Izadirekin Korostiagako basoan zehar

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-06-20 05:25




Izadi-zaleak Mendi Elkarteak, urtero bezala, Finalista Eguna antolatu zuen ekainaren 10ean Ardanbidetan. Aurten berrikuntza bat izan zen, ordea. Ardanbidetara ohiko bidetik igo beharrean (Lakiolatik barrena), Florentino Gutierrezek ibilbide alternatiboa prestatu zuen Korostiagako basotik barrena. Partaide guztiak liluratuta geratu ziren, hango aberastasuna ikusita. Gainera, Florenek landarediari eta animaliei buruzko azalpenak eman zituen han-hemenka geratuz.

Irteera goizeko 8:30an izan zen eta 100 lagunetik gora hartu zuten parte ibilaldian. 11:30rako iritsi ziren Ardanbidetara.


Kobazuloa deitzen zaion lekua, Basanguletan


Pagomotxa

Ondoren, ibilbidearen xehetasunak dauzkazue:

  1. Urtatzaola  (“Urtatzola-txiki") : errota izandako baserria, errekako zubitik ur bidea ikus daiteke. 400 urte gutxienez duen etxea.
  2. "Gureak"-eko tailerraren ondotik Urtatzaerreka bazterretik dagoen pista hartu.  Ikus daitekeen landareak : erreka bazterreko landareak (haltzak, lizarrak), pinuak (larizioa, alertzea, insignis). Urtegiko pareta barrenera iritsi . Hormigoizko pareta mendi itxi baten erdian . Pareta eskubira utzi eta urtegiko zubira igo. Urtegia eskubira utziz, inguratzen duen bidea hartu. Bide erdian, ezkerrera igotzen duen pista hartu.
  3. Pista jarraituz, Basanguletako basoan sartu eta mota ezberdinetako landaredia ikus daitezke: hasieran pinudia, ondoren, adin eta egoera ezberdinetako basoak:  berekaxa etorritako txara (gaztainondoak, haritzak,..), deforestazioa pasa ondorengo txara, deforestazioa pasa gabeko basoa, pagomotxeko pagadia, ...  Baso honetan  gizakiaren eraginez  txondor-lekak, uso-txabola eta Kobazuloa deitzen dioten lekua ere  ikus daitezke.
  4. Trukullu izena duen bi errekatxoen elkarketa eta hortik gorako lur saila umela, oso. Garoa ugaria den lekua.
  5. Pagomotxen pagadia.
  6. Basoa zeharkatu ondoren, goenera iritsitakoan pista hartu eta Arrolamendira abiatu. Bidean Arranoaitz,  tumulua, herriko mugak, buzoia, Lakiolako txabola, Pagobakoitzagako monolitoa ikus daitezke.
  7. Ardanbideako aterpera iritsi.
(Ibilbidearen deskribapena eta argazkiak Eva Aztiriarenak dira)


Utzi iruzkina: