Arantzazuko “pelegrinazioa” ez da orain asmatua. Aspalditik datorrena da, aspaldi-aspalditik. Aizkorri mendilerroaren “sinbolismo sakratua” aipatzen du Isabel Elorza Puyadenak arrazoietakoen artean (“Aportaciones turísticas de expresiones culturales-festivas en la Sierra de Aizkorri en Gipuzkoa”, Turismoko III Kongreso Birtuala 2005). Izan liteke. Egun seinalatua izan da urteko jaien artean, gaur egungo Zegamako erromesaldiaren parekoa, azken urteetan gainbehera etorri bada ere. Azpian jarri dugun argazki zaharra (Enrique Ginea Makibarrena)  esandakoaren erakusle dugu. Bertan, Legazpi...


Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Mutiloako Mañastegizar baserria Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko espedientea abiatu du, 2007ko maiatzaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ikus daitekeenez. Hemen kliklatu aldizkaria ikusi nahi izanez gero.Mañastegizar baserria Bañeztarren bizitokia izan zen jatorrian, XVI. mendean. Horregatik bere izena: Bañez + tegi > Mañez + tegi > Mañas + tegi. Bestetik, baserriaren ingurumari guztian mendietako burdinolen aztarna ugari dagoela esan beharra dago.Hona hemen baserriaren deskribapena, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren araber...


Orain dela 86 urte Arrolamendi gainean, Antzuolako aldean, hegazkin istripu larri bat gertatu zen orain dela 86 urte, 1921. urteko maiatzaren 19an.Bretainia Handiko Bristol enpresak aireplano batzuk saldu zizkien Madrilgo bezero batzuei eta beren gidariei Espainiara eramateko agindu zien. Horietako bat, Andrew Ferson gaztea, maiatzaren 19an Lasartetik abiatu zen Bristol Seely aireplano berriarekin. Eguraldi lainotsu eta kaskarra egiten zuen, baina bere eskarmentuan fidatuta aireratzea erabaki zuen. Trenbideari jarraika Madril aldera egin zuen, baina Legazpi aldera iritsitakoan zeharo galdu ...


Azken iruzkinak