugarren solairuan hartu zuen palkoa, inork ez zezan bera ikusi; Neskatxa ostalaria antzezten ari ziren, Goldoni-rena. Aretoko arkitekturari begira zegoen Fabrice, begiak agertokian ia finkatu gabe. Ikusle ugariak, ordea, barrez lehertzen ari ziren denbora guztian; ostalaria antzezten zuen neska aktorearengan jarri Fabricek begiak, eta dibertigarria iruditu zitzaion hura. Erneago begiratu Fabricek antzezleari, eta neska atsegin askoa eta, batez ere, naturaltasunez betea iruditu zitzaion: xaloa zen neska, eta beste inork baino lehenago egiten zuen berak barre Gol...


Parmakoak 3

literartea 1456440692268 literartea | 2008-02-07 22:51

Au fait, ce jeune Fabrice est plein de grâces, grand, bien fait, une figure toujours riante... et, même que cela, un certain regard chargé de douce volupté... une physionomie à la Corrège, ajoutait le chanoine avec amertume.   Stendhal, La Chartreuse de Parme, chapitre V.    Xarmez betea dago Fabrice delako hori: lerdena, gorpuzkera ederrekoa, irribarrea beti aurpegian… eta, areago oraindik, atseginzaletasun goxoz betea du begirada… Correggioren araberako aurpegiera… Stendhal, Parmako Kartusia, Literatura...


Parmakoak 2

literartea 1456440692268 literartea | 2007-11-28 22:46

    Del Dongo markesa andrea –hizketan jarraitzen zuen Robertek- ederraren ederra zegoen, eta hala ezagutu zenuen zuk ere: begiak polit-politak eta aingeruzko eztitasunez beteak eta aurpegi xarmantaren obaloa adats hori ilunez fin-fin marraztua. Neure gelan banuen Leonardo da Vinciren Herodias bat, emakume haren erretratua zirudiena. Jainkoari eskerrak, halako lilura sortu zidan naturaz gainetiko emakume eder hark, non zeharo ahaztu bainintzen neure janzkeraz. Stendhal, Parmako Kartusia, Literatura Unibertsala Bilduma, 131.zb. Alberdania-Elkar, 2007. 48. orr. J...


Parmakoak: 1

literartea 1456440692268 literartea | 2007-10-29 23:11

Parmako Kartusia eleberrian erreferentzia nahikotxo daude, zuzenak eta zeharkakoak, artelanei lotuta. Zazpiehun orrialdetik gorako testu honek denbora puska baterako ematen du: han hemen azpimarratutakoak hona ekarriko ditugu, liburuak zuri-beltzean idatzitakoa koloretan ikusi ahal izateko. Jon Muñozek euskarazko bertsioa primeran eskaini digu.     PARMAKOAK 1: ANTOINE-JEAN GROS Jatorrizko frantsesezko testuak horrela dio:  « En mai 1796, trois jours après l'entrée des Français, un jeune peintre en miniature, un peu fou, nommé Gr...


Azken iruzkinak