Aitor Arana, idazle nekaezina
Aurreko albistean Nekane Arinen ikasleak irabazitako Baporea sariaren berri jaso dugu. Orain, berriz,udazkenean
Oscar Wilde euskaraz(1927-2007)
liburua argitaratuko duela jakin dugu. Saiakera, kronika eta kazetaritza arloa lantzen du eta Hiria
argitaletxeak aterako du.
Aitor Arana, Urrestillan bizi den legazpiarra, idazle nekaezina dugu. Euskara idatziaren historian ez dakigu berak adina liburu inork argitaratuko ote zuen. Dela eleberria, dela saiakera, ipuin liburuak, hiztegiak... Jasotako sariek, gainera, kantitateaz gain kalitatea ere baduela erakusten dute. Ezagutzen duzue bere lanik? Gustatu zaizue?
Iruzkinak
Igor 2007-10-04 18:06 #1
Ni AEKn urte batzuk egindakoa naiz eta han ipuin lizunak liburua talde guztietatik pasa zen. Arrakastatsua benetan.

Iñaki 2007-10-04 18:07 #2
Ni Gasteizen esperanto ikastaro baten ibili nintzen eta Aitorren materiala erabiltzen zen bertan. Oso material txukune.
ez dakit ildo berri bat irekitzen 2007-10-05 23:05 #3
FREEBATASUNA!!

Free-batasuna.blogspot.com

honek hemen ez du zentzurik baina azken notizia ikusgarriena da!

Utzi iruzkina: