Joseba Barandiaran hirugarren Orioko saioan
Gipuzkoako txapelketa larunbatean hasi zen. Asteburuan lau kanporaketa izan dira. Horietako bat Legazpin. Saioa Xabier Sukia oriotarrak irabazi zuen eta zuzenean final-laurdenetara sailkatu da. Joseba Barandiaran legazpiarrak Orion kantatu zuen larunbatean. Saioa Astigarragako Agin Rezolak irabazi zuen eta hau ere final laurdenetara sailkatu da. Josebak saio txukuna egin zuen eta hirugarren egin zuen. Aurrera egingo duen edo ez jakiteko gainerako saioen zain egon beharko du. Nerea Elustondok datorren igandean kantatuko du Hondarribian eta Asier Iriondok Arrasaten egun berean. Puntuazioak eta informazio guztia gpuntua.com web orrian izango dituzue.
Iruzkinak
2008-01-17 22:39 #1
<P>Aupa Tadeo!!!! Goraintziak Barakahiriatik!!!</P>
<P> </P>
Utzi iruzkina: