San Inazio auzoko jaiak
Legazpiko Gazte Asanbladak bere gain hartu badu Saninazioko jaien antolaketa., jaiak berreskuratu eta ez galtzeko izan da, eta honen helburua hurrengo urterako auzoko jendearen artean antolatzen saiatzen hastea da, beti egin izan den bezala.
Horretarako, beti izango dute LGAren laguntza, herriko auzo honetako jaiak galtzea penagarria litzatekela uste dugulako.
Beraz, berriro ere, auzoko (eta herrikoa ere, noski!) jendea datorren urterako animatu dadila eskatu nahiko genuke, antolaketa modu natural eta egokiena delako.
SANINAZIOK 2007
UZTAILAK 27, OSTIRALA
20:00 Txupinazoa buruhaundiez lagundurik
20:30 Ardo zahagi eta txistorra banaketa Iriondo, Elustondo eta Azkarate bertsolariekin
23:00 Rock jaialdia eskoletan:
· ARBASO
· BISAI
· THE RESI BOYS
UZTAILAK 28, LARUNBATA
16:30 Mus txapelketa Muruazpi elkartean
17:00 Umeentzako txontxongiloak EL TENDERETE taldearekin
18:00 Eufemiano Iturri I. Mendi Bizikleta saria, ibilbidea Korostira igoera izango da, San Inazio plazatik abiatuta
20:00 Josu Mujika hil zuteneko 32. urteurrena. Urtero bezala omenaldi ekitaldia izango da
20:30 Afaltzeko, paella erraldoia dastatzeko aukera, ardo zahagiaz lagundurik. Postrea ere izango omen da
22:30 Dantzaldia San Inazio plazan LAIOTZ taldearekin
23:00 Rock kontzertua eskoletan:
· DIRTY SHADOWS
· SUPERTROOPER
04:00 Paperezko txapel lehiaketa beheko txoznan
UZTAILAK 29, IGANDEA
10:00 Goiz deia txistulariekin
10:30 Bolo txapelketa Hotel Mauleon bolatokian
18:00 Herri kirolak San Inazio plazan trikitilariek alaiturik:
· Balentiña eta Igeldoren idi pareen erakustaldia
· Aizkoran, trontzan eta lokotx bilketan bi talderen arteko lehia
UZTAILAK 31, ASTEARTEA
10:00 Goiz deia txistulariekin
11:00 Meza Santikutz egoitzako kaperan
12:30 Jubilatuentzat luntxa Muruazpi elkartean
Jai zoriontsuak izan.Legazpiko Gazte Asanblada
Iruzkinak
Asier 2007-07-25 16:02 #1
<p>Zorionak Leazpiko Gazte Asanbladari. Ea eredu izatea lortzen dezuen.</p>
julenagi 2007-08-01 19:19 #2
dirudienez ez dira batere gaiki egon aurtengo festak. nahiz eta ez naizen egon, egitaruen ikus daiteke dena eta baita lagunek kontatutakoarekin. ea nola datozen santikutzak!jaja! ayo!
Utzi iruzkina: