1972ko ikastola gure herrian
Kilometroak jaiaren bezperan gara. Aurreko mezuetan garaiko andereño eta ikasleen aipamenen bat egin dugu. Argia aldizkarian, 1972ko apirilean, Kimu Berri ikastolaren batzordeari elkarrizketa egin zioten. Galdera honen erantzunean andereñoen lana goraipatzen da eta herritarren laguntzaren beharra azpimarratzen:
Andereñoak aurren irakaskintza, eta
eziera aldetik, ikastolan egiten ari diran lanak, txalogarriak nola-nai ere.
Aurren guraso, ta batzordekoen kezkak, osatzen al dira gai oni buruz?
Andereñoek egiten duten lan au, zuzenbidez ezagutu bearrean gera.
Buru-belarri, ikastola jasotzearren egiñal guztiak eskeintzen dituzte.
Beragatik, goresmen sutsu baten diña ditugu andereño fin eta jator auek, eta
eskerrik beroenak berentzako.
Adierazi ditugun ikastolaren ainbat korapillo, erritar denon artean
barrendik aztertu, ta batasunean askatu bear ditugula, ez al derizkiozu,
irakurle? Zure laguntzaren zai dezu ikastola. Ukatuko ote? Denon artean, arnas-berritu bat eman bear diogu. Kimu barri mardulak
sorteraziaz.
Elkarrizketa guztia irakurtzeko egin klik hemen.
Bestalde, gogoratu Kilometroetara joateko autobusak ere izango dituzula Legazpitik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: