Parmakoak 4
Antzokian, Fabricek hirugarren solairuan hartu zuen palkoa, inork ez zezan bera ikusi; Neskatxa ostalaria antzezten ari ziren, Goldoni-rena. Aretoko arkitekturari begira zegoen Fabrice, begiak agertokian ia finkatu gabe. Ikusle ugariak, ordea, barrez lehertzen ari ziren denbora guztian; ostalaria antzezten zuen neska aktorearengan jarri Fabricek begiak, eta dibertigarria iruditu zitzaion hura. Erneago begiratu Fabricek antzezleari, eta neska atsegin askoa eta, batez ere, naturaltasunez betea iruditu zitzaion: xaloa zen neska, eta beste inork baino lehenago egiten zuen berak barre Goldonik beraren ezpainetan jarritako gauzatxoez, horiek esateaz zeharo harritua balego bezala.
Stendhal, Parmako Kartusia, Literatura Unibertsala Bilduma, 131.zb. Alberdania-Elkar, 2007. 238-239. orr. Jon Muñozen itzulpena.
Au théâtre il prit une loge du troisième rang pour n'être pas vu; l'on donnait La Jeune Hôtesse, de Goldoni. Il regardait l'architecture de la salle: à peine tournait-il les yeux vers la scène. Mais le public nombreux éclatait de rire à chaque instant; Fabrice jeta les yeux sur la jeune actrice qui faisait le rôle de l'hôtesse, il la trouva drôle. Il regarda avec plus d'attention, elle lui sembla tout à fait gentille et surtout remplie de naturel: c'était une jeune fille naïve qui riait la première des jolies choses que Goldoni mettait dans sa bouche, et qu'elle avait l'air tout étonnée de prononcer.
Stendhal, La Chartreuse de Parme, Chapitre VIII.
Carlo Goldoni (Venezia, 1707ko otsailaren 25a – Paris, 1793ko otsailaren 6a) antzerkigile veneziarra izan zen.
Komedia italiarraren sortzailetako bat izan zen: hala dio Chioggia hiriko Poli jauregian haren omenez jarritako plakak; hiri hartan bere bizitzako hainbat urte eman zituen eta bertan idatzi zuen bere operetan ezagunetako bat: Le baruffe chiozzotte.
Goldonik bere garaiko antzerkigintza berrriztatzen saiatu zirenetako bat dugu. Nahiz eta zenbait lanetan Comedia dell’Arte deritzonaren arauei jarraitu, gehienetan aipatu estiloaren kontra azaldu zen eta pertsonaien eta ekintzaren ingurukoak deskribatzen dituztenak ageri lagatzen ahalegindu zen, bizi izan zueneko garaiko gaiak eta benetako pertsonak integratuz. Opera askotan Baldassare Galuppirekin jardun zuen lanean. Gerora beste musikari batzuek ere Goldoniren libretoei heldu diete: Joseph Haydn-ek edo Ermanno Wolf-Ferrarik kasu.
Goldoni e la riforma della Commedia Italiana (1760ko grabatua)
Neskatxa ostalaria (La locandiera, 1753) Goldoniren lan ezagunetako bat da, sormen aldetik ondoen zebilen sasoikoa. Zazpi antzezlerendako sorturiko lan honek Mirandolina du pertsonaia nagusi; orduko gizartearen isla da, umoretsu planteatuta ere. Antzerkiaren bilakaeran badu garrantzia: andrazko hark, Mirandolinak, bere patuaren norabidea inoren menpe erabakitzen du, zorion eta poz batean bizitzeko hautua gainera. Mirandolinaren ostatua da istorioaren kokagunea. Bertan bi apopilok andrearen atzetik dabiltza , nork gorteiatuko. Hirugarren batek ez ditu emakumeak gogoko, zoritxarren iturri direlakoan; berau limurtzen saiatuko da Mirandolina. Ezin lortu baina. Laugarrena, Fabricio delakoa, ostatuko morroia da, protagonistarekin itsu maitemindua dagoena eta haren laztanak lortuko dituena.
Baliteke Stendhalek Goldoniren lan hau aukeratu izana bere Parmako Kartusiako Fabricerekin lotura egitearren. Gerora ere Stendhalen Fabrice Goldoniren lana antzeztu ei zuen aktorearekin zeharo maitemindu zen eta istorioaren bilakaeran giltzarrietako bat izango da (Marietta Valserra).
happypets kolektiboaren afixa Goldoniren lana iragartzeko (2005)