Frontoi zaharraren inaugurazio egunean

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-10-11 12:56
1




Astelena Frontoiaren Mendeurren Batzordeak 2005an argitaratutako liburu batean, "Toribio Jauregi, Un pelotazale detrás de la cámara", Legazpin ateratako argazki eder bat ikus daiteke, 1944. urtean udal pilotalekua inauguratu zen egunean ateratakoa.

Argazkiaren azpian honako testua dakar: 1944ko urtarrilaren 23an, Legazpiko frontoiaren inaugurazioa. Zutik, Marcelino Bian "Deskarga" eta Justino Urzelai "Urzelai II". Eserita, ezkerrean, Felix Berraondo, Jesus Larrañaga, bufandaz, eta Jose Manuel Iraeta, harrijasotzailea. Jende artean, Txara eta Enrique Abad.

Jakin dugunez, horietako gehienak azkoitiarrak omen dira.

Aitor Murua

Aitor Murua 2007-10-14 21:45 #1

<p>Ezagun batzuk ba dut argazki honetan:<br />Eserita, eskubitik ezkerrera: Valentín Izaguirre ( erdi iskututa ) eta Julia Urmeneta ( nere aiton-amonak ), Agustina Sologaistoa eta Felipe Izaguirre.<br />Gaur egun eta laurartean Agustina dago bakarrik gure artean.</p>


Utzi iruzkina: