Hiru kamiseta zozketatuko ditugu

Hiru kamiseta zozketatuko ditugu ZingiZango | 2007-08-08 18:15




Abuzturako lan txiki bat eman nahi dizuegu zingizangonautoi. Zuen postal edo argazkiak jaso nahi ditugu zuen opor lekutik. Berdin dio Indiatik edo Aztiritik bidali. Argazkiak edo postalak e-mail bidez (legazpikoweb@gmail.com) edo postaz (ZingiZango, Posta Kutxa 122, 20230Legazpi) bidal ditzakezue.
Jasotako guztien artean hiru kamiseta zozketatuko ditugu.
Bestalde, abuztuan atseden pixka bat hartuko dugu eta albisteen erritmoa jaitsiko. Nolanahi ere, albisterik edo esatekorik baldin badaukazue lasai bidali goian aipatutako helbideetara.


Utzi iruzkina: