Tomas Etxeberriak pasa digun 1920. urteko gutun batean (garai hartako alkateak bikarioari idatzitakoa) ikus daitekeenez, Arantzazurako erromes ibilia agorraren 8an egitea urte hartan erabaki zen. Data hori ez da, hortaz, "betikoa". Ordura arte, ze ohitura zegoen jakitea falta zaigu orain...El Ayuntamiento de mi presidencia en sesión celebrada el dia 12 de [septiembre] adoptó el siguiente acuerdo: “A propuesta del Sr. Alcalde Presidente, y de acuerdo con el deseo manifestado al mismo por el Sr. Párroco de esta villa D. José Antonio Larrea, se acuerda señalar el día 8 de Septiembre de cada añ...
Erromeriaren bideoa ikusgai dago EUSKALTUBE plataforman. Berez, bi bideo daude. Egilea Gotzon Aranburu Guridi da. Pisu samarrak omen eta lasai itxaroteko aholkatzen digu.Mila esker, GOTZON.Lakiolako erromeria Legazpin (1) Lakiolako erromeria Legazpin (2)
ZingiZangonautok jakingo duzue datorren larunbatean Gipuzkoako txapelketaren kanporaketa izango dugula Legazpin. Hementxe daukazue kartela eta bertsolari (Mikel Arrillaga, Iñigo Arzelus, Beñat Lizaso, Mirari Martiarena, Jokin Sodupe eta Xabier Sukia), epaile (Martin Aramendi, Ioritz Imaz eta JA Oiartzabal) eta aurkezlea ( Egoitz Aizpuru) dotore-dotore.
Igandeko erromeriak antolatzaileen helburuak aise bete zituen. Euskararen aldeko festa handi bat egin zuten legazpiarrek eta mila lagun inguru izan ziren Ardanbideta edo Lakiolako erromerian. Bertan bildutako diruak euskarazko web orri baten alde erabiliko dira. Erromerian gure argazkilari ofizialak argazki asko atera zituen eta horiek astean zehar ikusteko aukera izango dugu. Hala ere, goikoak aurrerapena izan nahi du.Bestalde, hona zenbait ohar:ZingiZangok eta antolakuntzak bertan parte hartu zuten guztiak zoriondu nahi ditu: Gaztetxe, Sorgintxulo, Konpota, Karibe Zaharreko taldea, harri ...
Udaleko gazteria sailak begirale ikastaroaren berri bidali digu. Oraindik ere plaza libreak omen daude. Matrikulazioa irailaren 17tik 26ra bitartean egingo da. Horretarako honako dokumentazioa beharko da: argazki bat, nortasun agiriaren fotokopia, matrikulazio fitxa eta ordaina. Bi zatitan ordaindu daiteke: lehenengo zatia matrikula egitean: 200 €; bigarren zatia urriaren 27rako: 120 € (bailarakoentzat) edo 160 € (bailarakoak ez direnentzat). Informazio gehiago 943 73 72 03 telefonoan edo gazteria.le@legazpi.net helbide elektronikoan
Dakizuenez, Agenda 21 izeneko proiektuan murgilduta gaude azken urteotan. Proiektuaren helburua Legazpi ingurune iraunkorra izan dadila lortzea da. Proiektu horrekin ingurumen osasungarria eta gizarte elkar lotua, solidarioa, arduratsua eta parte hartzailea lortu nahi da. Horretarako ezinbestekoa da udaletxearen eta legazpiarren arteko ahalmenak lotzea; horrela, 2001. urtez geroztik batzar desberdinak antolatzen dira eta horietan herritarrek hartzen dute parte, haien kezkak, nahiak eta proposamenak azalduz. Parte-hartze batzar horietako batean, herriko ikastetxeetako ikasleek erreka garbit...
Ez pentsa Amazonaseko bazter galdu batean nagoela... baina ostatu hauetan gaudenontzat interneteko web-orria eta bloga bezalako kontzeptuak erabat arrotzak egiten zaizkigu. Beraz, ez daukat oso garbi nola garatu behar dudan gaurko idazki hau, bat-batean internauta bilakatzearena zertxobait arraroa egiten zaidalako. Badakit ez duela zer ikusirik astronauta izatearekin, baina une honetan sentsazio berberak eragiten dizkidate bi kontzeptu horiek. Ene bada! irakurtzen nuenean, arreta osoz begiratzen nituen orri horietan agertzen ziren berri guztiak, Legazpin gertatzen ziren hainbat gauzez jabe...
Aste honetan nire argazkien aukeraketa bat egiteko eskatu didate eta azken 15 hilabete hauetan izadiko webeko foroan jarri ditudan argazkiak erabili ditutBehin lan hau egin ondoren Leaxpiarrei erakustea pentsatu dut.http://www.izadi-zaleak.com/argazkisorta.htmAitor CasadoZingiZangoren oharra: argazkiak zoragarriak dira. Merezi du klikatzea.
Kultura sailetik Agorreko Santikutzei buruzko ohar hau bidali digute: Honako honen bidez Agorreko Santikutz Jaien inguruko berriekin gatozkizue. Jaietan izango diren hainbat ekitaldiren informazio gehigarria igortzen dizuegu erantsitako dokumentuetan eta egitarauan agertzen ez diren hainbat berri eta xehetasun hementxe bertan. KANTU AFARIA Irailak 14, ostirala: 21:00etan Gernika Enparantzan. 4 edizio honetan ea eguraldiak laguntzen digan eta aukera dugun bertan egiteko. Ohi bezala bokadiloak eta liburuxkak salgai izango dira eta kupel ardoa ere bertan egongo da. Musika jartzea...
Burdinola elkarteak honako ohar hau bidali digu:Ikastaro berriarekin BURDINOLA elkartearen jarduerak ere abian jarriko dira. Hala, urrirako bi ibilaldi antolatu ditugu: bata, autobusez Elgoibar eta Irunera; bestea, oinez, Korostiagako basora. Lehenengo ibilaldia urriaren 6an izango da. Elgoibarko Makina Erramienta museoa eta Irungo Erromatar Museoa bisitatuko ditugu. Makina Erramienta museoa Burdinola elkartearentzat bereziki zabalduko da, Ricardo Mediavilla bazkideari esker, normalean ez baita asteburuetan zabaltzen. Gidari adituak izango ditugu. Irteera goizeko 08:45etan izango da...
Legazpiko ZingiZango Euskara Elkartea 2007ko martxoan sortu genuen Legazpiko euskal giroa suspertzeko xedez. Elkartekideok Ardabidetako edo Lakiolako Erromeria antolatu dugu hiru urtez jarraian. Oraingoan, ordea, ekintza hori baztertu gabe, beste batzuk ere sustatu nahi ditugu. Web gune euskaldun bat sortzea izango da hurrengo erronka.