Legazpiri buruzko koplak
Legazpiko Bertso-olariek Legazpiri buruzko bertsoak musikatu zituzten festetan. Tartean, Joseba Barandiaranek egin eta Elustondo anai-arrebek kantatutako koplak:
LEGAZPIKO KOPLA TXIKIAK
Joseba Barandiaranek jarriak
1) Barrendiolan hasita
Artzanbururaino,
ez dago besterik
aldapia baino.2) Artzanburu, Udana
gero Korostira,
toki ederragoak
gutxi izango dira.3) Korostitik irtenda
Lakiolarantza
tumulu ta harripila
guztietan dantza.4) Lakiolatik behera
igo Gaintxikira
Urolan agujetak
zain izango dira.5) Gaintxiki, Aizeleku
ta handik Otaño,
han maitemintzen dira
eguzki ta laino.6) Otaño, Tubobide
berriz Artzanburu,
Legazpik merezi du
mila itzulinguru.7) Artzanburun behera
dator gure ura
gordez freskotasuna
ta gordez itxura.8) Burdinaren harana
omen da Legazpi,
urik falta ez bada
ez gabiltza gaizki.
Iruzkinak
zaletu 2007-05-17 21:23 #1
ez dago hitzik hau deskribatzeko....ederrak!!
Utzi iruzkina: