ZingiZango

Legazpiko Atari Digitala

Guardia Zibilarena, arraza espainiarrarena... omen da Pilarika egun hau. Gaur lanean ari zara? Beste jai egun bat baino ez da? Euskaldunok gure egutegia egiteko eskubidea badugu? Zer iritzi duzue zingizangonautok?


Astelena Frontoiaren Mendeurren Batzordeak 2005an argitaratutako liburu batean, "Toribio Jauregi, Un pelotazale detrás de la cámara", Legazpin ateratako argazki eder bat ikus daiteke, 1944. urtean udal pilotalekua inauguratu zen egunean ateratakoa.Argazkiaren azpian honako testua dakar: 1944ko urtarrilaren 23an, Legazpiko frontoiaren inaugurazioa. Zutik, Marcelino Bian "Deskarga" eta Justino Urzelai "Urzelai II". Eserita, ezkerrean, Felix Berraondo, Jesus Larrañaga, bufandaz, eta Jose Manuel Iraeta, harrijasotzailea. Jende artean, Txara eta Enrique Abad.Jakin dugunez, horietako gehienak azk...


Legazpiar batzuk pasa dira ETB1en kamera aurreetatik: Gaur Eguneko aurkezle, Hitzetik Hortzerako aurkezle, hainbat telesaiotako aktore, elkarrizketatu, elkarrizketatzaile...Une honetan bi izen azpimarratuko genituzke eta biak Pilotari telesail berriari lotuta: bata, Txetxu Altolagirre, produkzio eta gidoilari lanetan ibili da. Bestea, berriz, aktore lanetan dabil eta  Aintzane Gamiz da. Txetxuk antzerkian (Nerudaren Postaria), telebistan (Betizu) eta zineman (Yoyes) egin du lan. Aintzane telebistan (Goenkale) egin zen ezagun. Gaur egun bikoizketan ere ibiltzen da. Telesailean kaze...


Gaztetxeko kontzertuak

2
zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-10-09 20:56

Legazpiko Gaztetxeak honako oharra bidali digu:"Urriaren 26rako programatuta genuen NEU eta KRELL taldeen kontzertua, urriaren 27ra pasatu dugu"Bestalde, gogoratu datorren urriaren 19an Elbereth talde legazpiar bikainak bere diskoa aurkeztuko duela Gaztetxean bertan. Bere web orrira sartuta zenbait kanta entzun ahal izango duzue.Iker Mansok, Eneko Maizek, Aritz Legorburuk, Xabier Urkiak eta Ruben Sanchezek osatzen duten taldeak Irurtzungo Pikurock jaialdiko maketa lehiaketan saria irabazi zuen iazko urrian. Legazpin kalitateko heavya dagoen seinale.


Aurten ere Mintzalaguna kanpaina abian jarri dute euskaltegiak eta euskara zerbitzuak. Euskaldun berriei euskaraz egiteko eremuak zabaltzea da helburua. Horretarako euskal hiztunak behar dituzte. Informazio gehiago izango duzue Udalean edo euskaltegian. Hona hemen iazko argazki batzuk:Argazkiko hauek guztiek eurei euskara egitea eskertuko dizute.Irribarrez hartuko zaituzte gainera.Eserita ere egin daiteke euskaraz.Herri gehiagotan ere badira horrelako esperientziak. Goian Arrasate eta Bergarakoa


Legazpiko Bertso-Olariek esanda primizia bat emateko moduan gara: azaroaren 23an aparteko bertso saioa izango da gure herrian. Gipuzkoako txapelketa bete-betean den garaian bizirik dauden Gipuzkoako txapeldunek saioa egingo dute Latxartegi aretoan.Goian daukazuena behin-behineko kartela da. Egileak esan digu garbi adierazteko ez dela Iñigo Aranburuk egina. Egia esan, esan beharrik ere ez zuen.


Kilometroak jaiaren bezperan gara. Aurreko mezuetan garaiko andereño eta ikasleen aipamenen bat egin dugu. Argia aldizkarian, 1972ko apirilean, Kimu Berri ikastolaren batzordeari elkarrizketa egin zioten. Galdera honen erantzunean andereñoen lana goraipatzen da eta herritarren laguntzaren beharra azpimarratzen:Andereñoak aurren irakaskintza, eta eziera aldetik, ikastolan egiten ari diran lanak, txalogarriak nola-nai ere. Aurren guraso, ta batzordekoen kezkak, osatzen al dira gai oni buruz? Andereñoek egiten duten lan au, zuzenbidez ezagutu bearrean gera. Buru-belarri, ikastola jasotzearren...


Aurreko albistean Nekane Arinen ikasleak irabazitako Baporea sariaren berri jaso dugu. Orain, berriz,udazkenean Oscar Wilde euskaraz(1927-2007) liburua argitaratuko duela jakin dugu. Saiakera, kronika eta kazetaritza arloa lantzen du eta Hiria argitaletxeak aterako du. Aitor Arana, Urrestillan bizi den legazpiarra, idazle nekaezina dugu. Euskara idatziaren historian ez dakigu berak adina liburu inork argitaratuko ote zuen. Dela eleberria, dela saiakera, ipuin liburuak, hiztegiak... Jasotako sariek, gainera, kantitateaz gain kalitatea ere baduela erakusten dute. Ezagutzen duzue bere lanik?...


Aurreko astearen hondarrean bi legazpiar atera dira komunikabideetan: bata, Nekane Arin Legazpiko lehenengo andereñoa. Argian egin diote elkarrizketa. Bestea, Nekaneren lehenengo ume taldeko ikasleetako bat, Aitor Arana. Hilezkorrak bere nobelak Baporea sari garrantzitsua lortu duelako.


erromeria 2007 1. atala

4
zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-10-01 21:06

Kaixo lagunak, berandu baino hemen erromeriko argazki batzuk.Aurten ikusten duzuenez atalka joango dira, aurten argazkiak  asko baitira.Espero itxaroten edukitzea mereziko zuela:aurten inoiz baino giro hobea tokatu zaigu erromeria egunean eta nola ez antolakuntza ere primerakoa, jendea heltzen hasi ordurako dena edo gehiena prest.talde guztia prest egun gogor baino politari heltzeko...ta bosteko honek ze ibiliko dute beren burutxo horietan...agian aurten nobedade izan den eta jendearengan harrera ona izan duena behar bezala antolatzeko azkeneko ikutuak ematen?aspaldiko partez koadrilen...


zingizango 1456153980427

Legazpiko ZingiZango Euskara Elkartea 2007ko martxoan sortu genuen Legazpiko euskal giroa suspertzeko xedez. Elkartekideok Ardabidetako edo Lakiolako Erromeria antolatu dugu hiru urtez jarraian. Oraingoan, ordea, ekintza hori baztertu gabe, beste batzuk ere sustatu nahi ditugu. Web gune euskaldun bat sortzea izango da hurrengo erronka.