Gure herrin autokarabanendako zerbitzu-gunea jarri due. Bai, bai, zabaldu zazue horti. Ez da edozein lekutan topau leiken kontue. Ez dirudi, behintzet, inaugurau aurreti sortu zan zalaparta ikusita. Gaiñera, hainbeste maite degun Mirandaolan, hantxe, kokau due hain beharrezkoa dan txokoa. Inauguraziorako bakarren batek karabanazaleen arten deie zabaldu zon eta egundoko festa antolau zan. Lastima, eguraldie. Baiña, jakiñe, jartzea ez zan nahikoa eta seiñalek ere beharrezkok ikusi zien, larri zebiltzenak zuzen-zuzen joan zeitzen. Pentsau eta egin. Azkarregi, akaso. Kontue da seiñale horiek hi...
Zingi-zango onomatopeia bat da, soinu bat, gaur egun oso gutxi entzuten dena oro har, baina, hala ere, legazpiarrontzat ezaguna dena. Zergatik? Bada, burdinolen barruko hots jakin bat adierazten duelako, hauspoek gora eta behera dabiltzanean egiten dutena: zzzingii-zzzangoo. Zein legazpiarrek ez du gogoan soinu ozen eta berezi hori Mirandaola burdinolan? Itxura denez, onomatopeia horretatik abiatuta hauspoak mugitzeko ardatza izendatzeko erabili zuten antzinako olagizonek. Normala da, horregatik, agiri zaharretan topatzea. Hala, Bikuña burdinolaren inbentarioaz ari den 1820. urteko agiri b...
Ez dugu espabilatzen. Legazpiko jaiei buruz ari naiz. Aurten ere bederatzi egun, be-de-ra-tzi, ditugu gure Santikutzak ospatzeko, Bilboren pare. Gure ordezkari politikoek laster esango digute: Ez, ez oker zabiltzate, lau egun dira programatutako egunak. Ados, hala izango da, baina jai-egunak hainbat lantegi eta eskoletan, bederatzi, eta barrakak ere bederatzi egunetan, ala ez?. Ez dago ezer egiterik, esango digute, maiatzaren 3a ospatu beharra daukagu eta maiatzaren lehena jai jarri zutenetik baldintzatuta gaude. Baina ez da egia hori. Herri gehienetan beren jai egunak moldatu dituzte festa...
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Bidegileak bilduman argitaratu zuen Gerhard Bähr-en biografia 2000. urtean, hizkuntzalaria jaio zenetik 100 urte betetzen zirenean. Azterlana osorik dago ikusgai sarean.
Gurrutxategi etxaldea: Takolokoa, Bengola eta Olaetxe, XX. mendearen erdialdean. 1957. urtean eraitsi zituzten Gurrutxategi etxaldeko eraikinak Patrizio Etxeberriaren lantegia handitzeko. Hiru eraikin nagusi ziren, azken aldera, Urolak eta Ibarrolaerrekak bat egiten zuten zabalgune eder batean: Takolokoa-Bengolea, Bengolea berria eta Olaetxe. Aspaldidanik aipatzen dira agirietan. Hala, 1384. urteko batean “Sancho Lopes de Gorrichategui” agertzen zaigu, bertako bizilaguna seguruenik. 1426. urteko beste agiri batean, berriz, “la ferrería de Diego Sanches de Gorrochategui” azaltzen zaigu, gero...
1936. urte tristean 17 mutil legazpiar orain eraitsi berria den Abadiñoko Txosna baserrian egon ziren. Horrela dio, behintzat, Emilio Iturriagagoitiak Berria egunkarira 2006ko abenduaren 28an idatzitako gutun batean. Hona hemen testua:Eusko Jaurlaritzaren sentiberatasuna eta bidegabekeria baten historia "Durango eta Abadiñoko udalerrietan, trenaren lurperatze lanak aurrera jarraitzen dute. Halaber, trenen tailerren kokapen lanak ere hasiak dira Abadiñoko Lebario aldean. Egun hauetan, lurpeko trenbide berria ikus-teko bisita gidatuak iragartzen ari dira. Hona bitarte lanen aurpegi goxoa. B...
Elorza baserria Telleriarte auzoan dago Albatxuri mendiaren magalean, Errekaeta, Eizagirre, Astaburuaga eta Saletxe baserriak auzo dituela. Elorza deitura aspaldidanik azaltzen da agirietan, Gipuzkoako hegoaldeko hainbat herritan zabaldua, hala nola: Diego Garcia de Elorza (1384, eskribaua Seguran), Juan de Elorza (1388, Oñatin), Pero Ynigues d’Elorça (1430, Legazpin), Ochanda de Elorza (1488, Legazpin), San Juan de Elorza (1603, Azkoitin)... Baina kontuan izan behar da, Legazpiko oinetxeaz gain Elorza izeneko beste bi ere baditugula inguruko herrietan, Bergaran eta Seguran, hain zuzen. De...
Agirrebengoa izeneko etxearen paretak Legazpin daude, Elbarrena auzoan, Urretxura doan errepidetik gertu, Irimo lantegiaren pare samarrean. Hustu eta gero ere, zutik urte askotan iraun bazuen ere, ezin izan zion 2002. urteko negu gogorrari eutsi, eta behera etorri zen ezinbestean. Oso baserri zaharra zen barruan zituen pareta lodiek eta arku apuntatuak erakusten zuten bezala. Kanpoko aldetik zituen atariko arkuak, aldiz, berriagoak zirela esan liteke. Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundietako katalogoetan azaltzen ez denez, betirako desagertzeko arriskuan dago, aztarnarik utzi gab...
Penagarria da ikustea zein arin eta erraz hartzen diren erabaki batzuk gure erakundeetan. Ez naiz sartuko oraingoan azken urteotan hirigintzan gertatu diren eta gertatzen ari diren aldaketa bortitzekin. Aldaketa horren garrantzitsuak izanik ere, herritaren parte hartzea oso txikia izan da eta da, nahiz eta gero bizi guztirako nozitu behar (hortxe dugu Legazpiko pilotalekuaren eraikin itogarria, esaterako). Gai horretaz asko hitz egin daitekeela iruditzen zait. Gaur, ordea, beste kontu batez jardungo dut: Legazpiko kaleen izenak. Martxoaren 28an, Legazpiko udalak izen berri bat onartu zuen e...
Matxainerdikoa baserria, berritu aurretik Matxain etxaldea Zumarragako Elgarresta zozkeran (antzinako auzo administratiboan) dago, Legazpiko udalerriarekin mugan eta Urola ibaiaren ondoan. Bi etxe daude gaur egun: Matxainerdikoa eta Matxainbarrena. Hirugarren etxea, Matxaingoena, XX. mendearen erdialdean hustu eta desegin zen. Agiri zaharretan, bestalde, Matxain burdinola eta Matxain errota ere aipatzen zaizkigu, baina ez ziren aparteko eraikinak. Dirudienez, Matxaingoena baserriaren eranskinak ziren. Izan ere, aipatu etxea, beste hainbat burdinola eta errota bezala, bi errekak bat egiten d...
Legazpiko ZingiZango Euskara Elkartea 2007ko martxoan sortu genuen Legazpiko euskal giroa suspertzeko xedez. Elkartekideok Ardabidetako edo Lakiolako Erromeria antolatu dugu hiru urtez jarraian. Oraingoan, ordea, ekintza hori baztertu gabe, beste batzuk ere sustatu nahi ditugu. Web gune euskaldun bat sortzea izango da hurrengo erronka.