Echeverria-Aguirre familiarekin egindako hitzarmena

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-05-30 20:50
2

Maiatzaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean dator Patrixioren txaletaren inguruan Legazpiko Udalak sustatutako hitzarmena. Hona hemen testu osoa legazpiar guztiontzat jakingarria delakoan.

Udal-Korporazioaren Osoko Bilkurak, joan den 2007ko ­otsailaren 14an egin zuen ohiko bileran, Toki-jaurbidearen Oinarriak arau­tzen dituen Legearen 47.2. artikuluan aurreikusitako gehiengoarekin, honako erabakia hartu zuen:

1.  Legazpiko Hiri-Ordenazioko Plan Orokorraren A.I. 24/25/29.1. Jarduera Integratua bete­tze­ari buruzko izenpe­tzeko hitzar­men urbanistikoa hasiera batean onar­tzea.

2.  Aipatutako dokumentua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta probin­tzian zabalkunde handienetakoa duen egunkari batetan iragarki banaren bitartez jendaurrean agerian jar­tzea, norbait interesaturik balego iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den biharamunetik konta­tzen hasita hogei egunetako epea izango duelarik bidezkoak irizten dituen alegazioak aurkezteko.

Epe horretan Ilaki Saldañak Ezker Batuak Berdeaken izenean alegazio bat aurkeztu zuen.

Udal-Korporazioaren Osoko Bilkurak, joan den 2007ko mar­txo­aren 28an honako erabakia hau hartu zuen:

1.  Euskal Berdeak ordezkatuz Iñaki Saldaña jaunak aurkeztu duen alegazioa ez onar­tzea.

2.  Legazpiko Hiri-Ordenazioko Plan Orokorraren A.I. 24/25/29.1. Jarduera Integratua bete­tze­ari buruz izenpe­tzea proposatu den hitzar­men urbanistikoa behin betiko onar­tzea.

3.  Dokumentua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzea.

4.  Alkateari ahalmena ematea aipatu hitzar­mena sina dezan

Erabaki hori jakinarazten dut aipatu erabakiak arduralari­tza-bidek ahi­tzen dituela adieraziz eta erabaki horren aurka adierazpena egiten den hurrengo egunetik eta bi hilabeteko epean Euskal Herriko Auzitegi Gorenean Ardulari­tza-Auzipideetatikako errekur­tsoa jarri ahal izango da, horrek egoki deri­tzon beste edozein errekur­tso jar­tzeko aukera erago­tziko ez duelarik.

Legazpi, 2007ko maia­tzaren 21a.—Alkatea.

(1293)   (6151)

Legazpiko Hiri Ordenazioko Plan Orokorraren dokumentuko A.I. 24/25/29.1 jarduketa integratuaren exekuzioari buruzko hitzar­mena, hasierako izaeraz 2006ko azaroan onartutakoa.

BILDUTA

Legazpin, 2007ko ­otsailaren 7an.

Alde batetik:

Juan Ramon Larrañaga Mercero jauna, Legazpiko Udaleko Alkate Udalburua, ekitaldi honetarako berariaz ahalmendua 2007ko ­otsailaren 14ko udalba­tzan hartutako erabakian.

Bestetik:

Iñigo Echeverria Segura jauna, adinez nagusia, ……-(e)n, ….. kalean bizi dena eta ………… NA zenbakia duena.

Patricio Echeverria Ezcurdia jauna, adinez nagusia, ……-(e)n, …….. kalean bizi dena eta ………… NA zenbakia duena.

Francisco Javier Muela Echeverria jauna, adinez nagusia, …….-(e)n, ….. kalean bizi dena eta ………… NA zenbakia duena.

Patricio Echeverria Alcorta jauna, adinez nagusia, ……-(e)n, …… kalean bizi dena eta ………… NA zenbakia duena.

Halaber, Jon Mikel Garagarza Roteta jaunak, Legazpiko Udaleko behin-behineko Idazkari denak, ere hartu du parte ekitaldi honetan.

PARTE HARTU DUTE

Juan Ramon Larrañaga Mercero Alkate Udalburu jaunak, Legazpiko Udalaren izenean, Hirigin­tzako Hitzar­men hau sina­tzeko ahalmena duenak.

Iñigo Echeverria Segura jaunak, …………………, 1 zenbakiko etxe­aren jabekideak (Olaondo kalea 1), Cruz Echeverria Aguirre jaunaren seme-alaben izenean, horiek baitira ­etxe horren jabeak, ahalorde­tze eskrituretan eta jabe­tzako eskrituretan jasotakoaren arabera (1. eta 2. eranskinak, hurrenez hurren).

Patricio Echeverria Ezcurdia jaunak, …………………, 5 zenbakiko etxe­aren jabekideak (Urola kalea 5), José Echeverria Aguirre jaunaren seme-alaben izenean, horiek baitira ­etxe horren jabeak, ahalorde­tze eskrituretan eta jabe­tzako eskrituretan jasotakoaren arabera (3. eta 4. eranskinak, hurrenez hurren).

Francisco Javier Muela Echeverria jaunak, Invermaele, S.L. enpresaren izenean; enpresa hori da, hain zuzen ere, 3 zenbakiko etxe­aren jabea (Urola kalea 3). ……-(e)n, …… kalean du egoi­tza, eta …… notarioaren aurrean egindako eskritura bidez eratu zen, …… egunean, …… protokolo zenbakiarekin. Gipuzkoako Merkatari­tza Erregistroan inskribatuta dago, …… Liburukian, …… Orri zenbakian, …… Orrialdean, …… Inskripzioarekin eta …… Identifikazio Fiskaleko Kodearekin. Egiaztatu ordezkari­tza. 5. eranskinean Francisco Javier Muela Echeverria jaunaren aldeko ahalorde­tze eskritura eran­tsi da, eta 6. eranskinean Invermaele enpresaren aldeko jabe­tzako eskritura.

Patricio Echeverria Alcorta jaunak, Bellota Herramientas, S.A. enpresaren izenean; enpresa hori da, hain zuzen ere, «Egoi­tza­ren» eraikinaren eta «Ostatuaren» lur sailaren jabea. ……-(e)n, …… kalean du egoi­tza, eta …… notarioaren au­rrean egindako eskritura bidez eratu zen, ……egunean, ……protokolo zenbakiarekin. Gipuzkoako Merkatari­tza Erre­gistroan inskribatuta dago, ……Liburukian, …… Orri zenbakian, …… orrialdean, …… Inskripzioarekin eta …… Iden­tifikazio Fiskaleko Kodearekin. Egiaztatu ordezkari­tza. Egiaz­tatu jabe­tza. 7. eta 8. eranskinetan, hurrenez hurren, ahalorde­tze eskritura eta jabe­tzako eskritura jaso dira.

AZAL­TZEN DUTE

Lehena: Une honetan Legazpiko Udala udalerriko Hiri Ordenazioko Plan Orokor berria izapide­tzen ari da. Plan Orokor horrek ondoren azal­tzen diren lur sailetako hirigin­tza erregimena zehazten du, eta berorietan planteatutako hirigin­tza ordenazioaren exekuzioari dagokionez, jarduketa integratuaren eremu berberean txerta­tzen ditu, A.I. 24/25/29.1 eremuan, hain zuzen ere; besteak beste, eremu horrek 1, 3 eta 5 zenbakietako ­etxeei dagozkien lur sailen zati bat edo lur sail osoak barne har­tzen ditu, eta baita «egoi­tzari» eta «ostatuari» dagozkienak ere.

Bigarrena: A.I. 24/25/29.1 jarduketa integratuaren eremuari dagozkion lur sailen ­gutxi gorabeherako azalera, hasierako izaeraz onartutako Plan Orokorraren agiriaren arabera, honako hau da:

A.U. 24 «Aguirre-Echeberri»: 13.031 m².

A.U. 25 «Latxar­tegi»: 482 m².

A.U.29 «San Ignacio-Goia»: 14.948 m².

Udalaren, jabeen eta alde bateko nahiz besteko teknikarien arteko hainbat elkarrizketaren ondoren, Plan Orokorrarekin bat etorriz, bi aldeek ondorengo xedapenak adostu dituzte.

XEDAPENAK

Lehena: Hirigin­tza Hitzar­men honen helburua, Plan Orokor berriak A.I. 24/25/29.1 jarduketa integratuaren eremuetan aurreikusitako hirigin­tza ordenazioaren exekuziorako, hitzar­menean parte har­tzen dutenek beren gain har­tzen dituzten irizpideak eta konpromisoak zehaztea da.

Bigarrena: Hasierako izaeraz onartutako Plan Orokorraren arabera, jarduketa integratuaren eremuak 28.461 m² ditu, lurzoruaren kalifikazio nagusia bizitegiari dagokio, eta finkatu gabeko lurzoru hiritarra da.

Lur-arrasean antolatutako eraikigarritasuna honako hau litza­teke:

— Etxe­bizi­tza berriak:

Libreak:

Etxe­bizi­tzen azalera eraikia: 8.970 m².

Etxe­bizi­tza kopurua: 78 U.

Tasatuak:

Etxe­bizi­tzen azalera eraikia: 2.530 m².

Etxe­bizi­tza kopurua: 22 U.

B.O.E.:

Etxe­bizi­tzen azalera eraikia 3.450 m².

Etxe­bizi­tza kopurua: 30 U.

*  Etxe­bizi­tzen azalera eraiki osoa 14.950 m².

*  Etxe­bizi­tza kopurua:

Etxe­bizi­tza Libreak A.U.24 «Aguirre-Echeberri»: 50 U.

Etxe­bizi­tza Libreak A.U.29 «San Ignacio-Goia»: 28 U.

Etxe­bizi­tza Tasatuak A.U.29 «San Ignacio-Goia»: 22 U.

B.O.E. etxe­bizi­tzak A.U.29 «San Ignacio-Goiz» 30 U.

Etxe­bizi­tza kopurua guztira 130 U.

Eraikun­tzako gainerako baldin­tzak dagozkien hirigin­tzako fitxe­tan zehaztuko dira.

Zonen zatiketa zeha­tzari eta aplikagarri diren gainerako erabakiei dagokienez, hirigin­tza fitxe­tan definitutakoak aplikatuko dira; ­fitxa horiek 1. eranskinean txer­tatu dira.

— Une honetan dauden ­etxeak (finkatutakoak):

Olaondo kaleko 1 zenbakiko ­etxea mantenduko da, 1.464,07 m² inguruko lur sail propioarekin eta 4 etxe­bizi­tza eraiki­tzeko aukerarekin.

Urola kaleko 5 zenbakiko ­etxea mantenduko da, 1.909,82 m² inguruko lur sail propioarekin eta 5 etxe­bizi­tza eraiki­tzeko aukerarekin.

Urola kaleko 3 zenbakiko ­etxea finka­tzen da, 750 m² inguruko lur sail pribatuarekin.

Hirugarrena: Plan Orokorraren exekuzio aldian, A.I. 24/25/29.1 jarduketa integratuaren eremuetarako hasierako izaeraz onartutako dokumentuan publiko­tzat kalifikatutako lursailak lagako dira, behar bezala urbanizatuta.

Laugarrena: Halaber, 3 zenbakiko ­etxea (finkatua), esleitutako lursail pribatuarekin eta kargarik gabe, Udalari lagako zaio. Etxe­aren eta esleitutako lur sail pribatuaren lagapena hirigin­tza hitzar­menean aurreikusitako ordenazioa behin betikoz onartu ondoren egingo da eta, halaber, une honetan ­etxe horretan bizi den Felisa Echeverria Aguirre andreak bertan bizi­tze­ari uzten dionetik sei hilabeteko epea –beste sei hilabetez luza daitekeena– igaro ondoren, egingo da. Udalak ezin izango du etxe­aren jabe egin goian zehaztutako epea igaro arte.

Ordenazioa onartuko ez balitz, hitzar­men hau zuzenbide osoz eba­tzita geldituko litza­teke.

Etxe­aren erabilerak udalarekin lotutako helburuak izango ditu soilik. Udalak ­etxe honetan Legazpi Bai proiektu estrategikoa kudeatuko duen erakundearen egoi­tza ezar­tzeko asmoa du, horrekin lotuta garatuko diren proiektuak bertan koka­tzeko, hau da, legazpiarren bizi kalitatea eta ongizatea sustatuko duten proiektuak, herritarrak herriaren sustraiekin eta ondare historikoarekin, ekonomikoarekin eta kulturalarekin lotuko dituztenak eta, azken batean, sustrai­tze eta nortasun kolektiboa sortuko duten proiektuak, horien bidez, Legazpi bizi­tzeko, lan egiteko eta bisita­tzeko inguru erakargarri bihur dadin.

­Etxeak eta etxe­aren ondoan eraikiko den parkeak une honetan duten izena, Aguirre-Echeberri, bere horretan uzteko konpromisoa har­tzen du Udalak, goian adierazitako hirigin­tza hitzar­menaren arabera inguru horretan aurreikusitako berrantolaketa egin ondoren.

Udalak, lagapena egin ondoren, ­etxea bera eta inguruan izango duen parkea zain­tzeko obligazioa izango du.

Bosgarrena: Udalari dagokion % 10en lagapena A.U. 29 lur sailean egingo da, babes ofizialeko 30 etxe­bizi­tzako lur sailarekin eta dagokionean sortuko den urbanizazio osagarria kosturik gabe eraiki­tzeko eskubidearekin bat etorriz; Udalak etxe­bizi­tza tasatuak eraiki­tzeko lur saila jasoko du, edo bestela, dirua ja­soko du, aplikagarri den legedian oinarrituta.

Seigarrena: Hitzar­men honek eta bertan egiten diren proposamenek balioa izateko beharrezkoa da Legazpiko Hiri Ordenazioko Plan Orokor berria behin betiko izaeraz onar­tzea eta planak proposamen horiek barne har­tzea. Horrekin lotuta, Udalak proposamen horiek Plan Orokorrean txerta­tzeko konpromisoa har­tzen du, gai honetan dituen eskumenari eta esku-har­tze­ari dagokienez. Bestalde, Udalak ez du inolako eran­tzu­kizunik Plan Orokorraren izapide­tze prozesuan parte hartuko duten beste erakunde ­batzuek planteatutako baldin­tzek edo erabakiek proposamen horietan sortutako berregoki­tzeek eragindako ondorioetan.

Zazpigarrena: Jabe­tza Erregistroan dohain­tza eta inskripzioa egiteko eskritura formaliza­tzeko garaian sortutako gastuak emaileak ordainduko ditu.

Azaldutako guztiarekiko adostasuna adierazteko, honako dokumentu hau sinatu dute bi aletan eta helburu bakarrerako, goiburuan zehaztutako tokian eta egunean.

Legazpiar bat

Legazpiar bat 2007-06-02 15:49 #1

130 etxebizitztik 30 Babestutakok izatea ez zait ba asko iruditzen..... Norberak nahiduena pentsa dezala.

imanol

imanol 2007-06-19 17:17 #2

"Lurzoru
urbanizagarrien %75a  babespeko etxebizitzak -erostekoak nahiz alokairuan
hartzekoak- eraikitzeko erabiliko dira, hauetatik %55a BOEak eta etxebizitza
sozialak izango direlarik, gainontzeko %20a Etxebizitza Tasatuak izanik.
Bitartean, hiri-lurzoruen kasuan, erreserba portzentaia %40an kokatzen da, BOEak
eta etxebizitza sozialetara zuzendutako portzentaia eta etxebizitza Tasatuetara
zuzendutakoa berea izanik"

130 en %40a 52 da, beraz legala, naiz eta oso justua ez izan.
30 libre+22 tasatu....

Hemen informazio gehiago:
http://www.etxebide.info/etxebide/html/topics/admon/lsuelo_e.htm

Utzi iruzkina: