Mendiaraseko gurutzea
Ez gaude gustura Galdots edo Mendiaraseko gurutzeak gaur egun duen kokagunearekin. Artelan eder hori oso leku txarrean zegoen lehen, ez dago dudarik, trafiko handia duen errepide baten ondoan, baina oraingoa ez da askoz hobea. Oinez bertaratu ezin daitekeen errotonda batean... Gainera, egunen batean, ibilgailuren batek, deskuidu batean, jo eta aurretik eramango du, dena txikituz.
Gure ustetan, oinezkoak lasai irits daitezkeen toki batean egon behar du, hobeto ikusi ahal izateko, ukitu ahal izateko... eta aukerak badaude, handik ez oso urruti, gainera. Horietako bat, Urretxutik Legazpira doan bidegorriaren ondoan, Etxetxo etxearen aldamenean, da. Ez da leku txarra, kontuan izanik, antzinako kokagunea (Kaminpe baserriko jabeek gordetzen duten agiri batean ikusten den bezala) handik gertu zegoela, Legazpiko udalerrian. Eta askoz lasaiagoa.
Ez dugu ahaztu behar, bestalde, Beasaindik Bergararako autobiaren lanak laster hasiko direla.
Horra, bada, gure kezka eta proposamena. Ea ezertarako balio duen.
Ikusmena eta imaginazioa ere eduki behar da, baina sinistu iezadazue 1888. urteko plano honen goiko aldean, ezkerretara, Trozo1º-ren azpian, "cruz de piedra" jartzen duela. Hori zen ,beraz, antzinako kokagunea, mugatik gertu baina Legazpiko udalerrian. Ez azken urteetan ezagutu duguna, ez eta Urretxuko udalerrian, urretxuar batzuk aldarrikatzen duten bezala.
Eskuineko etxetxo hori dagoen lekuan egongo zen antzina gurutzea, gutxigora behera.
JAKINGARRIAK
Legazpiko udalerriaren mugetan beste bi gurutze ere baziren antzina: Atagoitin bata eta Inuntziagan (Udanan) bestea. Hirurak, Mendiarasgoa, Atagoitikoa eta Udanakoa, errepidearen ondoan zeuden. Horrela diote dokumentuak:
Atagoitiko
gurutzearen aipamenak
1608: "Mojon que llaman de Ategoitia que es una cruz de madera grande que está entre los terminos y
Jurisdiccion que asimismo llega de la dicha villa de Legazpia aguas vertientes
a ella"
1650: "Paraje llamado Ategoiti donde se halla una cruz en medio del camino real que se dirige de las Villas de Ormaiztegui y Gaviria para la mencionada Villa de Legazpia"
1733: "Se leió una carta de la villa de Gabiria asignando ésta para el lunes primero para poner la cruz de Ategoiti..."
Udanako
gurutzearen aipamenak
1750: "Primeramente con condición de que
contigua a la Calzada
que antes está executada desde la Cruz de Ynunciaga para abajo haia de hacer
el rematante Catorze estados cúbicos ateniéndose así en la anchura como en lo
demás a la dha Calzada antes executada"
1777: "...bajando desde la Cruz de Ynunciaga para Recaeta..."
Haurrak oinez ikasteko
Mendiaraseko gurutzeari dagokionez, Elbarrenako Maria Muruak zioenez, gurutzearen
ondora eramaten ziren haurrak oinez ikas zezaten. Hiru ostiral jarraian hiru
buelta eman behar zitzaion gurutzeari oinarrian dauzkan hiru harmailetan.
Harmaila bakoitzean, buelta bat, kredo bat errezatzen zen bitartean.
JLU
Iruzkinak
Utzi iruzkina: