Lenburretik iritsi zaigun informazioaren arabera Portugaleteko Rialia Industria Museoan Gorka Salmeronen "Leaxpi Industri Paisaiak" inauguratu zen irailaren 12an. Informazio gehiago nahi izanez gero Lenburren bertan, rialia@telefonica.net posta elektronikora idatzita edo 944724384 telefonoan izango duzue
Irail honetan Legazpin adina bertso saio Euskal Herriko herri gutxitan izango da:Irailaren 14an, 20:00etan: JM Irazu eta Amets Arzallus udaletxe atzeko balkoitik ariko zaizkigu.Irailaren 16an, erromerian: Iñaki Azarola, Nerea Elustondo, Bittor Agirre, Jokin Matxinandiarena, Asier Iriondo eta Xegundo Eskudero ariko dira.Irailaren 22an, 18:00etan: Gipuzkoako txapelketako kanporaketa izango da Latxartegin. Horren berri gpuntua.com web orrian daukazue. Orri horretan bertan ikusi ahal izango duzue Gipuzkoako txapelketako beste kanporaketa batzuetan hiru legazpiarrek kantatuko ...
Atzoko DVko alean irakurri ahal izan dugunez, Luis Mendiola legazpiarra Errealaren kontseilaria da ekainaren 30az geroztik. Horrez gain bozemaile ere bada, beraz hemendik aurrera behin baino gehiagotan ikusiko dugu komunikabideetan, Errealaren irudia izango baita. Ez dira, ez, garai gozoak Errealarentzat. Izan ere, bigarren mailara jaistearekin batera, azken emaitzak ere ez dira batere onak izan. Gure aldetik animo eta zorte on, ez da eta lan makala aurretik daukazuna!DV digitaletik hartutako irudiaJ.Oses
Udal Euskaltegiak honako ohar hau bidali digu:Euskaltegiak ikasturte honetarako matrikulazio epea zabaldu du: 1 A, 1B, 2. eta 3.mailaz gain EGA eta hizkuntz eskakizunak prestatzeko ikastaroak ere eskaintzen ditu. Aurreko ikasturtean izan duen harrera onari jarraituz MINTZALAGUNA eta IRAKURLE TALDEA ere berriro jarriko ditu martxan, eta dohainik iaz bezala. Mintzalaguna, hitz egiteko ohiturarik ez duenari laguntzeko, eta Irakurle Taldea euskaraz idatzitako liburuak irakurriz gozatzeko. Hizkuntz tailerra ere jarri nahi du martxan, euskara maila hobetu nahi duten horientzat. Tailer hau ez li...
Legazpiko ikastetxeetako ikasleek 2007ko Erreka Egunean parte hartzera animatzeko prestaturiko eskutitza eta iazko argazki bat:Jaun / andere agurgarriak:Haztegi Ikastolako, Domingo Agirre ikastetxeko eta Olazabal Institutoko ikasleak gara eta irailaren 22an antolatuko den ERREKA EGUNera gonbidatzen zaituztegu. Bertan Urola erreka garbituko da, ingurumenari lagunduz. Jarduera hau urtero egiten da eta herritarren partaidetza gabe ezinezkoa izango litzateke egun hau ospatzea. Asko eskertuko genizueke zuek ere bertara hurbiltzea erreka garbitzera, bertatik ateratzen den zikinkeria i...
Giro ederra aurten Arantzazuko erromesaldian, bai eguraldi aldetik, bai sortu zen lagun arteko harremanengatik. 80tik gora izan ginen, gutxienez, Udanatik gora oinez abiatu ginenak, zahar eta gazte. Kataberara igotzea kosta baldin bazen ere, Amabirjinaren iturriko hamarretakoak ordura arteko nekeak ahaztuerazi zituen. Arantzazun bertan entzuten zen bukaeran, baita Legazpin bertan itzulitakoan, ze giro jatorra sortu zen legazpiarron artean, geure arteko bereizketak ahaztuta, herritar sena denen gainetik gailentzen zelarik.Eguraldi bikaina izan genuen ibilaldian zeharSasoi bikaina erakutsi zi...
Ni ere lehiaketa honetara ere lotuko naiz, hiru argazkirekin. Ez zaizue zaila izango nondik zehar ibili ginen asmatzea lehenengo argazkiari erreparatuta. Errota horiek, berez, Kinderdijk-en daude.Hurrengoa, berriz, Noordwijk-eko hondartzan atera genuen. Bertan apustu bitxi baten lekuko izan ginen. Dozenaka gizon-emakumek, taldeka antolatuta eta mozorrotuta, zeinek hondar-pila handiena egin hor ibili ziren palak astinduz. Talde irabazleak 500 euroko saria jaso zuen.Azkenekoa, Brugge-n ateratakoa da. Hiri polita benetan. Niri txoko honek erakarri ninduen:JLU
ARGAZKI GEHIAGO AEBak edo Japonia bezain urrun joan gabe ere, Pirineotan bada txoko ederrik.Hori bai, umeak bizkarrean hartzeak irisgarritasuna mugatu ohi du ! Joseba Barandiaran Apa!! Hemen beste pare bat argazki Japonia aldetik. Bata, iritsi ginen egun berdinean, gure lagunaren familiarekin, afaltzen ateratakoa. Bestea, Japoniar jatetxe batean, hainbat lagunekin. Esan beharra dago, janaria zela eta beldurrez joan ginela, baino egia esan ez genuen inongo arazorik izan. Jan da lo, txerri pottolo!!! Besteipe, SAIONARA!!! AZPEBIDALI ZUEN ARGAZKIAK LEHIAKETARA!!legazpik...
Arantzazuko “pelegrinazioa” ez da orain asmatua. Aspalditik datorrena da, aspaldi-aspalditik. Aizkorri mendilerroaren “sinbolismo sakratua” aipatzen du Isabel Elorza Puyadenak arrazoietakoen artean (“Aportaciones turísticas de expresiones culturales-festivas en la Sierra de Aizkorri en Gipuzkoa”, Turismoko III Kongreso Birtuala 2005). Izan liteke. Egun seinalatua izan da urteko jaien artean, gaur egungo Zegamako erromesaldiaren parekoa, azken urteetan gainbehera etorri bada ere. Azpian jarri dugun argazki zaharra (Enrique Ginea Makibarrena) esandakoaren erakusle dugu. Bertan, Legazpi...
Aurten ere, trikiti doinuak Lakiolan Laugarren urtez, egun paregabea antolatu dute legazpiarrek, eta irabaziak Zingi Zango atariaren alde izango dira 2007ko irailaren 16an, igandea, goizeko 12:00etatik aurrera, ERROMERIA egingo da Legazpi eta Antzuola artean dagoen Ardanbideta zabalean, Lakiolan.Legazpin gisa honetako ekimena antolatzen duten laugarren urtea da, eta garai bateko usadioei txoko bat egiteaz gainera, euskararen zenbait alor bultzatzeko beharrezkoa den dirua lortzea izan ohi da funtsezko helburua.Aurretik, HITZA egunkariaren, ARTAJORRAN herriko aldizkariaren eta sortze b...
Legazpiko ZingiZango Euskara Elkartea 2007ko martxoan sortu genuen Legazpiko euskal giroa suspertzeko xedez. Elkartekideok Ardabidetako edo Lakiolako Erromeria antolatu dugu hiru urtez jarraian. Oraingoan, ordea, ekintza hori baztertu gabe, beste batzuk ere sustatu nahi ditugu. Web gune euskaldun bat sortzea izango da hurrengo erronka.