Agorreko Santikutzak

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-09-13 18:35

Kultura sailetik Agorreko Santikutzei buruzko ohar hau bidali digute:

Honako honen bidez Agorreko Santikutz Jaien inguruko berriekin gatozkizue. Jaietan izango diren hainbat ekitaldiren informazio gehigarria igortzen dizuegu erantsitako dokumentuetan eta egitarauan agertzen ez diren hainbat berri eta xehetasun hementxe bertan.

 KANTU AFARIA

Irailak 14, ostirala: 21:00etan Gernika Enparantzan. 4 edizio honetan ea eguraldiak laguntzen digan eta aukera dugun bertan egiteko. Ohi bezala bokadiloak eta liburuxkak salgai izango dira eta kupel ardoa ere bertan egongo da. Musika jartzeaz Doinua Musika eskolako irakasle eta ikasleak arduratuko dira eta kantatzeaz bertaratzen zareten guztiak. Gogora ekarri nahi dugu, kantu afariaren helburua guztiok kantatzea dela, koadrilan, familian, lagunartean,… ez musikariei begira egotea.

 SUKALDARI LEHIAKETA

Irailak 15, larunbata: 17:00etatik aurrera Euskal Herria plazan egingo da. XXV. Edizio honetarako 10 bikotek eman dute izena eta baserriko oilaskoa saltsan prestatu beharko dute. Arratsaldeko 19:00etan aurrikusten da sari banaketa.

 LAKIOLAKO ERROMERIA

Gogora ekarri nahi dugu autobus zerbitzua egongo dela, eta bidea moztuta egongo dela egun guztian kotxez bertara igotzeko. Mugitzeko arazoak dituzten elbarrituek eta bidean geratzen diren baserrietako bizilagunek udaletxean jaso ditzakete kotxez pasatu ahal izateko baimenak. Baimenik gabe inork ezingo du kotxerik igo bertara.


Utzi iruzkina: