* * * XII Hiriko txandria berrirat jin naiz bizitzerat eta, bidenabar, berebiltegia zabaldu dut: tarrantak konpondu eta saldu, konpondu oroz gainetik. Han-hemenka egutegi bat edo bertze, eta bertan neska biluziak. Klasikoa. Bertakook hirur mutil eta gerritik goiti arroparik ez. Sasiklasikoa. Izanez ere, beroa izigarri handia baita. Bagenekien halako beroa ukanen genuela eta freskatzeari buruzkoak pulamentuz eraiki dizkigute: dutxaldea, egongela -bertan hozkailua eta bertan ura ausarki-... Hirurok geronen amentsa betetzen ari gara. Neskak ere i...
Gabon zaharrean gaude. Urteko azken segundoak dira. Mahats aleak jaten ari dira etxeetan, kanpaikadekin batera. Eta hara, etxe batzuetan ito egin dira batzuk mahatsa jaten ari direla. Urte berriko albistegietan agertuko dira hil diren horietako batzuk: Netanyahu, Trump, Putin... Baina ez: Gabon zaharreko afari astunaren osteko amets ezinezkoa izan da. Biharamuneko egunkarietan bizirik daude Netanyahu, Trump eta Putin. Urte berria ez da hobea izango. Bernardo Kapanaga
Gabonetan inoiz baino gehiago sentitzen da bakardadea, neuk behintzat bai. Nire familian maite ez nauten pertsona batzuk daude (edo nik hala sentitu eta pentsatzen dut bederen), eta haiekin egon behar dut gaur. Afaltzeko ilusiorik ez, inorekin elkartzeko gogorik ez. Lagun gehienak haien seme-alabak hazten (batzuk haien senarrak ere hezi behar dituzte). Inoren mezurik ez, inoren deirik ez. Oso zaila naiz opariak jasotzen eta, hortaz, jasotzen ditudan opariak gustatu egiten zaizkidala antzeztu beharko dut, bai baitakit, aurretiaz jakin ere, ez zaizkidala gustatuko, eta nire inguruko pertso...
Beldurtuta nago. Nire bila ote datoz? Hemendik aterako naute, bortxaz? Ez dakit nortzuk diren, baina haserre dirudite hor daudenak, hilobi honen kanpoaldean. Bernardo Kapanaga
Kategoriak
Azken iruzkinak
joan mari beloki kortexarena 2025-12-16 16:49 #2
2025-12-16 14:17 #3
Mikel Asurmendi Agirre 2025-11-26 11:59 #5
Txistu y TamboliƱ
Fucktotum
UNZ