Kategoria: jakingarriak
Su-Berri PKEk pilota asteburua antolatu du gaurtik igandera bitartean Anoetan, Valentziako Escola de Pilota Borbotórekin lankidetzan, pilota sustatzeko asmoz. Hona hemen egitarauaren berri: Ekainak 26, ostirala 16:00-16:30. Escola de Pilota Borbotókoei harrera Iruran. 16:30-19:30. Borbotokoen artean 2 talde egin eta jokamolde hauek landuko dituzte: Trinketeko jokamoldeen hastapena: eskua, paleta eta xarea. Zesta-puntaren hastapena frontoian Iker Foronda puntista profesionalaren eskutik. 20:00. Afaria Irurako trinketean. 22:00. Neska pilotarien erakustaldi partidak Anoetako Alkartas...
Trikitxa Elkarteak Faborez 1 diskoa aurkeztu zuen ostiralean. Bertan Elustondo anai-arrebek bost pieza argitaratu dituzte: ALA PORAI! trikitixa, INKIRRINKI porrusalda, FANDANKOA fandangoa, PUTXUNIKETAN boleroa eta ZIRRARA fandangoa. Pieza guztiak zaharrak dira. Eurekin batera Izer eta Alabier, Estanga anai-arrebak eta Jon Ostolaza eta Rakel Pujanak aritu dira. Elustondotarrek ia hogei urte daramatzate plazaz plaza. Gazteak dira baina bikote gutxi dira kopuru horietara iritsi direnak. Diskoa erosteko aukera dendetan, Durangoko azokan eta Trikitixa Elkartearen web orrian izango duzue. A...
Euskarazko prentsa irakurri/entzuten dugunok sarritan egiten dugu topo Joseba Barandiaranen izenarekin, batez ere, ekonomiari buruzko iritzietan. Berrian, Argian, ETB1en, Euskadi Irratian... kolaboratu izan du. Hona hemen 2006ko apirileko Artajorranen egindako elkarrizketan esandako zenbait gauza: Hedabideetan ere dezente jardun duzu. Nondik sartu zinen mundu horretan? Lehen pausoak Ene Bada! herri astekarian eman nituen. Ondoren, botere horretarako atea Jaime Otamendik zabaldu zidan, Euskadi Irratian, Madrilen ikasten ari nintzela. Gerokoak, haren ondotik etorri dira. Prentsa idatzian et...
Hona hemen Legazpiko ikastetxeetarako eta ikasleentzat albiste interesgarria:EHUk eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta, azaroaren 5etik 10era Zientzia Astea egingo da eta honen barruan Wikipedia Euskaraz Blai lehiaketa antolatu dute. Lehiaketaren helburua, zientzia eta teknologiako eremuan Wikipediari euskaraz egingo zaizkion ekarpenak saritzea da. Edozein ikastetxek edo pertsonak parte har dezake. Izena emateko epea zabalik dago eta lehiaketan parte hartzeko urriaren 31 baino lehen egin behar dira ekarpenak Wikipedian. Hona hemen sariak:10 ordenagailu eramangarri 2 DBHko ikaslentzat 2...
Sustraiak dantza taldeak fandango eta arin-arina erakusteko ikastaroa abiatu zuen urriaren seian. Urria eta azaroan zehar larunbatetan 17:00etan irakatsiko du Kultur Etxe ondoan Sustraiak Dantza taldearen lokalean (lehen suhiltzaileek erabiltzen zuten lokalean). Aste buru honetan ere saioa izango da. Doan da eta ikasi nahi duen orori zabalik dago.
Datorren igandean Vianan egingo da Nafarroa Oinez, Nafarroa Garaiko ikastolen aldeko festa. Oraindik ez omen dute behar adina jende lotu lanerako. Lagun taldea osatu eta laguntzeko aukera badaukazu bi telefono bidali dizkigute:948 44 62 65 telefonoa (Ikastola) 688609913 Bendi / Gontzal Anima zaitez. Goizean lan pixka bat egin eta arratsaldeaz gozatu.
Zenbait enpresatan euskara planak jarri dira martxan. Lanean euskararen erabilera normalizatzea da helburua. Legazpiko GKNn eta Bellotan, adibidez, ezarri dituzte euskara planak. Legazpitik kanpora lanean dabiltzan legazpiar batzuk ere ezagutuko dute hori euren lantegietan. Erbineko Igor Otaegik, esaterako, CAFen egiten du lana eta euskarari buruzko gogoeta egiten du CAFeko euskara aldizkarian egin dioten elkarrizketan:
Azken aldian leku batean baino gehiagotan ari gara Aitor Aranaz irakurtzen. Hemen bertan ere egin ditugu aipamenak. Joan den ostiralean Uztarriak Aitor Aranaren elkarrizketa argitaratu zuen. Hemen klik eginda irakurri ahal izango duzue.
Legazpiar batzuk pasa dira ETB1en kamera aurreetatik: Gaur Eguneko aurkezle, Hitzetik Hortzerako aurkezle, hainbat telesaiotako aktore, elkarrizketatu, elkarrizketatzaile...Une honetan bi izen azpimarratuko genituzke eta biak Pilotari telesail berriari lotuta: bata, Txetxu Altolagirre, produkzio eta gidoilari lanetan ibili da. Bestea, berriz, aktore lanetan dabil eta Aintzane Gamiz da. Txetxuk antzerkian (Nerudaren Postaria), telebistan (Betizu) eta zineman (Yoyes) egin du lan. Aintzane telebistan (Goenkale) egin zen ezagun. Gaur egun bikoizketan ere ibiltzen da. Telesailean kaze...
Legazpiko Gaztetxeak honako oharra bidali digu:"Urriaren 26rako programatuta genuen NEU eta KRELL taldeen kontzertua, urriaren 27ra pasatu dugu"Bestalde, gogoratu datorren urriaren 19an Elbereth talde legazpiar bikainak bere diskoa aurkeztuko duela Gaztetxean bertan. Bere web orrira sartuta zenbait kanta entzun ahal izango duzue.Iker Mansok, Eneko Maizek, Aritz Legorburuk, Xabier Urkiak eta Ruben Sanchezek osatzen duten taldeak Irurtzungo Pikurock jaialdiko maketa lehiaketan saria irabazi zuen iazko urrian. Legazpin kalitateko heavya dagoen seinale.
Kilometroak jaiaren bezperan gara. Aurreko mezuetan garaiko andereño eta ikasleen aipamenen bat egin dugu. Argia aldizkarian, 1972ko apirilean, Kimu Berri ikastolaren batzordeari elkarrizketa egin zioten. Galdera honen erantzunean andereñoen lana goraipatzen da eta herritarren laguntzaren beharra azpimarratzen:Andereñoak aurren irakaskintza, eta eziera aldetik, ikastolan egiten ari diran lanak, txalogarriak nola-nai ere. Aurren guraso, ta batzordekoen kezkak, osatzen al dira gai oni buruz? Andereñoek egiten duten lan au, zuzenbidez ezagutu bearrean gera. Buru-belarri, ikastola jasotzearren...
Aurreko albistean Nekane Arinen ikasleak irabazitako Baporea sariaren berri jaso dugu. Orain, berriz,udazkenean Oscar Wilde euskaraz(1927-2007) liburua argitaratuko duela jakin dugu. Saiakera, kronika eta kazetaritza arloa lantzen du eta Hiria argitaletxeak aterako du. Aitor Arana, Urrestillan bizi den legazpiarra, idazle nekaezina dugu. Euskara idatziaren historian ez dakigu berak adina liburu inork argitaratuko ote zuen. Dela eleberria, dela saiakera, ipuin liburuak, hiztegiak... Jasotako sariek, gainera, kantitateaz gain kalitatea ere baduela erakusten dute. Ezagutzen duzue bere lanik?...
