Ekainaren 3an, eguerdiko 12:30etan, DOINUA Musika Eskolako Klarinete taldeak kontzertua eskainiko du San Migel ermitan. Ermita honen historiako lehenengo kontzertua. Arrakastatsua bada, kontzertu programa uda partera zabalduko da. Gorka Salmeronen arg.Egitaraua: NEW WORLD SYMPHONY………….A.DVORAK PACHELBEL CANON……………….PACHELBEL Kontzertua dastatzeaz gain, San Migel ermita zaharberritua ikusteko aukera izango da.Emanaldi hau BURDINOLA elkartearen eta DOINUA Musika Eskolaren ekimenez bideratuko da.
Ezker Abertzalea indartsu itzuliko da UdaletxeraBotu-zenbaketa Legazpin, gaueko 10:20etan.EAE-ANV: 1.085 botu (3 zinegotzi)EAJ-PNV: 1.006 botu (3 zinegotzi)EA: 878 botu (3 zinegotzi)EB-Aralar: 725 botu (2 zinegotzi)PSOE: 586 botu (2 zinegotzi)PP: 290 botu (zinegot...
Ekainaren 3an beste saio bat, eguraldia lagunEz zen giro gaur arratsaldean Urtatzazarren: euria, haizea eta hotza. Hori dela eta, pena handiz, bertan behera utzi dugu egitekoa zen erakusketa, bigarren aldiz. Baina ez dugu etsitzen eta beste saio bat antolatu dugu datorren iganderako. Ekainaren 3an, eguerdiko 12etan han izango gara berriz ere.Ez pentsa prestaketa erraza izan duenik. Aste batzuk pasa ditugu dena gertatzen... Zapatuan eta igande goizean ere hor ibili gara. Ikusi, bestela, argazkiak...Antzinako gurdiak prest zeuden idiei erantsi eta lanerako.Gaztaina-trongoa talankeran gora jas...
Artikulu interesgarria argitaratu zuen maiatzaren 25ean "Noticias de Gipuzkoa" egunkariak, Urola Garaiko atalean (klikatu hemen ikusteko). Bertan lehengo baso-lanen kontuak deskribatzen dira, Xanti Etxaniz legazpiarrari (jatorriz Aizpurutxoko Aitubeondo baserrikoari) egindako elkarrizketa batean oinarrituta.Honekin batera, igandean egingo den jaialdira joan zaitezten animatu nahi zaituztegu. Informazio gehiago hemen duzue: Trontzan eta trongo-karreoan lehengo erara.Pello Agirre eta Xanti Etxaniz "armazoiko zerrarekin" probak egiten, iaz.
Datorren jaien Urtazarren izango dan ikuskizune dala eta (ikus iragarkia), pentsau det interesantea izan deikela orain urte pare bat Andoni Goitia gaztek Luxiano Zabaletai eindako elkarrizketea hemen azaltzea. Basomutil ibilli zieneko kontuk badakartze, horik bakarrik ez, baño aproposa dala iruitzen zat. Gure etxen bada aspaldiko argazki zahar bat, eta bertan nere aittejaune, Rafael Zubia zana, azaltzen da bere koadrillakiñ, basoon, trontza ta guzti. Hurrengo baten bialduko dizuet. Aitor Gurrutxaga Oltzeko basoan ateratako argazkia. JLU LUXIANO ZABALETA "EIXAL" Baserriko bizimoduaOaiñ...
Bi bailara handiren arteko pasabide meharrean itota, hegoaldeko auzo-herriekin bat eginda, Urola Garaia mankomunitateko bizilagun titulua ezarri ziguten. Nere ustez, izaera artifiziala dario interes ekonomikoa gailentzen zaion entitateari. Uler nezake bere txikitasunean bere burua jaso nahi duenaren aldarria, baina ez diot nahikoa irizten oinarri geografiko hutsari. Hizkuntzaz, historiaz eta kokapenez goierritartzat daukat nire burua. Segidan irakurri ahal izango duzuen idatzia Goierritarra aldizkarian argitaratu zuten orain bi urte pasatxo (herria abonatzen hasi eta pasatu egin ote nintze...
Legazpiko Udalak Iñaki Sanchez idazkariaren aurka jarritako zigorra bertan behera utzi du epaileak. Ondorioz, Iñaki Sanchezek bere lanera itzuli ahal izango du eta kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izango du. Udalak hamabost eguneko epea izango du helegitea aurkezteko.
60ko hamarkadan bi Legazpiko txapelketa izan ziren eta biak Jesus Alberro brinkolarrak irabazi zituen. Bertsoaren azken puntua emanda osatutako bertsoa askoren gogoan geratu da. Baserriaren jabe eta maizterren gaia askotan landu izan da eta honakoan ere gai hau hartu zuen Alberrok: Maizterra nintzen danengon bizi ezinikan Ta jabeak bialdu nindun etxetikan Ez zuan errespetatu bate legerikan Arrazoia nuan baina alper-alperrikan
HIRIGINTZA Plangintzako Aholku Kontseilua arautzen duen Ordenantza aldatuko dugu, talde politikoetako ordezkariek eta hiritarrek bertako erabakietan parte hartzeko aukera izan dezaten. Hiri-parke handia sortuko dugu Agirre-Etxeberri eremuan, eta, horretarako, legeak administrazioari ematen dizkion ahalmen publikoak erabiliko ditugu. Hirigintzan, ez dugu inolako marketinik onartuko. Gure ustez, Legazpiko erdialdean berdegune eta jolasgune gutxi daude, legegintzaldi honetan egindako lege-iruzurren ondorioz. Beraz, egoera horri aurre egitea dugu helburu. Benetako apustu irmoa egingo dugu babes...
Urteak daramatzagu ekimen honekin mintzalagun aritzen direnak, euskaltegiko ikasle eta irakasleak. Euskaraz hitz egiteaz gain, turismoa egitea eta ondo pasatzea dira helburuak. Urtero ibilaldi bat prestatzen dugu asteburu batean. Aurten Bizkaia aldean ibili gara: Markinan, Ziortzan, Gernikan, Mendatan, Ea, Lekeition….Eguraldia eskas samarra, baina giroa primerakoa!!!. Datorren urterako planak egiten ere hasi gara dagoeneko. Anuntxi Andueza
Legazpiko ZingiZango Euskara Elkartea 2007ko martxoan sortu genuen Legazpiko euskal giroa suspertzeko xedez. Elkartekideok Ardabidetako edo Lakiolako Erromeria antolatu dugu hiru urtez jarraian. Oraingoan, ordea, ekintza hori baztertu gabe, beste batzuk ere sustatu nahi ditugu. Web gune euskaldun bat sortzea izango da hurrengo erronka.