Abuzturako lan txiki bat eman nahi dizuegu zingizangonautoi. Zuen postal edo argazkiak jaso nahi ditugu zuen opor lekutik. Berdin dio Indiatik edo Aztiritik bidali. Argazkiak edo postalak e-mail bidez (legazpikoweb@gmail.com) edo postaz (ZingiZango, Posta Kutxa 122, 20230Legazpi) bidal ditzakezue.Jasotako guztien artean hiru kamiseta zozketatuko ditugu.Bestalde, abuztuan atseden pixka bat hartuko dugu eta albisteen erritmoa jaitsiko. Nolanahi ere, albisterik edo esatekorik baldin badaukazue lasai bidali goian aipatutako helbideetara.
Hemezortzigarren urtez jarraian Beti 26 taldekoek Kubako Santiagoko Moncada kuartelaren aurkako erasoa ospatu zuten. Erasoa 1953an izan zen Fidel Castro buru zela. Ez zuten garaipena lortu baina geroago etorriko zen iraultzaren hazia izan zen. Beti 26 taldekoek urtero ospatzen dute egun hau. Aurten uztailaren 26an argazki erakusketa egin zuen Josu Altzelaik eta 28an trikitixa eta gitarraz lagunduta Brinkolan bazkaldu eta herria girotzen jardun zuten. Egun guztian aritu ziren. Arratsaldean San Inazioko jaietara joan eta Josu Mujikaren omenaldian parte hartu zuten. Hona zenbait argazki: Kale ...
Aurten ere, aisialdian euskara bultzatzeko helburua izan dute haurrentzako uda ikastaroek. Uztailaren 2tik 25era 223 haurrekin aritu dira 21 begirale. Goizero-goizero ekintzak egin dituzte lau orduz.Udaletxeko euskara zerbitzutik hainbat argazki bidali dizkigute eta bertan jarriko ditugu ikusgai:Mingainak euskaraz berotu aurretik eskuak berotu behar dira.Umeen arreta lortzea zaila dela! bai zera!San Ferminek ere ez zuen eskuan egunkaririk.Ez da ba zezenik ikusten!Atsedenak ez du kalterik egiten."Lotsatzen garen lehenengo aldia dugu hauxe!""Soka honek ez dauka bukaerarik!""Ez dakit zer jarri...
Tourra dela eta taberna ugaritan egin izan dira porrak. ZingiZangok ere antolatu zuen berea. Horretarako, tropela.net web orriak ematen duen aukera erabili genuen. Tropela.neten euskara, teknologia eta txirrindularitza bultzatu nahi izaten dituzte eta proba handietan lehiaketak antolatzen dituzte. Horrez gain, norbere tropeltxoa egiteko aukera ere badago eta ZingiZangok hori egin du. Tour gogor eta polemikoa izan da. Sailkapenek eztabaida asko sortu dituzte baina azkenean irabazle bat badago eta gurea Joserra izan da. Argazkian gure sailkapena ikus dezakezue. Joserrak orotara ere ez du post...
Irailean, urtero bezala, Legazpiko Bertso Olariak bertso eskolak matrikulazio kanpaina egingo du herriko hiru ikastetxeetan. Maila guztietako gazte eta gaztetxoei bertsoarekin gozatzeko aukera emango die horrela.Bada, ordea, aurten bereziki landu nahi dute beste alor bat: helduentzako bertso eskola. Kontuan izanda aurten, Urretxu-Zumarragako bertso eskolak antolatuta, Martxoan Bertsoako txapela Legazpira ekarri zutela talde gehiago osatzea da helburua. 2007an bi talde aurkeztu dira eta 2008rako lau talde aurkezteko erronka daukate.Hori dela eta, jendea izena ematera animatu nahi dute. Horre...
Batenbatek uste badu auzolana bukatuta dagoela, oker da. Uztaileko hiru zapatutan Urtatza eta Biziola baserrien artean dagoen bidea auzolan eran garbitu zen . Egialdeko baserri gehienetako jendea elkartu zen eta atxurrak, palak eta traktoreak dantzan jarri zituzten bideko kunetak eta urbideak libratzeko. Begira Luxiano, indartsuLanerako bakarrik ez, hamarrekotarako ere jendea elkartzen da.... Zahar eta gazte lanean elkarrekin Eskerrak makinak darenik...
Uda garaia jai garaia izaten da. Joan den astean Aztiriko jai arrakastatsuak izan ditugu. Bertsolari, trikitilari, asto karrera, aizkolari... denetik izan da bertan. Hona argazki pare bat: Asteazkenean Jon Ibarguren eta Xabier Urzelai aritu ziren jo eta ke trikitixa lagun. Eta igandean mila ekintzaren artean herri kirolak izan ziren. Argazkian Flores arbizuarra eta Bihurri eirbartarra aizkolariak. Jai gehiago ere baditugu. Zigizangon San Inazioetako programa ikusi ahal izan duzue baina Oñatirako joera ere beti izan da Legazpin eta datorren astean San Lorentzoko jaiak izango dira...
Legazpiko Gazte Asanbladak bere gain hartu badu Saninazioko jaien antolaketa., jaiak berreskuratu eta ez galtzeko izan da, eta honen helburua hurrengo urterako auzoko jendearen artean antolatzen saiatzen hastea da, beti egin izan den bezala. Horretarako, beti izango dute LGAren laguntza, herriko auzo honetako jaiak galtzea penagarria litzatekela uste dugulako.Beraz, berriro ere, auzoko (eta herrikoa ere, noski!) jendea datorren urterako animatu dadila eskatu nahiko genuke, antolaketa modu natural eta egokiena delako. SANINAZIOK 2007 UZTAILAK 27, OSTIRALA ...
EAE-ANV hirigintza, euskara, kultura, hezkuntza, kirola, nekazaritza, pertsonala, Agenda 21 eta industria batzordeen buru izango da eta EB-Aralar ongizatea, etxebizitza eta ogasunarena. EAJ-PNVk, EAk eta PSE-EEk, berriz, euren artean lortutako akordioaren ondoren Sasieta, Industrialdea eta Lenbur erakundeetako ordezkaritza eureganatu dute, EAE-ANV eta EB-Aralarren proposamenak baino bozka gehiago lortu dutelako.Gobernu batzordea EAE-ANVko hiru zinegotzik osatuko dute.Erabaki hauek uztailaren 20ko udalbatzan hartu dira.
Legazpi ez da tradizioz herri trikitizalea edo, ez behintzat, trikitizaleenetakoa. Horrek harrigarriago bihurtzen du Euskal Herriko trikitilari onenetakoak herrian izatea. Agurtzane eta Jon Elustondo anai-arrebak dira trikitilari horiek. Ez da alferrik urtean zehar erromeri gehien egiten duen bikotea. Esaterako, hurrengo zapatuan Gabiriko Kortan izango dira eta igandean Aztiriko jaietan egun osoan. Legazpin ere, azken urteotan bezala, irailaren 16ko erromerian joko dute. Herri trikitizalea ez garela esan arren, gaur egun Agurtzaneren lanari esker trikitilari gazteak sortzen ari dira Legazpi...
Legazpiko ZingiZango Euskara Elkartea 2007ko martxoan sortu genuen Legazpiko euskal giroa suspertzeko xedez. Elkartekideok Ardabidetako edo Lakiolako Erromeria antolatu dugu hiru urtez jarraian. Oraingoan, ordea, ekintza hori baztertu gabe, beste batzuk ere sustatu nahi ditugu. Web gune euskaldun bat sortzea izango da hurrengo erronka.