KULTUR ETXEKO UZTAILEKO ORDUTEGIA Uztailarekin batera, uztailaren 2tik aurrera, Kultur Etxeak eta bertako zerbitzuek goizeko ordutegia izango dute. Abuztuan itxita egongo da eta Irailaren 3an berriz ohiko ordutegietara itzuliko gara. Hona uztaileko ordutegi zehatzak: LIBURUTEGIA: 10etatik 14etara. GAZTE INFORMAZIO BULEGOA: 11:00etatik 13:30etara. KZ GUNEA: 9etatik 13:00etara monitorearekin. 13:00etatik 14:00etara monitorerik gabe. KULTURA ZERBITZUA: 11:00etatik 13:00etara.
UZTAILA KULTURALA 2007 3, asteartea:HAURRENTZAKO JOLASAK: Gynkana erraldoia eta betiko jokoak Sorgintxulo taldearen eskutik. AZOKAN 17:00-20:00. 5, osteguna: IKUSTENTZUNEZKOA I:. Ikatza Argazkilari Elkarteko kideen argazkiekin osaturiko emanaldia. AZOKAN. 22:30an. 6, ostirala: BURUHANDI ETA ERRALDOIAK Goiz Deia txistulari taldearekin, 19:00etan. KONTZERTUA: “Ozen Brass Band” Euskal Herria Plazan. 20:00etan. KONTZERTUA: Sioux (Gasteiz), Skalo (Mexiko) eta Sabotaje (Legazpi). Gaztetxean. 22:30etan. Sarrera: 3 € 7, larunbata: LEGAZPIKO TXISTULARI ALARDEA: Eus...
Axun Armendarizek 1979an egindako elkarrizketa batean, hizkera dotore eta landuan, Eugenio Elorzak alanbrero ofiziotzat zuen herritar baten inguruko argitasunak ematen dizkigu. Axun Armendariz elkarrizketa honetaz baliatu zen besteak beste, Euskalerriko atlas etnolinguistikorako datu bilketan aritu zenean. Eugenioren hizkera jasoak ez dirudi Legazpiko euskeraren ezaugarriak jasotzeko aproposa, baina irakurtzea merezi du zalantzarik gabe.Aitor GurrutxagaEugenio Elorza zena (JLU)Puildain alanbreroa Ipui zarrak jakin nahian datorkit gazte bat eta hari erantzun bat emateko gure gaztetako ...
Legazpin alardean emakumeak ez du batere arazorik. eta ez emakumeak bakarrik baita neskatoak ere badirudi ondorengoa ziurtatua dagoela danborra, txistua... txistua eskopeta balitz bezela, sorbaldaren kontra eskopetak gora txiki txikitatik eskopetarekin, gora... eskopetak behera... "" PUMP"" eskopetak kea dariola ta nolako zaratea... ta Jauregira heldu ta sabela betetzera den denak eskopeteroak, musikalariak... haurrak. Baina txistua ere jatekoa al da ba? ba egia esan ez dakit... buaah, ez dakit jateko den baina ze txarra dagoen ez ez da jatekoa, pajita modun erabi...
Paulo "Ajuex" tokanEKAINAK 22 20:00 Txupinazoa eta jaien hasiera21:00 Auzo afaria EKAINAK 23 14:00 Auzoko jubilatuen omenez bazkaria, Zeberio eta Mañukorta bertsolariek eta Xapre eta Peio trikitilariekin.16:00 III. Mus txapelketa azkarra, 15:30 etatik 16:00etara izen ematea izango da. Irabazleentzako honako sariak izango dira: 1goak. 300 euro eta txapela2.nak 200 euro3. enak 100 euro 18:00 Lora bedeinkapena San Juan baselizan.18:00 Bolo eta toka tiraketeei hasiera emango zaie.18:30 Aizkora jaialdia. Bertan parte hartuk duten aizkolariak: IÑAKI IBARGUREN ...
Datorren urtean bi mendeurren garrantzitsu izango dira Legazpin. Batetik, 400 urte beteko dira Legazpi herriak Seguratik askatzea lortu zuenetik eta, ondorioz, "villa" kategoria lortu zuenetik. Bestetik, 100 urte beteko dira Patrizio Etxeberria lantegia sortu zenetik. Biak ala biak, mendeurren garrantzitsuak eta gogoratu beharrekoak herriaren bilakaerarako suposatu duten guztiarengatik.Patrizio Etxeberria lantegiaren mendeurrena dela eta, seguru gaude libururen bat edo aterako dela Patrizioren irudia goraipatuz, enpresa-gizon bikaina izan zela adieraziz eta Legazpiren alde egindako hainbat ...
Kartela nola edo hala eskaneatu eta hemen daukazue ikusgai. Lan hori hartu dugu aizkoran arituko direnetatik lau legazpiarrak direlako eta saioa oso erakargarria delako. Hauek dira legazpiarrak: Lakiolako Luix eta Iñaki, Egizabalgo Elias eta Motxorroko Juan Mari. Seikotea osatzeko, Zegamako Mikel eta Zeraingo Xabier.Lastima, alardearen orduarekin bat egitea.
Izadi-zaleak Mendi Elkarteak, urtero bezala, Finalista Eguna antolatu zuen ekainaren 10ean Ardanbidetan. Aurten berrikuntza bat izan zen, ordea. Ardanbidetara ohiko bidetik igo beharrean (Lakiolatik barrena), Florentino Gutierrezek ibilbide alternatiboa prestatu zuen Korostiagako basotik barrena. Partaide guztiak liluratuta geratu ziren, hango aberastasuna ikusita. Gainera, Florenek landarediari eta animaliei buruzko azalpenak eman zituen han-hemenka geratuz.Irteera goizeko 8:30an izan zen eta 100 lagunetik gora hartu zuten parte ibilaldian. 11:30rako iritsi ziren Ardanbidetara.Kobazuloa de...
El día egunkarian Telleriarteko San Joan jaien gaineko kronika umoretsu bat argitaratu zen 1930eko ekainaren 24an. Ez dago sinatua. www.armiarma.com web-gunean topatu dugu, Euskal prentsaren lanak atalean. Amaikatxo bat erritako jaiak izaten dira gaurko egunaz eta baita Legazpiko Telleriartekoak ere. Paketsuak. Ixillak noski ta ez Tolosa ta Arrasatekoak aña zarata ta otsekoak. Eta ¡zer arrayo gero! ezta nai ere orrelako iskanbillarik. Eztaukagu menditarte onetan berebillaren batek edo mazpilduko gaituan bildurrik. Geienera jota ere, bi ankak batera jasota dantza egin nai duan kaskalluren ...
Argazki guztiak Tererenak dira. Eskerrik asko.
Legazpiko ZingiZango Euskara Elkartea 2007ko martxoan sortu genuen Legazpiko euskal giroa suspertzeko xedez. Elkartekideok Ardabidetako edo Lakiolako Erromeria antolatu dugu hiru urtez jarraian. Oraingoan, ordea, ekintza hori baztertu gabe, beste batzuk ere sustatu nahi ditugu. Web gune euskaldun bat sortzea izango da hurrengo erronka.