ZingiZango

Legazpiko Atari Digitala

Legazpi, Zumarraga eta Urretxuko dendariak kartelak euskaraz egitera animatu nahi ditugu. Hori dela eta, saio praktikoak egitea erabaki dugu. Legazpiko Udalaren Euskara Zerbitzua


ZingiZango Euskara Elkartearen gonbidapenari erantzunez, hona hemen Legazpiko EA alderdiak hurrengo legealdiari begira proposatzen duena.HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK Legazpiko Hiri-ordenazioko Plan Orokor berrian aurreikusitakoaren garapena. Hauek izango dira lehentasunezko eginkizunak: - Etxebizitza babestuak (540)- Industria-guneak (60.000 m²) Auzoetako urbanizazioak eta ekipamendua: espaloiak, argiak, lorategiak, asfaltatzeak, … etc. Traba arkitektonikoak kendu eta udalerriko leku desberdinetara iristeko aukera. Itxaropen, Domingo Agirre, Juanastegi eta San Ignazio auzoetara iristeko igog...


Aitor Casado legazpiarra azken aldian gero eta denbora gehiago eskaintzen ari zaio argazkigintzari. 2007ko otsailean Legazpiko Kultur Etxean Euskal Herriko urmugaren muntaia aurkeztu zuen eta arrakasta itzela izan zuen. Asko izan ziren lan haren kopiak eskatu zizkiotenak.Orain, berriz, bi erreportaia erraldoi prestatzen ari da. Aurkezpen modura bi lan hauek aurkeztu dizkigu legazpiarroi. Atsegin handiz, berak dioenez. 1. Jaizkibel bizirik. Jaizkibelgo itsas bazterrean zehar eginiko ibilbidea da, izugarria, ikusgarria ... "Jaizkibel bizirik", superportuaren aurkako plataformaren iz...


Bertso berriyak Legazpiri jarriyakLegazpiko jaien egitarauaren barruan BertsoOlariek orain artean Bertso antzerkia antzeztu izan dute azken urteotan, hala ere aurtengoan ez da horrela izan, formatua aldatzea erabaki zuten, Bertso musikatuak eskeiniz Bertso berriyak Legazpiri jarriyak izenburupean.Maiatzak 4 arratsaldeko 19:00tan, izan genuen LBO bertso eskolako artista hauen lan bikainaz gozaaaatzeko aukera.Bertan bizi-bizian ikusteko aukera izan ez zenutenontzat edo han izanik ere berriro ikusi nahi duzuenontzat bideoa bidali digute BertsoOlariek.


Kaixo guztioi eta eskerrikasko.Eskerrikasko, zingizangoren kamixetek izan duten harreragatik eta oraindik ere gehiagoren eske zabiltzatelako.Jakizue saltzen jarri ditugun modeloen talla handiago bat eskatu dugula XXL-a, beraz M, L, XL eta XXL izango dituzue aurrerantzean. Bestalde nesken kamixeta eredu bat ere eskatu dugu, bi kolore izango dira aukeran, beltza eta gorria, tallak M eta L.Badakigu jendea galdezka dabilela noiz eta non jarriko ditugun berriro kamixetak, jakizue datorren larunbatean maiatzak 19an Kale zaharrean izango garela 19:00-20:30 bitartean. Maiatzeko azken igandean 27an ...


Ezinezko amodioa

1
zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-05-12 13:12

Lehiotik beira geratua naizMaite ote nauzun dudanBainan zerua hodeiz beterikDago bitarteko muganIhesi zoaz nigan urrutiTriste zaudenan itxuranBakarrik nago zugan pentsatzenKontzientziaren arduranGauza bakar bat esan nahi dizut;Nik zenbat maite zaitudan Une ugari pasa izan ditutNik maitasuna kontatzenTa ezin dela hori kontatuHasia nago ohartzenBainan halere sentipen denakZurekin ditut oroitzenZure malkoek ta tristeziakNire begiak bustitzenItxaropena galdu izan dutZuk ez nauzunez maitatzen Iada ez duzu irrifartxo batNeroni ere aurkeztenKasurik ere, hitzak aparteEz dizkidazu esatenZer pasatzen...


Alegiako kalbarioa

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-05-10 18:35

Eskertzekoa da, honetan, Legazpiko kalbarioa errekuperatzeko udalak egin duen ahalegina. Zaharrek ondo dakitenez, kalbarioko gurutzeak oraingo Almirante Bikuña auzoan zeuden. Itxuraz, etxadia egiterakoan gurutzeak kendu eta bazter batean egon ziren urteetan.Herritar batzuk egoera horretaz jabetuta, udalaren lokal batean gorde zituzten geratzen ziren harriak. Gerora, udala bi alditan Almirante Bikuñako plazatxoan jartzen saiatu da, baina bietan ganberroen erruz ez du askorik iraun.Ea bada, oraingoan, zorte gehixeago duen. Kanposantuko kokagunea ere ez da txarra. Dena dela, erdiko gurutzea al...


mirandaola eguna 2007

6
zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-05-09 22:49

bertsotan aritu ziren haztegiko haurrak bertsotik bertsora   dena dantzarako prest, beno den dena ez albarkak ipini ta martxa... dantzaria zain... asperturik egongo ote, harria erakarri egiten al ditu? bere txandaren zain, ikuskizunari begira.   hori izango da geroz ta gehio gerturatzen dira   elegante dantzan   giro alaian inguratuta, dantzan haurrak ez dala erreza albarkak horrela janztea.... jooo   panderoa ere ezin falta horrelako erromeri batean. giroa errespetatu arren goizpartean fresko egiten zuen eta nola ez dantza gehio, alaitasun eta giro e...


Ostiralean, maiatzak 11, Mikel Markez eta Pako Aristi izango ditugu Legazpiko Latxartegi aretoan. Ikuskizunaren izena: Tabuak saltsa berdean.


Armen Alardea

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-05-07 16:05

Maiatzaren 6an, Mirandaolako egun seinalatuan, Legazpiko Alardeko ordezkari batzuk Antzuolan izan ginen gure alardeari buruzko azalpenak ematen, antzuolarrek antolatu zuten "Euskal Herriko Alardeak" mintegian. Ondoren datorrena, bertan irakurri genuen testua da.Legazpiko alardea ez da gaur goizeko kontua. Urte eta mende askotako antzinatasuna dauka, Euskal Herriko herri gehienetakoak bezala. Kontua da eten luzea, 119 urtekoa, egon dela tartean, 1994. urtean berreskuratu zen arte eta, horren ondorioz, ohitura berritzat daukagula. Aurten 14 urte beteko ditugu aldi berrian. LEHEN ALBISTEAKLehe...


zingizango 1456153980427

Legazpiko ZingiZango Euskara Elkartea 2007ko martxoan sortu genuen Legazpiko euskal giroa suspertzeko xedez. Elkartekideok Ardabidetako edo Lakiolako Erromeria antolatu dugu hiru urtez jarraian. Oraingoan, ordea, ekintza hori baztertu gabe, beste batzuk ere sustatu nahi ditugu. Web gune euskaldun bat sortzea izango da hurrengo erronka.