Agindu bai, baina bete...

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-05-15 17:49

Lehengo gauzak gordetzeko zalea naiz eta aurreko batean, etxeko apalak garbitzen ari nintzela, hara, zer topatu nuen. Duela 11 urte, bai udalak eta bai Lenburrek argitaratutako urtekari eta buletina, hurrenez hurren, biak asmo onez beteak. Udalak informazio eta komunikaziorako bide sendoak izateari garrantzi handia ematen zion eta urtean behin urtekari bat argitaratuko zuela agintzen zuen. Lenburrek, berriz, bere inguruan sortzen zen informazioa herritarrari emateko prestutasuna azaltzeaz bat, hiru hilabetetik behin buletina aterako zuela agintzen zuen. Ekimen txalogarriak iruditu zitzaizkidan... Baina, ez zuten asko iraun. Nik dakidala hortxe hasi eta bukatu ziren. Ale gehiago atera al zituzten? Ez dut uste. Informazioa zabaltzeko arrazoiak bapatean desagertu zirela dirudi.

Bada, nire iritzian, informazioa beharrezkoa da legazpiarrak herrigintzan inplikatzeko. Eta horrelako ekimenak berriz ere abian jarri behar dira.

JLU


"Dagoeneko, pasatu da urte bete Udal hauteskundeen ondorio bezala, Udal Gorporazioa osatu zenetik. Legealdiaren haseran esfortzu handia egin genuen gobernu batzordea indar politiko guztien partaidetzarekin osatu nahiean. Asmo hura gauzatu genuen baina esfortzua mantenduz aurrera jarraitzen dugu Legazpi integratuago eta integratzaileago bat lortu nahiean, aniztasuna positiboki baloraten bait dugu.

Udal Gorporazioak garrantzi handia ematen dio informazio eta komunikaziorako bide sendoak izateari: beharrezkoa deritzagu legazpiarrek Udalaren kudeaketa ezagutzea. Eta informazioa egituratu nahiean, urtero aldizkari bat argitaratzearen aldeko erabakia hartu dugu, urtean zehar egindako lana ezagutua izan dadin.

Irakurri ondoren, ditugun kezka, helburu eta asmoak hobeto ezagutuko dituzuelakoan gaude.

Ez ahaztu dituzuen iradokizunetara irekita gaudela. Denok beharrezkoak gara lortu nahi dugun Legazpi egituratzeko!"

(Udal BERRIAK. 1. ZKIA. Udal informazioaren aldizkaria. Urtekaria. 1996 urtea.)



"LENBUR aldizkariaren 2. zenbakia daukazue esku artean, arrekotik ona denbora asko pasa bada ere hemendik aurrera maizago izango dugu elkarren berri, hiru hilabetetik behin hain zuzen ere. Aldizkari hau Lenbur fundazioak kaleratuko du eta helburu nagusia Lenbur, herriari hurbiltzea izango da. Hiru hilabetero Lenburren inguruan sortzen den informazioa eskeiniko dizuegu, nola gauzatzen ari den, eskuartean dituen etorkizun hurbileko proiektuen berri eman..."

(LENBUR. 2 urtea. 2. zkia. 1997ko abendua. Hiruhilabetekaria.)


Utzi iruzkina: