Legazpiko ANV-EAEren programa
Legazpiko ANV-EAE alderdiaren programa doakizue oraingo honetan.
PROZESU DEMOKRATIKOAREN ALDE
EAE-ANV taldeak bizi dugun inkisizio garai honetan aurrera pausua ematea erabaki du. Honela, ezkerreko ikuspegi independentista berriro ere udaletan presente egon dadin ahalegina egitera gatoz.
Batetik, ikuspegi abertzale baten alde borrokatuz, gure herria askapen bidean jartzeko. Horretarako, Udalbiltzaren alde joko dugu, presoen aldeko borroka instituzionala areagotuko dugu, euskara eta euskal kultura sustatuko ditugu eta Euskal Herriaren eskubide nazional guztien aldeko defentsa sutsua egingo dugu.
Bestetik, ikuspuntu ezkertiar bati, gaur egun eskubiko planteamendua nagusi duen udaletxeari aurre egingo diogu. Negozioaren aurrean, interes herrikoiak jarriko ditugu, herriko talde ahulenei begira lan egingo dugu, herriko aberatsenei begira jokatu gabe. Eta desarrollismo basatiari aurre egingo diogu.
UDALBILTZA BERRANTOLATU
LEGAZPIKO PRESOAK ETXERA
Hirigintza
Legazpiren antolakuntza urbanistikoa erabat kaotikoa da. Gaur egun, edozein txokotan daude fabrikak eta edozein berdegunetan edozein motatako etxeak. Gauza eraikitzea da. Berdin dio herriaren etorkizun urbanistikoa erabat hipotekatzea. Legazpin ez dira mila etxe behar. Gezurra da, gainera, etxe gehiago egiteak prezioak jaitsiko dituenik. Azken urteetan inoiz baino gehiago eraiki da eta inoiz baino gehiago igo dira prezioak.
Irtenbidea etxebizitza inbertsiorako erabiltzea zigortzea da. Eta honetarako udalak dituen tresnak erabili behar ditu:
ZERGAPETZE ALTUAGOA HUTSIK DAUDEN ETXEETAN (TASEN BITARTEZ, IBI,...)
BABESTUTAKO ETXEBIZITZA PORTZENTAJEA AREAGOTZEA, ALOKAIRUZKO ETXEBIZITZAK SUSTATZEA (AUZOETAN ETA HERRI GUNEAN),.....
Bestalde, herrian dagoen berdegune nagusia udalak berreskuratuko omen du: Patrixioren berdegunea. Baina hau ez da doan izango, udalak esandakoaren kontra. Legazpiarrek jakin behar dute arauetan esandakoaren arabera Echeverria sendiak salmenta libreko 50 etxebizitza Legazpiko kokapenik pribilegiatuenetako (=garesti) batean eraikitzeko eskubidea eskuratuko lukeela, honek suposatzen duen etekin ekonomiko ikaragarriarekin. Honi guztioni, eraikitzeko eskubidea eta Udalak berdegunearen zati baten (7000 m2 ingurukoa) jabetza eskuratu ahal izateko, Echeverria sendia eta Legazpiko Udalaren arteko hirigintza hitzarmen bat sinatzea baldintzatzen direla eransten badiogu, oraingoz, eskuartean kea besterik ez dugula iruditzen zaigu.
HERRIAREN MESEDETAN, BERDEGUNE HONEN DESJABETZEA
Kultura
KULTUR ELKARTE GUZTIEN EKIMENAK LAGUNDU
HERRITARRON PARTE HARTZEA BIDERATU
LENBUR: AUDITORIA PUBLIKOA ETA BIRPLANTEAMENDUA
Gazteria
EAE-ANVtik inoiz baino biziago dagoen gazte asanblada indartuko dugu, ekintza eta diru-laguntzak areagotuz. Baita gaztetxea indartu ere, beste hamar urte eta gehiagorako. HORRETARAKO, BI EKIMEN BULTZATUKO DITUGU:
GAZTETXEAREN BIZIRAUPENA ZIURTATZEKO KONBENIO SINAKETA
GAZTETXE AZPIAN DAGOEN GARAJEA BERREGOKITZEA
Gazteagoei dagokienez (10-15 urte), berauentzako alternatiba errealak planteatu behar ditugu gaztetxokotik. Gaur egun gazte hauek euren lokal pribatuak hartzen ari dira, euren dirua xahutuz. Honi irtenbide bat eman behar diogu, alternatiba errealak eskainiz. Gaztetxokoaren funtzionamenduaz azterketa egin behar da, eta berau hobetzeko bideak eta aukera ezarri behar dira.
Gizarte soziala
EMAKUMEAREN ATENTZIORAKO MAHAIA SORTU
Emakumearen egoera hobetzeko ekimenak eraman behar dira aurrera. Horretarako, emakumearen atentziorako mahai bat ezarriko dugu, bertan era guztietako arazoei irtenbidea bilatzeko: Arazo sozial, laboral, sexual,...
GIZARTE EKINTZAN EMATEN DIREN DIRU-LAGUNTZEN JARRAIPENA
Auzoetako bizitza ere bultzatu behar da. Horretarako, tresna egokia diren AUZO ELKARTEAK BERRANTOLATZEKO SAIAKERA EGINGO DUGU.
Ingurumena
Agenda 21ek zuriketarako bakarrik balioko du, gure herritik Euskal Herrian inoiz egin den obrarik txikitzaileena pasatzen uzten badugu. Herritarrek aukera izan dezaten kotxea albora utzi eta trenean ibiltzeko, AHT gelditu behar da.
AHT GELDITU BEHAR DUGU, ETA BENETAKO TREN SOZIAL BATEN ALDEKO EGIN.
BARNE GARRAIO PUBLIKOA SUSTATUKO ETA KOORDINATUKO DUGU.
Auzo guztiak tren geltokiarekin eta herrialdeko autobusarekin lotuko dituena, ordutegiak eta guneak egokituz.
Euskara
Euskararen egoera ez da batere ona gure herrian. Nahiz eta gazte guztiak euskaraz ikasi, kalean ez da gehiegi entzuten. EUSKARAREN ERABILPEN PLAN SENDOAK..
Komunikabide euskaldunak izateko, bestalde, apustu sendo eta eraginkorra bultzatu nahi dugu: Horretarako, telebista digitalen lizentziak banatzear daudela ikusita, euskararen aldeko planteamendua daraman
HAMAIKA PLATAFORMAREN ALDEKO PRESIOA EGIN BEHAR DUGU.
Bestalde, euskararen ordenantza betetzen den kontrol zehatzago bat eraman behar da. Gaur egun kalean ikusten diren kartel askok ez dute ordenantza hau betetzen.
Hezkuntza
HEZIKETA EGITARAUAK HOBETZEKO IKASTETXEEN EKIMENAK BULTZATU
IKASTETXEETAKO AZPIEGITURAK HOBETU
Nekazaritza
NEKAZARI IZAN NAHI DUTEN GAZTEEI LAGUNTZA EKONOMIKO ETA AHOLKULARITZA
AZOKA ETA DENDETAN BASERRIKO PRODUKTUEI LAGUNDU
NEKAZARI LURRAK BABESTU
Iruzkinak
Utzi iruzkina: