Osasun arlorako, liburutegirako eta kiroldegirako balioko du, baita administrazioarekin hainbat tramite egiteko ere Hainbat eragiketa Internet bidez egin ahal izango dute herritarrek Legazpin martxan jarriko dute txartel elektroniko bateratua, froga gisa, atzo (astelehena) jakin zenez, eta txartel horrekin herritarrek hainbat tramite egin ahal izango dute, Internetez. Anbulatorioan eskatu beharko da eta doan da. Txartel berria osasun arlorako erabiliko da, liburutegirako eta kiroldegirako ere bai, eta administrazioarekin hainbat tramite egiteko ere balioko du; hala nola, medikuarekin hitz...
Mendizaleen artean dagoen uste oker bat zuzentzera nator lerro hauekin, Andraitz izena dela eta. Andraitz ez da, askok uste duten bezala, Legazpi udalerriko mutur bat, Partzuergo Orokorra, Zegama eta Legazpiren artean muga egiten duen tontorra. Ez dago handik urruti, baina ez da hura. Andraitz beherago dago, iturritik behera. Harkaitz handi bakar bati esan izan zaio eta esaten diote inguruan ibilitako artzaiek. 1706. urteko hurrengo pasartean ere harkaitz hori izendatzeko erabiltzen da: “Yten seguido desde la dicha Cruz de fierro, a la bajada del paraje de Yzosteguieta, junto a la fuente de...
Gure deiak berehalako erantzuna izan du, oraingoan. Sagrario Etxabe gutaz gupitu da eta Ikastola Eguneko lau argazki polit utzi ditu postontzian, guk eskatutakoa gehi beste hiru. Segi horrela laguntzen. Eta eskerrik asko.
Beno martxan gaude ofizialki ere jada. ostiralean aurkeztu genuen gure elkarte eta batez ere sarean dagoen gure "behin behineko Bloga" Jose Luis, Alberto eta Aitor izan ziren aurkezpenaren arduradunak Albertok ZingiZangoren aurreko euskera taldeen laburpen txiki bat egin zigun. Aitorrek "txikik" berriz blog berriaren zehaztasun batzu eta adierazi zituen Bai haseran eta bai amaieran tikitilari gazteek bere doinuak jarri zituzten.
Ekainaren 9an Haztegi Ikastolako jaia ospatu da. Hainbat ekitaldi izan dira egunean zehar: dantza saioak, Euskaraokea, jolasak, puzgarriak, bazkaria eta abar. Agurreko bertsoak ere izan dira. Hona hemen DBH1eko ikasleek, Aitor Campos Etxaleku, Amaia Madinabeitia eta Maitane Agirrezabalek hain zuzen ere, botatako bertsoak. Aitor Gurrutxaga Egun seinalatuadaukagu hementxelukainka, sagardoaona eta merkeezin jungo zeratebeste ezerren eskegurekin ospatzeraetorri zaitezte Izena eta izanaHaztegi IkastolaLegazpi indartzekohau da gure olaEgialde, Kalea,Aizkorri, Mantxola,euskara izan bed...
Urtez urte, festibalaren antolaketak eskatzen duen lana handitzen zihoala ikusita, bi pertsona modu liberatuan lanean jartzea erabaki zen. Langile hauen egitekoa lan talde eta lan guztia koordinatzea da. Baina komisio eta ardura guztiak laguntzaileek dituzte; laguntzaileek jorratzen dute programaziotik eta segurtasuna bitartean dauden lan guztiak. EHZ festibala ospatzen den asteburuan 800 laguntzaile lanean ari dira gau eta egunez, etengabe! Laguntzaile guzti horiei esker ateratzen da festibala. Laguntzaile horiei esker EHZak aurrera segitzen du. Baina festibala ez da hiru egunetan bakarri...
Ekainaren 7an, Kultur etxean, Domingo Agirreko ikastetxeko 25. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, bere historiaren zati bat jasotzen duen LIBURUAren aurkezpena izan zen. Liburua ikastetxe bertan nahiz herriko liburudendetan salgai izango da. Liburuan gure herriko historiaren zati bat azaltzen da, hezkuntzan eman den ibilbidea ederki asko azaltzen dena: eskola nazionaletan abiapuntua zuen hezkuntza, euskal eskola publikoa izatera iritsiz. Aldaketa nabarmenetako bat EUSKARArena izan da. Ibilbide honek aukera eman baitu euskara arrotza zen sukaldeetan, ikasteko desioa piztu eta ezaguna i...
Ostiralean, ekainak 8, arratsaldeko 7,30etan, Kultur Etxean, Zingizango Euskara Elkartearen aurkezpena egingo dugu, azkenean. Interneten ezagutzen gaituzue baina hortik kanpora gutxik eta, horregatik, aurkezpena egitea derrigorrezkoa ikusten dugu, gure ekimena herrian zabaltzeko. Egun horretarako, gainera, ZingiZango berripaperaren 0 alea prestatu dugu. Aurkezpenera joaten direnei banatuko diegu lehenengo eta legazpiar guztiei hurrengo egunetan.Web-gunean parte hartuBestetik, lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu ZingiZango web-gunean parte har dezazun eskatzeko. Indarrean hasi gara eta...
Hasiera: Ekainaren 25ean.Amaiera: Uztailaren 20an.Ordutegia: 10:30etatik 12:00etara, astelehenetik ostiralera.Tokia: Kultur Etxea.Izen ematea: Ekainaren 5etik 15era, Kultur Etxean.Kostua: 31 €. Ikastaroko lehen egunean ordaintzekoak.
Legazpiko Gaztetxeak mendi irteera antolatu du asteburu honetarako Legazpiko inguruak ezagutzeko.Eguna: ekainak 9, larunbataOrdua: 7:30etanTokia: PlazanIzen-ematea: GaztetxeanBazkar ordurako etxean IBILBIDEA 1. BRINKOLA.............................................525m (Trenez) 2. OARZUTZA...............................................732m 3. ANDRAITZ PASABIDEA (IGOATE)... 1350m 4. ARTZANBURU....................................... 1366m 5. BIOZ...
Legazpiko ZingiZango Euskara Elkartea 2007ko martxoan sortu genuen Legazpiko euskal giroa suspertzeko xedez. Elkartekideok Ardabidetako edo Lakiolako Erromeria antolatu dugu hiru urtez jarraian. Oraingoan, ordea, ekintza hori baztertu gabe, beste batzuk ere sustatu nahi ditugu. Web gune euskaldun bat sortzea izango da hurrengo erronka.