Cinguizango
Zingi-zango onomatopeia bat da, soinu bat, gaur egun oso gutxi entzuten dena oro har, baina, hala ere, legazpiarrontzat ezaguna dena. Zergatik? Bada, burdinolen barruko hots jakin bat adierazten duelako, hauspoek gora eta behera dabiltzanean egiten dutena: zzzingii-zzzangoo. Zein legazpiarrek ez du gogoan soinu ozen eta berezi hori Mirandaola burdinolan?
Itxura denez, onomatopeia horretatik abiatuta hauspoak mugitzeko ardatza izendatzeko erabili zuten antzinako olagizonek. Normala da, horregatik, agiri zaharretan topatzea. Hala, Bikuña burdinolaren inbentarioaz ari den 1820. urteko agiri batek honela dio:
“Ytt. la media rueda Barquinera existente para trabajar azero con su uso y Cruz, ocho planchas, y diez y siette sellos de fierro, y el eje llamado Cinguizango Con nuebe Sellos, dos pujones y dos ganchos...”
JLU
Iruzkinak
Utzi iruzkina: