Datorren irailaren 22an hasiko da Gipuzkoako bertsolari txapelketa. Legazpik parte hartze bikoitza izango du: alde batetik hasierako kanporaketetako bat herrian bertan izango dugu irailaren 22an Latxartegi aretoan eta, beste aldetik, hiru legazpiarrek hartuko dute parte txapelketan. Joseba Barandiaranek Orioko kanporaketan kantatuko du irailaren 22an, Nerea Elustondok Hondarribian irailaren 30ean eta Asier Iriondok egun berean Arrasaten. Aurreko txapelduna Maialen Lujanbio izan zen. Aurten ez du parte hartuko baina Aitor Mendiluze, Jon Maia, Jesus Mari Irazu eta Jon Martinen mailako bertso...
Ez gaude gustura Galdots edo Mendiaraseko gurutzeak gaur egun duen kokagunearekin. Artelan eder hori oso leku txarrean zegoen lehen, ez dago dudarik, trafiko handia duen errepide baten ondoan, baina oraingoa ez da askoz hobea. Oinez bertaratu ezin daitekeen errotonda batean... Gainera, egunen batean, ibilgailuren batek, deskuidu batean, jo eta aurretik eramango du, dena txikituz. Gure ustetan, oinezkoak lasai irits daitezkeen toki batean egon behar du, hobeto ikusi ahal izateko, ukitu ahal izateko... eta aukerak badaude, handik ez oso urruti, gainera. Horietako bat, Urretxutik Legazpira do...
Izadi-Zaleak mendi taldearen web-guneak foro bat du beste hainbat informaziorekin batera. Bada, abixua pasa digute oraingoan Pirineotako Artazous inguruko irudi zoragarriak jarri dituztela, ekainaren lehenengo asteburuan ateratakoak. Irudiak ikusteko hurrengo lotunean klikatu behar duzue:http://www.izadi-zaleak.com/phpbb/viewtopic.php?t=779
A zer ikuskizuna izan dugun gaur eguerdi artean Urtatzazargo parkean. Aparta, historikoa... Ez dira horrelakoak asko izango aurrerantzean, ez baita erraza. Izan ere, bertan erakutsi diren lanbideak aspaldi desagertu dira gure ingurutik. Baina, zaharren eskola eta gazteen gogoa uztartu egin dira ekainaren 3an eta sekulako jaialdia izan dugu Egialden.Bejondeizuela Felix, Luxiano, Xanti, Pello I., Pello. A, Iñaki, Luix eta Elias. Baita argazkian azaltzen ez diren Aitor, Julian eta Arizti.Manolori eta trikitilariei ere gure eskerrik beroenak: a zer giroa jarri duten.Hurrengo egunetan argazki ga...
Ekainaren 5ean Ingurugiroaren Eguna ospatuko dugu mundu mailan eta data egokia da ingurura begiratu eta gurean zer gertatzen den hausnartzeko. Natura zaintzeko ahalegina gero eta handiagoa dela dirudien arren, gure paisaiari egindako erasoak areagotzen ari dira urtetik urtera, egunetik egunera. Legazpin ere ez gaude eraso horietatik libre. Ondo aztertzen badugu aldaketa IZUGARRIA izan da azken hamarkadetan."Garapen iraunkorra" bezalako esamoldeak darabiltzagu ahotik ahora egunero, baina ez dugu larritasunak eskatzen duen neurririk hartzen. Urrats gehiago eman behar ditugu. Gure ahalegina hi...
Maiatzaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean dator Patrixioren txaletaren inguruan Legazpiko Udalak sustatutako hitzarmena. Hona hemen testu osoa legazpiar guztiontzat jakingarria delakoan. Udal-Korporazioaren Osoko Bilkurak, joan den 2007ko otsailaren 14an egin zuen ohiko bileran, Toki-jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 47.2. artikuluan aurreikusitako gehiengoarekin, honako erabakia hartu zuen: 1. Legazpiko Hiri-Ordenazioko Plan Orokorraren A.I. 24/25/29.1. Jarduera Integratua betetzeari buruzko izenpetzeko hitzarmen urbanistikoa hasiera batean onartzea. ...
Maiatzaren 31n azkenengo saioa izango da Legazpiko KZ gunean, 15:00etan. Euskaraz? Pozik gainera! Hori esanez hasi zuten urtea dendariek eta gogotsu dihardute euskara sustatzeko ahaleginetan. Maiatzean ere jo eta ke aritu dira Legazpi, Urretxu eta Zumarragako dendariak kartelak egiten ikasteko saio praktikoak direla eta. Maiatzaren 21ean eta 24an Urretxuko Zintzo Mintzoren egoitzan izan ziren lehenengoak, Nola egin ordenagailuz. Bertan elkartu ziren dendariei, ordenagailua piztu eta Word testu bat editatzera bitarteko pausuen berri eman zitzaien. Bi saio xumetan dendariek emaitza txukunak ...
Marian Beitialarrangoitia legazpiarra eta irratiko esatari ezaguna, Hernanin bizi da aspaldidanik eta bertako giroan erabat murgildu dela esan dezakegu. Horrenbeste, ezen herri horretako hautagairik bozkatuena izan da azkeneko hausteskundeetan. Gauzak asko okertzen ez badira, Hernaniko alkate izango dugu datozen lau urteetan. Zorterik onena opa diogu Legazpitik.Maiatzaren 29ko Berria egunkarian Mariani egindako elkarrizketa irakur dezakezue. Horretarako hemen klikatu.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Mutiloako Mañastegizar baserria Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko espedientea abiatu du, 2007ko maiatzaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ikus daitekeenez. Hemen kliklatu aldizkaria ikusi nahi izanez gero.Mañastegizar baserria Bañeztarren bizitokia izan zen jatorrian, XVI. mendean. Horregatik bere izena: Bañez + tegi > Mañez + tegi > Mañas + tegi. Bestetik, baserriaren ingurumari guztian mendietako burdinolen aztarna ugari dagoela esan beharra dago.Hona hemen baserriaren deskribapena, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren araber...
Bazkarirako gonbitaLegazpiko udal euskaltegiak, 25. urteurrena dela eta, beste ekitaldi batzuen artean bazkari bat ere antolatu du. Ekainaren 9an izango da Aitxuri jatetxean 25 euroren truke. Euskaltegian ibili diren ikasle eta irakasle guztiei egin nahi diegu deia bazkaria aitzakiatzat hartuta, elkartu gaitezen. Bazkalondoan kanturako giroa pizteko kantari lagun talde bat izango dugu bertan. Txartela euskaltegian bertan egongo da salgai ekainaren 4 arte.J.M.Barandiaranekin Ataunera egindako bidaianBertizen egun pasa. Duela gutxi, ejem...
Legazpiko ZingiZango Euskara Elkartea 2007ko martxoan sortu genuen Legazpiko euskal giroa suspertzeko xedez. Elkartekideok Ardabidetako edo Lakiolako Erromeria antolatu dugu hiru urtez jarraian. Oraingoan, ordea, ekintza hori baztertu gabe, beste batzuk ere sustatu nahi ditugu. Web gune euskaldun bat sortzea izango da hurrengo erronka.