Legazpiarrak telebistan
Legazpiar batzuk pasa dira ETB1en kamera aurreetatik: Gaur Eguneko aurkezle, Hitzetik Hortzerako aurkezle, hainbat telesaiotako aktore, elkarrizketatu, elkarrizketatzaile...
Une honetan bi izen azpimarratuko genituzke eta biak Pilotari telesail berriari lotuta: bata, Txetxu Altolagirre, produkzio eta gidoilari lanetan ibili da. Bestea, berriz, aktore lanetan dabil eta Aintzane Gamiz da. Txetxuk antzerkian (Nerudaren Postaria), telebistan (Betizu) eta zineman (Yoyes) egin du lan. Aintzane telebistan (Goenkale) egin zen ezagun. Gaur egun bikoizketan ere ibiltzen da. Telesailean kazetariaren papera egiten du. Igande gauetan emititzen da telesaila eta bi kapitulu eman dira dagoeneko. Horietan ikus-entzule ugari izan dituzte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: