ZingiZango

Legazpiko Atari Digitala

Abuztuan ZingiZangonautek bidalitako argazkien artean zozketa egin dugu eta honakoak dira kamiseten irabazleak:Joseba BarandiaranIker AzpeitiaIker OtegiKamiseta lortzeko, uste dugu, gurekin harremanetan jartzeko bidea egingo dutela. Hala ez balitz, gure familietan banatuko ditugu kamisetok.Bestalde, erromeriako zozketaren irabazlea ez da oraindik azaldu. Zenbaki irabazlea 4815 izan zen. Urriaren 19ra arteko epea dauka azaltzeko. Legazpiko Kultur Etxera joan dadila eta gurekin harremanetan jarriko dute. Ordurako azalduko ez balitz 9447 zenbakiak irabaziko luke eta honek jabe ezaguna dauka. T...


Asier eta Nerea Iturriaga eta Lujanbioren ezker-eskuinetaraAurrekoan Joseba Barandiaranen Gipuzkoako bertsolari txapelketako kanporaketaren berri eman genuen. Orain Asier Iriondo eta Nerea Elustondoren txanda da. Gaur, igandez, kantatu dute. Asierrek Arrasaten laugarren egin du, Aitor Sarriegik irabazitako saioan. 257 puntu lortu ditu Asierrek. Saio gorabeheratsua egin du baina bere mailan aritu omen da.Ezustekoa Hondarribian gertatu da. Nereak bosgarren egin du seigarrenarekin berdinduta. 254 puntu lortu ditu eta saioa Iñaki Zelaiak irabazi du. Adituen arabera, Nereak bere maila eman ez ba...


Legazpiko ezker abertzaleak honako oharra bidali digu:"Egungo egoera politikoaren inguruan batzarra egingo da urriaren 4an 19:00etan Lekanazpi elkartean. Legazpiko ezkerzale eta abertzale guztiak bertara gonbidatuta daude".


Joan den asteazkenean, hilaren 26an, Legazpiko Udalaren Osoko Bilkura egin zen eta honakoak erabaki ziren:1) Udaletxe azpiko aparkaleku publikoan arratsaldeetako tasa jaistea. 17:00etatik 22:00ak arte 5 zentimo balioko du. EAE, Ezker Batua eta PSEren aldeko botoak eta EAJ eta EAren abstentzioa izan zituen.2) Udal eraikinen garbiketa EULEN enpresari esleitzea. Aho batez erabaki zen.3) Alkatearen soldata 55.859,30etik 46.503,38 euroko soldata gordinera jaistea. EAE eta Ezker Batuaren aldeko botoak izan zituen eta gainerakoen abstentzioa.4) Bikuñako Txikiko musika lokala erabiltzeko baimena ZE...


Gaur egungo legazpiarrik ezagunenetakoa izango dugu Iñaki Garitaonaindia "Gari". Horren froga, bere azken lana, "Esperantzara kondenatua", hedabide ugaritan atera izana. Gaur8 Gararen gehigarriak eta ETBko EITBKultura telebista saioak, adibidez, elkarrizketa egin zioten. Bilbon SGAEren aretoan irailaren 27an aurkeztu zuen eta irratietan dezente ari da entzuten. Letra egileen artean beste legazpiar bat ere ageri da: Jose Luis Padron.Diskoari izena ematen dion kanta hemen.


Azken urteotan euskara planak martxan jartzen ari dira zenbait enpresa. Horien artean Legazpiko GKN eta Bellota. Gaur egun EMUN eta Elhuyar bezalako enpresek aholkularitzak eskaintzen dituzte lantegietan euskararen erabilera normalizatzeko. Hala ere, aurreragoko lanak ere izan ziren. UZEI aspaldi ari da arlo ugaritako terminologia biltzen eta, tartean, tailer eta lantegietan egunero erabiltzen dena. Urte batzuk badira lan horretan dabiltzala eta Patrizio Etxeberriatik ere laguntza jaso omen zuten, ARGIA aldizkarian 1981ean UZEIko arduradunei egindako elkarrizketa zati honetan ikus daitekeen...


Urriaren 7an Bergaran izango da Kilometroak ikastolen aldeko jaialdia. Bertara joateko autobus zerbitzu berezia izango dugu legazpiarrok. Hona ordutegia: • Legazpi-KMK’ 07: Irteerak 90 minututik behin 07:40tik 21:25era • KMK’ 07-Legazpi: Irteerak 90 minututik behin 06:45etik 20:30era Oharra: • Jatorriko geltokiak ohikoak izango dira, hau da linea erregularreko zerbitzukoak. • Bergaran, aldiz, geltoki bakarra izango da, Ibargaray hiribidean, autobus-geltokian. Bertan izango da KMK’ 07rako zuzeneko sarrera.


Legazpiko Udaleko euskara zerbitzuak bi diru-laguntzen berri bidali digu: Irailaren 28an bukatuko da Barnetegietara edo UEUra joan diren herritarrei Legazpiko Udalak eskaintzen dizkien dirulaguntzak jasotzeko epea. Establezimenduetako kanpo errotulazioa euskaraz jartzeko dirulaguntzak ere eskaintzen ditu Udalak. Eskaera egiteko epea urriaren 31n. Eskabideetarako orriak udaletxean izango dituzue.


Legazpiko Bertso-Olariak bertso eskolan ostiral honetan hasiko dira gaztetxoen bertso eskolak. Bertso eskola Itxaropenen dago, Sorgintxuloren aldamenean eta Apatxo baserriaren parean. Laugarren mailatik hamazortzira urte bitarteko gaztetxo eta gazte guztiak arratsaldeko seietarako daude deituta. Bertso eskolak ostiral arratsaldeetan izango dira. Ordu zehatza ostiral honetan bertan erabakiko dute. Izena emateko esku-orriak aste honetan banatuko dituzte ikastetxeetan. Irakasle lanetan Julen Agirreburualde eta Asier Iriondo ariko dira.


Gipuzkoako txapelketa larunbatean hasi zen. Asteburuan lau kanporaketa izan dira. Horietako bat Legazpin. Saioa Xabier Sukia oriotarrak irabazi zuen eta zuzenean final-laurdenetara sailkatu da. Joseba Barandiaran legazpiarrak Orion kantatu zuen larunbatean. Saioa Astigarragako Agin Rezolak irabazi zuen eta hau ere final laurdenetara sailkatu da. Josebak saio txukuna egin zuen eta hirugarren egin zuen. Aurrera egingo duen edo ez jakiteko gainerako saioen zain egon beharko du. Nerea Elustondok datorren igandean kantatuko du Hondarribian eta Asier Iriondok Arrasaten egun berean. Puntuazioak et...


zingizango 1456153980427

Legazpiko ZingiZango Euskara Elkartea 2007ko martxoan sortu genuen Legazpiko euskal giroa suspertzeko xedez. Elkartekideok Ardabidetako edo Lakiolako Erromeria antolatu dugu hiru urtez jarraian. Oraingoan, ordea, ekintza hori baztertu gabe, beste batzuk ere sustatu nahi ditugu. Web gune euskaldun bat sortzea izango da hurrengo erronka.