ZingiZango

Legazpiko Atari Digitala

Ekainaren 16ean Domingo Agirren eraikuntza berriaren 25. urteurrena ospatzeko festa bat burutu zen, bazkaria, omenaldia eta musikarekin. Bazkarian  320 pertsona egon ziren eta  urte hauetan eskolarekin lotura izan duten asko elkartu ziren: lehengo eta oraingo familia, irakasle, ikasle, e.a Ekitaldia aprobetxatu zen  eskolako bizitzan garrantzitsuak izan diren 3 emakumeei omenaldia egiteko: Josefa Vergara irakasle ohiari, Mª Carmen gurasoa ohiari eta Milagros sukaldaria ohiari. Festa giroan jarraitzeko, bazkal ostean legazpiar musika taldeak saioa eskaini zuten: Kuluxka eta...


Gaurko Udalbatzaren osaketan zerrenda bozkatuenak lortu du alkatetza. Ane Urkiolari EAJko hiru zinegotziek eta EAko hiruek eman diote bozka, Sotero Plazaolari EAE-ANVko hiru zinegotziek, Oscar Murillori alderdi sozialistako biek eta Iñaki Sanchezi EB-Aralarreko biek. Gehiengo osorik egon ez denez zerrenda bozkatuenak lortu du alkatetza. Beraz, Sotero Plazola dugu Legazpiko hurrengo alkatea.


Eman izena soldadu gisa ateratzeko legazpiarron egun handi honetan. Gure armak ez dute hiltzen, gure armak herria bizirik dagoela adierazteko dira, gu ere bagarela adierazteko. Hau festa bat da. Amaieran, gainera, partaide guztiak luntx batekin sarituko ditugu.Eskopeta izatea nahitaezkoa da. Baita jantzi egokia ere: alkandora txuria, maonezko prakak, apreta beltzak, txapela eta gerriko beltza. Eman izena taberna hauetan: Haizea (Bikuña), Aurrera (Kale nagusia) eta Goiherri (Egialde).Girotzen joateko hona hemen iazko Armen Alardearen irudi batzuk. Argazkiak Josu Altzelairenak dira eta muntai...


Hau da Jai Batzordeak gertatu duen programa: Ostirala 1519:00 Txupinazoa / Buruhandi eta erraldoiak / Txorizo eta ardoa banatzea / Jai batzordearen txosna zabaltzea21:30 Herri afaria kalean.24:00 Joselu anaiak Zapatua 1611:00 Haurren jolas parkea15:30 Haurren jolas parkea16:00 Mus txapelketa Edorta tabernan18:00 Tarragonako dantza talde baten emanaldia19:00 Sagardo eta gaztaia probaketa20:00 Sukaldaritza lehiaketa24:00 Century orkestraren emanaldia Igandea 1707:30 Txokolate jana08:00 Pottokak eta bigantxak10:00 Goiz deia11:00 Meza19:00 Herri kirolak20:00 Asto karrerak21:00 Jubilatuen antzer...


oilar jokua 2007

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-06-14 22:34

euriaren mehatsupean hasi da aurten, baina ala ere jendea ez da kikildu danborrak ere busti ditu botatako lau tantanek baina aurrera egin du saioak oraindik errealzaleak ere badaude ta nola ez Legazpin ere... ta giroarengatik, haizea ere ibili ibili da eta... 13 haur pasa dira zapi azpitik eta ezpata sorbaldan jartzetik baina ez ezinezkoa izan da oilar ingurura gerturatzea ere. Irudietan dagoena 14. haurra zerrendako azkena... txistuengandik gertu gertu lasai dirudi ezpata esku batean ta poltsikoan bestea... baina oraingo honetan sokaruntz doa zuzenean... dagoeneko soka...


Kale zaharrari agur

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-06-14 16:11

Legazpiko kalean gutxi dira dagoeneko zutik dirauten etxe zaharrak. Piskanaka piskanaka denak ezkutatzen ari dira. Azkenekoak Ibarrotegi (Muruanea), Seroretxea (Nikasionea), Zulakoa (Txokozar) eta Kalebarreneko ilada guztia izan dira. Etxe sendo askoak ere behera etorri behar izan dute ezinbestez: Bikarioetxe zaharra, Damata... Harrigarriro, Kale nagusian “Eroski” supermerkatuaren parean hiru etxe zahar ikus daitezke 2007. urte honetan. Ez dirudi luzarorako daudenik. Goitik hasita lehenengoa "Patxi” taberna zegoen etxea, bigarrena “Alberdi” jantzidenda dagoen etxea eta hirugarrena, “Basabe”...


Ondoren doan elkarrizketa Legazpiko Ene Bada! astekarian azaldu zen 1996ko ekainean. Handik puska batera, Ostiela aldizkarian. Espainian zaleak dira “ las dos Españas “ delakoa aspaldiko kontua dela eta, normaltasun irudi bat saltzen, beti ere mundu osoan ezaguna den transizio goratu eredugarria izanik mito zaharraren suntsipenaren ispilu. Francok eta bere lagunek indarrez eta bortxaz inposatu zituzten ikur eta sinboloak, haren heriotzaren ostean demokraziaren galbahean pasatu eraginda, bakearen ezinbesteko sostengu gisa eta balizko anaiarteko borrokak saiheste aldera, nahita nahi ez irent...


Armuñon ateratako argazkia (2005 jlu)Legazpik badu harizti mota berezi bat, Gipuzkoan dagoen mota horretako basorik handiena dena eta seguru asko Euskadiko Autonomi Erkidegoko handiena izango dena. Ez da txantxetako altxorra Legazpi bezalako herri batentzat, jakinda Legazpiko zuhaizti guztien lautatik hiru  kanpoko koniferoz (pinu, alertze eta izeiak) osatuak daudela eta lautatik bat bakarrik dela bertako basoa. Baina, zer du berezirik baso honek? Ba baso honetako zuhaitzak ez direla haritz arruntak (Quercus robur), baizik eta beste espezie batekoak, haritz kandugabeak (Quercus petraea...


Ostegunean, ekainak 14, oilar-jokoa izango da Legazpiko Plazan aspaldiko ohiturari jarraituz. Herri gehinetan galdu bada ere, Legazpin tinko eusten zaio tradizioari.Kultur-web orritik lapurtutako argazkia. Barkatuko al digute atrebentzia. Hau da web horretarako lotunea: klikatu hemen. Lehen bezala, orain ere, Gorpuxti zortzigarrenean edo oktaban egiten da. Horregatik, egun honi Otabario eguna esaten zaio.Otabario egun honetan Armen Alardea ere egiten zen Foruak galdu aurreko hamarkadetan, XIX. mendean.Lapurtzen hasita, bat ez, bi, gainera.


Brinkolako umorea I

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-06-12 15:51

Ez dira konponduak edo denborarekin asmatuak, kontatu didaten bezalaxe kontatzen ditut. Nolanahi ere brinkolatarrek duten ironia edo azpijaneko adarjotze umoretsu hori zerbait azaltzen dutela uste dut.Jesus Alberro Ugarte("Brinkola gogoan" liburutik hartua)Paxifiko Irastorza Etxeberria, Luxiano Balerdi Iarza eta Eleuterio Galfarsoro UrzelaiLehenago itxura denez baziren Brinkolan eguraldiaz arduratzen ziren gizonak. Haietako bati galdetu diote: -Bihar zer eguraldi egin behar dik?-Bihar, ba... Hego haizeak jo daikek, iparrak ere bai, ona egin daikek, txarra ere bai, bihar esango diat. Brink...


zingizango 1456153980427

Legazpiko ZingiZango Euskara Elkartea 2007ko martxoan sortu genuen Legazpiko euskal giroa suspertzeko xedez. Elkartekideok Ardabidetako edo Lakiolako Erromeria antolatu dugu hiru urtez jarraian. Oraingoan, ordea, ekintza hori baztertu gabe, beste batzuk ere sustatu nahi ditugu. Web gune euskaldun bat sortzea izango da hurrengo erronka.