Trikitxa Elkarteak Faborez 1 diskoa aurkeztu zuen ostiralean. Bertan Elustondo anai-arrebek bost pieza argitaratu dituzte: ALA PORAI! trikitixa, INKIRRINKI porrusalda, FANDANKOA fandangoa, PUTXUNIKETAN boleroa eta ZIRRARA fandangoa. Pieza guztiak zaharrak dira. Eurekin batera Izer eta Alabier, Estanga anai-arrebak eta Jon Ostolaza eta Rakel Pujanak aritu dira. Elustondotarrek ia hogei urte daramatzate plazaz plaza. Gazteak dira baina bikote gutxi dira kopuru horietara iritsi direnak. Diskoa erosteko aukera dendetan, Durangoko azokan eta Trikitixa Elkartearen web orrian izango duzue. A...
Euskarazko prentsa irakurri/entzuten dugunok sarritan egiten dugu topo Joseba Barandiaranen izenarekin, batez ere, ekonomiari buruzko iritzietan. Berrian, Argian, ETB1en, Euskadi Irratian... kolaboratu izan du. Hona hemen 2006ko apirileko Artajorranen egindako elkarrizketan esandako zenbait gauza: Hedabideetan ere dezente jardun duzu. Nondik sartu zinen mundu horretan? Lehen pausoak Ene Bada! herri astekarian eman nituen. Ondoren, botere horretarako atea Jaime Otamendik zabaldu zidan, Euskadi Irratian, Madrilen ikasten ari nintzela. Gerokoak, haren ondotik etorri dira. Prentsa idatzian et...
Asteazkenean Kultur Etxean prentsaurrekoa eman zuten EAE-ANVko kideek gobernu programa aurkezteko. Besteren artean euskararen arloan honako asmoa azaldu zuten: erabilera bultzatzea eta alor guztietan txertatzea. Bai udaletxe barrua, bai kanpoa euskalduntzea. Euskararen udal ordenantza betearaziko dela zehaztu zuten. Euskal hedabideak diruz laguntzea eta euskara biziberritzeko plana bultzatzea ere aipatu zuten. Prentsaurrekoari buruzko datu gehiago Goierriko Hitzan aurkituko dituzue.
Hona hemen Legazpiko ikastetxeetarako eta ikasleentzat albiste interesgarria:EHUk eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta, azaroaren 5etik 10era Zientzia Astea egingo da eta honen barruan Wikipedia Euskaraz Blai lehiaketa antolatu dute. Lehiaketaren helburua, zientzia eta teknologiako eremuan Wikipediari euskaraz egingo zaizkion ekarpenak saritzea da. Edozein ikastetxek edo pertsonak parte har dezake. Izena emateko epea zabalik dago eta lehiaketan parte hartzeko urriaren 31 baino lehen egin behar dira ekarpenak Wikipedian. Hona hemen sariak:10 ordenagailu eramangarri 2 DBHko ikaslentzat 2...
Joan den zapatuan bigarren bertso eskola izan zuten gaztetxoenek Bertso-olarien lokalean. Hona zenbait argazki:Gazte jatorrak dira baina zaila da bi ilara berdin samarretan jartzeaHatzak V eran jarrita beti egingo dio astoaren ikurra bakarren batek besteren batibederatzi, hamar, hamaika urte dituzte eta, normala den bezala, adin horretako jarrera azaltzen duteLarunbatero lauretatik bostetara elkartzen dira. Gu izan ginenean, ordea, lau eta erdietarako bidali zituen irakasleak. Pazientzia izaten ikasi beharko du hurrengo eskoletarako.
Sustraiak dantza taldeak fandango eta arin-arina erakusteko ikastaroa abiatu zuen urriaren seian. Urria eta azaroan zehar larunbatetan 17:00etan irakatsiko du Kultur Etxe ondoan Sustraiak Dantza taldearen lokalean (lehen suhiltzaileek erabiltzen zuten lokalean). Aste buru honetan ere saioa izango da. Doan da eta ikasi nahi duen orori zabalik dago.
Datorren igandean Vianan egingo da Nafarroa Oinez, Nafarroa Garaiko ikastolen aldeko festa. Oraindik ez omen dute behar adina jende lotu lanerako. Lagun taldea osatu eta laguntzeko aukera badaukazu bi telefono bidali dizkigute:948 44 62 65 telefonoa (Ikastola) 688609913 Bendi / Gontzal Anima zaitez. Goizean lan pixka bat egin eta arratsaldeaz gozatu.
Zenbait enpresatan euskara planak jarri dira martxan. Lanean euskararen erabilera normalizatzea da helburua. Legazpiko GKNn eta Bellotan, adibidez, ezarri dituzte euskara planak. Legazpitik kanpora lanean dabiltzan legazpiar batzuk ere ezagutuko dute hori euren lantegietan. Erbineko Igor Otaegik, esaterako, CAFen egiten du lana eta euskarari buruzko gogoeta egiten du CAFeko euskara aldizkarian egin dioten elkarrizketan:
Uztailean Izadi Zaleak mendi taldearen denboraldia amaitzeko Monte Perdidora joan ginen eta bertan bildutako argazkiekin diaporamatxo bat osatu dut: http://www.mediafire.com/?922pyzndfdj Horietako hainbat Izadi Zaleko foroan ikus daitezke.http://www.izadi-zaleak.com/phpbb/viewtopic.php?t=789Bestalde, jakin ezazue, urriaren 19an, ostirala, Urretxuko Kultur Etxean argazki emanaldi bat izango dudala. Goierri mendi taldearekin sei etapetan "Hiru Haundiak" deitzen den mendi martxan ateratako hainbat argazkiekin osatua dago.Aitor Casado
Azken aldian leku batean baino gehiagotan ari gara Aitor Aranaz irakurtzen. Hemen bertan ere egin ditugu aipamenak. Joan den ostiralean Uztarriak Aitor Aranaren elkarrizketa argitaratu zuen. Hemen klik eginda irakurri ahal izango duzue.
Legazpiko ZingiZango Euskara Elkartea 2007ko martxoan sortu genuen Legazpiko euskal giroa suspertzeko xedez. Elkartekideok Ardabidetako edo Lakiolako Erromeria antolatu dugu hiru urtez jarraian. Oraingoan, ordea, ekintza hori baztertu gabe, beste batzuk ere sustatu nahi ditugu. Web gune euskaldun bat sortzea izango da hurrengo erronka.