Aurreko astearen hondarrean bi legazpiar atera dira komunikabideetan: bata, Nekane Arin Legazpiko lehenengo andereñoa. Argian egin diote elkarrizketa. Bestea, Nekaneren lehenengo ume taldeko ikasleetako bat, Aitor Arana. Hilezkorrak bere nobelak Baporea sari garrantzitsua lortu duelako.
Abuztuan ZingiZangonautek bidalitako argazkien artean zozketa egin dugu eta honakoak dira kamiseten irabazleak:Joseba BarandiaranIker AzpeitiaIker OtegiKamiseta lortzeko, uste dugu, gurekin harremanetan jartzeko bidea egingo dutela. Hala ez balitz, gure familietan banatuko ditugu kamisetok.Bestalde, erromeriako zozketaren irabazlea ez da oraindik azaldu. Zenbaki irabazlea 4815 izan zen. Urriaren 19ra arteko epea dauka azaltzeko. Legazpiko Kultur Etxera joan dadila eta gurekin harremanetan jarriko dute. Ordurako azalduko ez balitz 9447 zenbakiak irabaziko luke eta honek jabe ezaguna dauka. T...
Legazpiko ezker abertzaleak honako oharra bidali digu:"Egungo egoera politikoaren inguruan batzarra egingo da urriaren 4an 19:00etan Lekanazpi elkartean. Legazpiko ezkerzale eta abertzale guztiak bertara gonbidatuta daude".
Joan den asteazkenean, hilaren 26an, Legazpiko Udalaren Osoko Bilkura egin zen eta honakoak erabaki ziren:1) Udaletxe azpiko aparkaleku publikoan arratsaldeetako tasa jaistea. 17:00etatik 22:00ak arte 5 zentimo balioko du. EAE, Ezker Batua eta PSEren aldeko botoak eta EAJ eta EAren abstentzioa izan zituen.2) Udal eraikinen garbiketa EULEN enpresari esleitzea. Aho batez erabaki zen.3) Alkatearen soldata 55.859,30etik 46.503,38 euroko soldata gordinera jaistea. EAE eta Ezker Batuaren aldeko botoak izan zituen eta gainerakoen abstentzioa.4) Bikuñako Txikiko musika lokala erabiltzeko baimena ZE...
Gaur egungo legazpiarrik ezagunenetakoa izango dugu Iñaki Garitaonaindia "Gari". Horren froga, bere azken lana, "Esperantzara kondenatua", hedabide ugaritan atera izana. Gaur8 Gararen gehigarriak eta ETBko EITBKultura telebista saioak, adibidez, elkarrizketa egin zioten. Bilbon SGAEren aretoan irailaren 27an aurkeztu zuen eta irratietan dezente ari da entzuten. Letra egileen artean beste legazpiar bat ere ageri da: Jose Luis Padron.Diskoari izena ematen dion kanta hemen.
Azken urteotan euskara planak martxan jartzen ari dira zenbait enpresa. Horien artean Legazpiko GKN eta Bellota. Gaur egun EMUN eta Elhuyar bezalako enpresek aholkularitzak eskaintzen dituzte lantegietan euskararen erabilera normalizatzeko. Hala ere, aurreragoko lanak ere izan ziren. UZEI aspaldi ari da arlo ugaritako terminologia biltzen eta, tartean, tailer eta lantegietan egunero erabiltzen dena. Urte batzuk badira lan horretan dabiltzala eta Patrizio Etxeberriatik ere laguntza jaso omen zuten, ARGIA aldizkarian 1981ean UZEIko arduradunei egindako elkarrizketa zati honetan ikus daitekeen...
Urriaren 7an Bergaran izango da Kilometroak ikastolen aldeko jaialdia. Bertara joateko autobus zerbitzu berezia izango dugu legazpiarrok. Hona ordutegia: • Legazpi-KMK’ 07: Irteerak 90 minututik behin 07:40tik 21:25era • KMK’ 07-Legazpi: Irteerak 90 minututik behin 06:45etik 20:30era Oharra: • Jatorriko geltokiak ohikoak izango dira, hau da linea erregularreko zerbitzukoak. • Bergaran, aldiz, geltoki bakarra izango da, Ibargaray hiribidean, autobus-geltokian. Bertan izango da KMK’ 07rako zuzeneko sarrera.
Legazpiko Udaleko euskara zerbitzuak bi diru-laguntzen berri bidali digu: Irailaren 28an bukatuko da Barnetegietara edo UEUra joan diren herritarrei Legazpiko Udalak eskaintzen dizkien dirulaguntzak jasotzeko epea. Establezimenduetako kanpo errotulazioa euskaraz jartzeko dirulaguntzak ere eskaintzen ditu Udalak. Eskaera egiteko epea urriaren 31n. Eskabideetarako orriak udaletxean izango dituzue.
Tomas Etxeberriak pasa digun 1920. urteko gutun batean (garai hartako alkateak bikarioari idatzitakoa) ikus daitekeenez, Arantzazurako erromes ibilia agorraren 8an egitea urte hartan erabaki zen. Data hori ez da, hortaz, "betikoa". Ordura arte, ze ohitura zegoen jakitea falta zaigu orain...El Ayuntamiento de mi presidencia en sesión celebrada el dia 12 de [septiembre] adoptó el siguiente acuerdo: “A propuesta del Sr. Alcalde Presidente, y de acuerdo con el deseo manifestado al mismo por el Sr. Párroco de esta villa D. José Antonio Larrea, se acuerda señalar el día 8 de Septiembre de cada añ...
Erromeriaren bideoa ikusgai dago EUSKALTUBE plataforman. Berez, bi bideo daude. Egilea Gotzon Aranburu Guridi da. Pisu samarrak omen eta lasai itxaroteko aholkatzen digu.Mila esker, GOTZON.Lakiolako erromeria Legazpin (1) Lakiolako erromeria Legazpin (2)
ZingiZangonautok jakingo duzue datorren larunbatean Gipuzkoako txapelketaren kanporaketa izango dugula Legazpin. Hementxe daukazue kartela eta bertsolari (Mikel Arrillaga, Iñigo Arzelus, Beñat Lizaso, Mirari Martiarena, Jokin Sodupe eta Xabier Sukia), epaile (Martin Aramendi, Ioritz Imaz eta JA Oiartzabal) eta aurkezlea ( Egoitz Aizpuru) dotore-dotore.
Igandeko erromeriak antolatzaileen helburuak aise bete zituen. Euskararen aldeko festa handi bat egin zuten legazpiarrek eta mila lagun inguru izan ziren Ardanbideta edo Lakiolako erromerian. Bertan bildutako diruak euskarazko web orri baten alde erabiliko dira. Erromerian gure argazkilari ofizialak argazki asko atera zituen eta horiek astean zehar ikusteko aukera izango dugu. Hala ere, goikoak aurrerapena izan nahi du.Bestalde, hona zenbait ohar:ZingiZangok eta antolakuntzak bertan parte hartu zuten guztiak zoriondu nahi ditu: Gaztetxe, Sorgintxulo, Konpota, Karibe Zaharreko taldea, harri ...
Udaleko gazteria sailak begirale ikastaroaren berri bidali digu. Oraindik ere plaza libreak omen daude. Matrikulazioa irailaren 17tik 26ra bitartean egingo da. Horretarako honako dokumentazioa beharko da: argazki bat, nortasun agiriaren fotokopia, matrikulazio fitxa eta ordaina. Bi zatitan ordaindu daiteke: lehenengo zatia matrikula egitean: 200 €; bigarren zatia urriaren 27rako: 120 € (bailarakoentzat) edo 160 € (bailarakoak ez direnentzat). Informazio gehiago 943 73 72 03 telefonoan edo gazteria.le@legazpi.net helbide elektronikoan