ZingiZango

Legazpiko Atari Digitala

Arg. Josu AltzelaiOstiralean, arratsaldeko 7'30etan, Legazpiko Kultur-Etxean 2007ko Armen Alardea aurkeztuko dute Alarde Batzordeak eta Burdinola elkarteak. Lehenik, iazko alardearen irudiekin Josu Altzelaik egindako muntaia txiki bat erakutsiko dute eta, ondoren, aurtengo alardearen berrikuntzak azalduko.Alardeari buruzko informazio gehiago ZingiZangon bertan daukazue ikusgai, hemen klikatuz.


Udal politika orokorrean hiru lan-lerro bereizten ditu Legazpiko EAJ-PNVk: 1.-Pake eta normalizazio prozesuan udalak dituen etxeko lanei ekingo diegu: Udal maila da herrikideen hurbilen geratzen den gunea. Euskaldun guztioi dagokigun normalizazioa ezin daiteke instituzio edo alderdi mailan geratu, azken finean herritar guztion artean osatzen dugun gizartea da prozesuaren sujetua, nahiz eta askotan alderdien arteko elkar ulertzean bakarrik datzala iruditu. Ez dezagun ahaztu alderdiak gizartearen zerbitzura dauden baliabideak direla. Eta udal maila da prozesuan zuzenki herritar guztiek par...


Orain dela 86 urte Arrolamendi gainean, Antzuolako aldean, hegazkin istripu larri bat gertatu zen orain dela 86 urte, 1921. urteko maiatzaren 19an.Bretainia Handiko Bristol enpresak aireplano batzuk saldu zizkien Madrilgo bezero batzuei eta beren gidariei Espainiara eramateko agindu zien. Horietako bat, Andrew Ferson gaztea, maiatzaren 19an Lasartetik abiatu zen Bristol Seely aireplano berriarekin. Eguraldi lainotsu eta kaskarra egiten zuen, baina bere eskarmentuan fidatuta aireratzea erabaki zuen. Trenbideari jarraika Madril aldera egin zuen, baina Legazpi aldera iritsitakoan zeharo galdu ...


Luix "Lakiola" eta Pello "Ibarrola" saiorako entrenatzen, Xanti zaharraren begiradapean, iaz. Hauteskunde domekan, maiatzak 27, arratsaldeko 5etan, ikuskizun bikaina izango da Urtatzazargo parkean. Iaz zen egitekoa Ardanbidetako erromerian, baina euriarengatik bertan behera geratu zen. Hilabete batzuen ondoren, baina, egin egingo da. Maiatzaren azkeneko domeka, gainera, egun seinalatua da Egialde eta Muruko baserritarrentzat, “Eguzkitza Zelai” ermandadeak urteroko batzarra egiten baitu. (Gaurko gazteok: ez pentsa ermandade hori sekta bat denik, ez eta gutxiagorik ere, ganaduak aseguratzek...


Ondo bizi geala!

2
zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-05-17 23:59

1915eko ekainaren 13an, oker ez banago, Legazpin udaldi handiren bat eginik izango zuen. Zoritxarreko egun hartan bizi izandako pasadizoak kontatzen dizkigu Goenaga baserriko (jaiotzez Plazaolakoa bazen ere) Silbestra Urzelai zenak. Axun Armendarizek, urte askoan ikastolan irakasle ibilitakoak, egindako elkarrizketaren transkribaketa leitzeko modua izango duzue. Transkribaketaren zati batek Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoan ikusi zuen argia. Herriko kontu zaharrak berritzeaz gain, Legazpiko hizkera biziaz gozatzeko aukera polita da. Aitor Gurrutxaga SILBESTRA URZELAI Lainoa lehertuLaño...


Legazpiko Bertso-olariek Legazpiri buruzko bertsoak musikatu zituzten festetan. Tartean, Joseba Barandiaranek egin eta Elustondo anai-arrebek kantatutako koplak: LEGAZPIKO KOPLA TXIKIAK Joseba Barandiaranek jarriak 1) Barrendiolan hasita    Artzanbururaino,    ez dago besterik    aldapia baino. 2) Artzanburu, Udana    gero Korostira,    toki ederragoak    gutxi izango dira.  3) Korostitik irtenda    Lakiolarantza    tumulu ta harripila    guztiet...


Urteetan zain egon eta gero, laster hasiko dira Zumarraga eta Antzuola bitarteko errepide berria egiteko lanak. Denok dakigu beharrezkoa dela eta atzerapenarekin datorrela, baina, aldi berean, tristura pixkat ere ematen du. Hondeamakina handiak sartuko dira eta Gipuzkoako beste bailara bat hondatuko dute ongizatearen izenean, azkeneko urteetako joerari jarraituz. Okerrena da, bailara horren ondoren gehiago etorriko direla (AHT...). Badirudi ez duela bukaerarik.Oso urte gutxitan gure aiton-amonek ere ezagutuko ez luketen lurraldea  bilakatu dugu Gipuzkoa: etxeak direla, errepideak direl...


Lehengo gauzak gordetzeko zalea naiz eta aurreko batean, etxeko apalak garbitzen ari nintzela, hara, zer topatu nuen. Duela 11 urte, bai udalak eta bai Lenburrek argitaratutako urtekari eta buletina, hurrenez hurren, biak asmo onez beteak. Udalak informazio eta komunikaziorako bide sendoak izateari garrantzi handia ematen zion eta urtean behin urtekari bat argitaratuko zuela agintzen zuen. Lenburrek, berriz, bere inguruan sortzen zen informazioa herritarrari emateko prestutasuna azaltzeaz bat, hiru hilabetetik behin buletina aterako zuela agintzen zuen. Ekimen txalogarriak iruditu zitzaizki...


Maitzak 18, ostirala, Iker Galartza eta Joseba Usabiaga izango ditugu Legazpin "Bota Patsa" antzezlanarekin Txalo produkzioaren eskutik. 22:30etan Latxartegi aretoan. Sarrera: 8,00€ Izerdia. Patsa. Izerdi-uharretan, bitsetan, lapetan… baina patsa. Izerdi likin, likits, larri, guruin… baina patsa. Izerdialdi, izerdikor, izerditan, izerditsu… baina patsa. Aukerak ez dira bakarrik etortzen. Kasualitateak ez du lekurik. Zorteak ez du indarrik. Opariak ez dira debalde. Patsa da bidea. Esfortzuaren patsa, sakrifizioaren patsa, nekearen patsa, kirolaren patsa. Nolako patsa, halako gizona. Pat...


Legazpiko ANV-EAE alderdiaren programa doakizue oraingo honetan. PROZESU DEMOKRATIKOAREN ALDE   EAE-ANV taldeak bizi dugun inkisizio garai honetan aurrera pausua ematea erabaki du. Honela, ezkerreko ikuspegi independentista berriro ere udaletan presente egon dadin ahalegina egitera gatoz. Batetik, ikuspegi abertzale baten alde borrokatuz, gure herria askapen bidean jartzeko. Horretarako, Udalbiltzaren alde joko dugu, presoen aldeko borroka instituzionala areagotuko dugu, euskara eta euskal kultura sustatuko ditugu eta Euskal Herriaren eskubide nazional guztien aldeko defentsa sutsua eg...


zingizango 1456153980427

Legazpiko ZingiZango Euskara Elkartea 2007ko martxoan sortu genuen Legazpiko euskal giroa suspertzeko xedez. Elkartekideok Ardabidetako edo Lakiolako Erromeria antolatu dugu hiru urtez jarraian. Oraingoan, ordea, ekintza hori baztertu gabe, beste batzuk ere sustatu nahi ditugu. Web gune euskaldun bat sortzea izango da hurrengo erronka.