Elustondotarrak Faborez 1en
Trikitxa Elkarteak
Faborez 1 diskoa aurkeztu zuen ostiralean. Bertan
Elustondo anai-arrebek bost pieza argitaratu dituzte: ALA PORAI! trikitixa, INKIRRINKI porrusalda, FANDANKOA fandangoa, PUTXUNIKETAN boleroa eta ZIRRARA fandangoa. Pieza guztiak zaharrak dira. Eurekin batera Izer eta Alabier, Estanga anai-arrebak eta Jon Ostolaza eta Rakel Pujanak aritu dira. Elustondotarrek ia hogei urte daramatzate plazaz plaza. Gazteak dira baina bikote gutxi dira kopuru horietara iritsi direnak. Diskoa erosteko aukera dendetan, Durangoko azokan eta
Trikitixa Elkartearen web orrian izango duzue. Azken honetan oraindik ez dute erosteko aukera zintzilikatu baina aurki jarriko dute.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: