Bañeztarren bizitokia, monumentu

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-05-29 15:57


Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Mutiloako Mañastegizar baserria Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko espedientea abiatu du, 2007ko maiatzaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ikus daitekeenez. Hemen kliklatu aldizkaria ikusi nahi izanez gero.

Mañastegizar baserria Bañeztarren bizitokia izan zen jatorrian, XVI. mendean. Horregatik bere izena: Bañez + tegi > Mañez + tegi > Mañas + tegi. Bestetik, baserriaren ingurumari guztian mendietako burdinolen aztarna ugari dagoela esan beharra dago.



Hona hemen baserriaren deskribapena, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren arabera:

"Oinplano angeluzuzena duen familia bakarreko baserria, SE-ra ­jotzen duen fatxa­darekiko perpendikularki dagoen gailurra duena. Bi isurkiko artesau erako hodi-teiladun estalkia. Harlangai­tzez egindako perimetro-pareta, harlanduzko eskan­tzu­duna. Solairu bakarra, ganbara eta sotoa ditu. Exentua; SE aldean, ate-aurreen parean, ogi-labe moduan erabilitako eranskin bat du, bi isurkikoa. W-ko ertza­ren ondoan, exentua baita ere, garaje gisa erabil­tzen den hormigoizko eranskin itsus­garri bat dago. ­Fatxada nagusiak ate handi bat du N aldetik, bertatik sotora pasa­tzeko. Sotoaren gainean, behe-solairuan beraz, balkoi kareldun bat dago. Sarrera nagusia ­fatxada honetan dago, baina bertatik S aldera. Atalburu moduan habe-sektore bat erabili da. Sarrera orri bakarreko atea da, zeinak goi-eskuinaldeko ­ertzean beha­txulo ­txiki bat duen. Lehenengo solairuak ganbarara ­jotzen duten baoak ditu. Pinoia zati batean ­itxita dago ohol­tza­ren bidez. NE-ko ­fatxada altua da, lurraren desnibelak horretaratuta, eta sotoa argi­tzen duten bi gezi-leiho ditu. Behe-solairuan bi balkoi kareldun ditu, lehengo harlanduzko bi lehio zaharren ordezko. Hirugarren leihoa itsu­tuta dago. Ganbara alde honetatik ­itxita dago ohol­tza­ren bidez. NW-ko fatxa­dak leiho ­txiki bat du behe-solairuan, eta bi gezi-leiho ­txiki ganbararen parean. Azkenik, SW-ko fatxa­dak –oso behean geldi­tzen da lurraren desnibelaren ondorioz– teilatupe-eranskin bat du alderik alde, teilatuaren luzakin batek estalia. Bertatik ganbarara igaro daiteke zuzenean, zurezko zubi baten bitartez. Estalki nagusitik irteten den teilatu­txo batek babesten du sarbidea. Lehenengo solairuaren parean, teilapearen azpian, karrerapea dago, gurdiak eta nekazari­tza-tresnak gorde­tzeko tokia alegia.

Eraikinak ganbarako forjaturainoko barne karga-hormak ditu. Horma horiek honela daude banatuta: ­Fatxada nagusitik sartu eta lehenengo hormartean fatxa­darekiko paraleloki, karga-horma bat dago. Horien arteko tartean sarrera dago. Sarreratik eskuinaldean sukaldea dago, eta sukaldea bereizteko eraikinaren NE aldea har­tzen duten geletatik beste karga-horma bat dago perpendikularki. Gainerakoan, erdialdean beste karga-horma batek ukuilua bitan zati­tzen du. Ganbarak pieza bakarreko zazpi zutoin-ardatz ditu, erregurlarki jarriak, zeinetarik bi baserriak lehendik zuen dolare gotiko baten pilare bi diren. Zutoin-ardatz horiek habeak eta besoak ­lotzen dituzte (enarabuztan eran), bai eta petralak eta gapirioak ere, baserriaren egitura osatuz. ­Fatxada nagusiko pinoia ­itxita dago ohol­tza matxin­bratu bidez.     

Mañastegizar jatorriz XVI. mendeko baserria da, eta garai horretako zurezko egitura zati handi bat gorde­tzen du."


Utzi iruzkina: