EUSKAL HERRIKO TRIKITILARI ONENAK
Legazpi ez da tradizioz herri trikitizalea edo, ez behintzat, trikitizaleenetakoa. Horrek harrigarriago bihurtzen du Euskal Herriko trikitilari onenetakoak herrian izatea. Agurtzane eta Jon Elustondo anai-arrebak dira trikitilari horiek. Ez da alferrik urtean zehar erromeri gehien egiten duen bikotea. Esaterako, hurrengo zapatuan Gabiriko Kortan izango dira eta igandean Aztiriko jaietan egun osoan. Legazpin ere, azken urteotan bezala, irailaren 16ko erromerian joko dute. Herri trikitizalea ez garela esan arren, gaur egun Agurtzaneren lanari esker trikitilari gazteak sortzen ari dira Legazpin. Argazkia Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen trikimailu.com web orritik atera dugu.
Iruzkinak
Baresi zale bat 2007-07-18 20:40 #1
Alkandorea re ekipona hi!<br />Anai-arreba elegantek benetan.<br />Aupa Baresi!!!!<br />
Utzi iruzkina: