Legazpiarrak bertso txapelketan
Asier eta Nerea Iturriaga eta Lujanbioren ezker-eskuinetara
Aurrekoan Joseba Barandiaranen Gipuzkoako bertsolari txapelketako kanporaketaren berri eman genuen. Orain Asier Iriondo eta Nerea Elustondoren txanda da. Gaur, igandez, kantatu dute. Asierrek Arrasaten laugarren egin du, Aitor Sarriegik irabazitako saioan. 257 puntu lortu ditu Asierrek. Saio gorabeheratsua egin du baina bere mailan aritu omen da.
Ezustekoa Hondarribian gertatu da. Nereak bosgarren egin du seigarrenarekin berdinduta. 254 puntu lortu ditu eta saioa Iñaki Zelaiak irabazi du. Adituen arabera, Nereak bere maila eman ez badu ere inondik inora ez omen zuen hain atzera geratzea merezi. Josebak 253 puntu lortu zituen. Puntuazio horien arabera legazpiarrek oso zail dute hurrengo fasera pasatzea baina gure herria ordezkatzea eskertu nahi diegu ZingiZangotik
Iruzkinak
Mariano Rajoy 2007-10-09 16:27 #1
<p>Nere agurra eta esker ona 2007ko Gipuzkoako Bertso Txapelketan aritu den hirukote ausartari. Bertsoak kantatzen bakarrik ez, isileko lanetan ere trebeak eta nekaezinak benetan. Animo. Zuek sortu zineten enbor beretik sortuko dira besteak. </p>
<p>P.D.: Pilarika egunean Intxaurrondoko saioan parte hartzea gonbidatuta zaudete.</p>
Utzi iruzkina: