Telleriarteko San Joan eguneko 1930eko kronika
El día egunkarian
Telleriarteko San Joan jaien gaineko kronika umoretsu bat argitaratu zen 1930eko ekainaren 24an. Ez dago sinatua. www.armiarma.com web-gunean topatu dugu, Euskal prentsaren lanak atalean.
Amaikatxo bat erritako jaiak izaten dira gaurko egunaz eta baita Legazpiko Telleriartekoak ere. Paketsuak. Ixillak noski ta ez Tolosa ta Arrasatekoak aña zarata ta otsekoak. Eta ¡zer arrayo gero! ezta nai ere orrelako iskanbillarik. Eztaukagu menditarte onetan berebillaren batek edo mazpilduko gaituan bildurrik. Geienera jota ere, bi ankak batera jasota dantza egin nai duan kaskalluren batek, beatzen bat estutuko dio aldamenekoari. Ostantzen, gañetik eta barrutik ederki berotuta, egun jatorra igaroko degu gaurkoa.
Bartik asita gaude batzuek. Enparantzako zugaitz luze ori sartu genduenok lana egin genduan baña bai parre ere. Ezta gero berriketa tantai ori orrela zuzen, lerden jartzea! Urteetan jaso dutenak, Ximon Elorregikoa ta erakusle ditugula, amaika putz eginda orrenbestean jarri genduan. Patarra eran berriz ¡arrapatzen genduan guztia!. Bazan bat petrillean etzan luze ta eunka aldiz “San Joan, San Joan berde, badator berriz ere” abestu ta zugaitza etzegola “plomadan” esaten zuana. Begiratu dagiola gaur “plomadan” dagoan ala ez... ikusten badu beintzat. Ez litzake berriz arritzekoa izango ondo ez ikustea. Geuk ere ez degu ondo-ondo nabaritzen zugaitz-puntaren puntan dagoan uraxe.
A ta, ¿bartko sua? Etxekoandraren bat gaur goizean sua piztutzeko egurrik gabe utzirik izan bear dute. ¡Ura txendorra ta aiek garrak! Azkenik motiko batek, gaur-goizean ate-kantal eta soroetan kurutzak jartzeko gertatuta zeuden arantzak, etxaurren batetik artu ta suari eman zion. Eta gañean parre. ¡Gaurko umeak ala!
Oiek bart. Gaur Meza Nagusia izango degu amarretan. Izlari jatorra ere badegu. “Errekatako” Aita Gerrak egi sakonak adieraziko dizkigu.
Eguerdian berriz bazkaria; jaiaren erdia bada San Joanetako bazkaria. Lenango Meza Nagusi ondoren, artzaiak ardiak bezelaxe, ordubetean bazkaltzaleak batu ezinda. Baita txuri bat eratera juan dala, bestea etzala etorriko, alakori esatera aaztu berriz eta ¡egon!. Noizbaiteko batian ¡kaixo! andik batu dira danak eta or dijoaz etxeruntz, kurrilloak bezelaxe, pillaka. ¿Baña nola juan?
Soro ontako arto-oriak, andikoko sokorrak, beste gari-soro orretako oloak eta ¡egon oindik ere!. Alako batean eldu etxera ta... ¡ango iskanbilla!. Etxekoandrea agertu ez-bat “emen gatoz gu esku-utsik”, “ondo esan bearko”, “egualdi edarra gaur”... iñori tutik ardura etzaion puzkeriak esaten beste orduerdi. Eta ontan eta artan maian jarri orduko, ordubiak. Baña jarri bagera jarri ¡uraxe jarri!. Bazkaldu orduko bostak gutxienaz. Jeiki alako batian eta ortik eta emetik etxeko beiak ikusi, txekorrak igortzi, nolako belardiak ote dauden eta... ontan ¡berriz maira!! Apari merienda gertu-dagola.
-Baña, emakumea, bazkaria eztarrian...
-Igo, igo. Gauza “lijero” bat bakarrik. Urtean beiñ dira Sanjoanak.
Eta ez dakit nola baña berriz ere jan egiten da. Eta oraingo au bukatu orduko, bai zazpirak gutxienaz. Noizbaiteko batian orraitik jaiki ta “ondo artuta bagoaz gu”, “Santikutzetan etorri” esanaz, patxada guztian ¡egon!. Eta gero enparantzara juandakoan, orrenbeste egon bearrekin ernea bizi eginda, ¿nola ez dantza egiñ? Azkar illuntzera dijuan ta arratsalde guztikoak une batian egin nairik, ankak buruz gaiñ erabilli bear. ¡Jakiña bada!
A, ta entzun. Dagoana alkarrekiñ jango degu. Zeredozen izango da zuretzat ere ta etorri. Santikutzak ere etorriko dira ta orduan artzekoa oso naiko degu guk ere ta.
Iruzkinak
Aitor 2007-06-25 16:02 #1
<p> </p>
<p> Oso artikulu polita eta umoretsua. Ez al da <em>Ilintxa</em>rena<em> </em>izango?</p>
<p>Gerra aurreko euskarazko artikulu gehientsuenak Sebastian Alustizarenak sinatutakoak baitira. Gipuzkera osatua edo dena delakoan idatzita baldin badago ere, Legazpiko hizkeraren usaina dario. Artikulu bilduma hori hemen berreskuratzea ondo legoke.</p>
<p> Aitor </p>
Utzi iruzkina: