2007-ko alardea

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-06-24 23:34
1

Legazpin alardean emakumeak ez du batere arazorik.

eta ez emakumeak bakarrik baita neskatoak ere badirudi ondorengoa ziurtatua dagoela

danborra,

txistua...

txistua eskopeta balitz bezela, sorbaldaren kontra

eskopetak gora

 txiki txikitatik eskopetarekin, gora...

eskopetak behera...

"" PUMP"" eskopetak kea dariola

ta nolako zaratea...

ta Jauregira heldu ta sabela betetzera

den denak eskopeteroak, musikalariak...

haurrak. Baina txistua ere jatekoa al da ba?

ba egia esan ez dakit...

buaah, ez dakit jateko den baina ze txarra dagoen

ez ez da jatekoa, pajita modun erabiltzeko da...

utzi tontokerik alde batera ta hartzazute benetako pintxoa

bai eta tragotxoa ez ahaztu. joño hainbeste lan hemendik sartzen eta ez da ura besterik geratzen....

eta bitartean beste hauek etzanda atseden hartuaz, hori bai ondo zainduta...

beno agurra egin, nola ez tirotxo batzu botaz,...

gehio, egia esan herri osoa esnatu artean (baten baten siesta bertan behera geratuko zen)

ezin zaindari hoberik topatu ikurriñari

ba nik zin egingoo nuke eskopetarekin atera naizela etxetio, ta orduan zer egiten det ikurriñarekin,....

 beno heldu dira herri erdira, udal etxera...

 ala ta nola ez benga TIRO gehio... horrela alkatea ere esnatuko duzue

beno beno hau berria dugu, kargu hartu berri dun alkatea.

alkatea erretiratu eta begira nor agertu dien, hauek ere hemen, Asier eta Julen bertsotan, ta plaza bete beteta baina kontuz Asier nahiz ta goran egon behekoak armaturik dituzu

adi adi baina eskupeta askatu gabe...

aizu Julen hau kebrantahuesosa baino gogorragoa izango da eeeh failatu ezkero tiro PUM

hala ere onak dirudite denak begira begira dituzte eta gainera gustora eta adi oso adi. beno den denak ez batenbat despistatu da eta hor hasi da korrika.

Aurten ere lortu diau, gainera hobetuz goaz, eskopeta gehio ume gehio, ikusle gehio...La letxe gea.

Asier

Asier 2007-06-26 11:11 #1

Oso ipuin polita. Normala, ipuin bukaerako pertsonaiak hain satisfetxo-aurpegia edukitzea.<br />


Utzi iruzkina: