EAE-ANV eta EB-Aralarren artean banatu dituzte batzorde guztiak
EAE-ANV hirigintza, euskara, kultura, hezkuntza, kirola, nekazaritza, pertsonala, Agenda 21 eta industria batzordeen buru izango da eta EB-Aralar ongizatea, etxebizitza eta ogasunarena. EAJ-PNVk, EAk eta PSE-EEk, berriz, euren artean lortutako akordioaren ondoren Sasieta, Industrialdea eta Lenbur erakundeetako ordezkaritza eureganatu dute, EAE-ANV eta EB-Aralarren proposamenak baino bozka gehiago lortu dutelako.
Gobernu batzordea EAE-ANVko hiru zinegotzik osatuko dute.
Erabaki hauek uztailaren 20ko udalbatzan hartu dira.
Iruzkinak
zabaletik 2007-07-20 22:02 #1

Udalbatza honetan, Juan Ramonek ere bota du bere ohiko perla. Aurreko legaldian aho batez onartu zen ez dakit ze motatako bakeri buruzko idatzia ez omen du EAE-ANVk onartu.

Orduan erabaki zen aho batez, bake baten alde jartzea. Kontuan hartzen badugu aurreko legealdian lege faxista batek, alderdi “demokratiko” guztien laguntza guztiaz, Ezker Abertzalea udaletik kanpo utzi zuela, ez dut uste erabaki hori oso legitimoa denik, edo behintzat, aho batez onartu zela esan daitekeenik, aho bat isilarazia zegoen bitartean.

Gertatzen dena da, faxista batzuei ikusten zaiela oso gustura zeudela lege faxista haren ondorioekin, eta faxista horien artean, gure alkate ohia. Eta “ohi” izatea ez zaionez gustatzen (faxistek inoiz ez dute galtzen jakin), bere haserre guztia lege faxista pairatu zutenen kontra erabiltzen du.

Ezker Abertzalea bakearen alde dago. Garbi geratu da hori azken bake prozesuan. Garbi geratu da nork egin dituen ahaleginak, nork ez duen ezer egin (gogoratu ze harro esaten zuen Zapaterok hori), eta nork saboteatu duen prozesua (irakurri bestela Zumarragako nazkante horren idatziak). Baina bakea ez da alderdien legetik, inposaketatik eta ukaziotik etorriko. Bakeak beste bide bat behar du. Eta hori, antza, ez du Juan Ramonek ulertzen.

Neurriz kanpoko gorrotoa antzematen zaio. Eta hori, Gipuzkoako ongizatearen ardura izan behar duen baten baitan ez da oso itxurakoa.

Utzi iruzkina: