Zuatzuko errepide berria
Urteetan zain egon eta gero, laster hasiko dira Zumarraga eta Antzuola bitarteko errepide berria egiteko lanak. Denok dakigu beharrezkoa dela eta atzerapenarekin datorrela, baina, aldi berean, tristura pixkat ere ematen du. Hondeamakina handiak sartuko dira eta Gipuzkoako beste bailara bat hondatuko dute ongizatearen izenean, azkeneko urteetako joerari jarraituz. Okerrena da, bailara horren ondoren gehiago etorriko direla (AHT...). Badirudi ez duela bukaerarik.
Oso urte gutxitan gure aiton-amonek ere ezagutuko ez luketen lurraldea bilakatu dugu Gipuzkoa: etxeak direla, errepideak direla, trenbideak direla, zabortegiak direla... Ez al da zoramena?
Zumarragatik Antzuolara doan errepide berria Zuatzu bailaratik egingo dute. Horrela deitu izan zaio oraintsu arte Deskargako bideari. Halabeharrez, eraikuntzarekin batera, baso puska ederrak eta antzinako eraikuntzen arrastoak desagertuko dira. Horien artean, XVI. mendeko agirietan aipatzen den Areizabalaga baserriaren aztarnak.
Kostu handia dauka, gero, bilatzen dugun "bizi-kalitateak".
Onartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia SA sozietatearen arteko hitzarmena, GI-632 errepidearen Zumarraga ekialdeko lotunetik Urretxu-Legazpiko lotunerainoko zatiko saihesbidea egiteko proiektua (1-V-12/2001-A) gauzatzeko eta GI-632 errepideko 8,000 k.p.an gasolindegia egin eta ondoren ustiatzeko. Ikus GAO 2007-05-09
Onartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia SA sozietatearen arteko hitzarmena, 2004ko ekainaren 29an sinatutako hitzarmen orokorrean Bidegi SA enpresak egin beharreko inbertsioen zerrendan GI-632 errepidearen Beasain-Bergara saihesbidea osatzeko falta den Zumarraga-Bergara zatia egitea sartzeko. Ikus GAO 2007-05-09
Iruzkinak
Utzi iruzkina: